Ockhamen labana: Gaindegiez eta zedarriez

 

Galde 48. Udaberria 2025 . Inaki Irazabalbeitia.-

Atzen hilabete hauetan bi gauza oso interesgarri pasa dira gure herriaren mundu sozio-ekonomikoan. Batetik, azaroaren bukaeran Gaindegiaren etapa berriari hasiera irudikatu zuen ekitaldia egin zen Donostiako Tabakaleran eta erakundearen atzen lana aurkeztu zen: Euskal Herria 2004-2024: adierazle galeria. Besterik, urtarrilaren bukaeran Zedarriak lobbyak urteko bere lehen txostena aurkeztu zuen Bilbon, Deustuko unibertsitateako liburutegian: Euskadi y la Unión Europea: Un destino compartido de prosperidad y competitividad

Bi ekitaldiek ezaugarri amankomunak izan zituzten, batetik, eta desberdintasun adierazgarriak bestetik. Bietan, arduradun politiko nagusien presentzia nabarmentzekoa izan zen. Gaindegiaren aurkezpenean foru-aldundietako ekonomia- diputatuak eta Nafarroako ekonomia-sailburua egon ziren. Zedarriakenean EAEko industria-sailburua entzuleen artean. Desberdintasun adierazgarria txostenen esparru geografikoan: Euskal Herria batak eta EAE besteak. Seinalatzekoa izan daiteke, halaber, Gaindegiak Donostia aukeratu zuela aldarria jotzeko tokia, jabego publikoko azpiegitura batean eta Bilbo, unibertsitate pribatu batean, Zedarriakek; gure herriaren zentroa eta zentralitatea non dauden ikuspegi desberdinen ondorioa hain segur!

Gaindegiaren txostenak ikuspegi diakronikoa ematen du eta analisirako datu-bilketa oparoa eskaintzen du gure gizarte-jardueraren hainbat esparru nagusitan. Zedarriaken analisia aurrera begirako proposamena da, Draghi eta Lettaren txostenak abiaburu/aitzakia moduan hartuta. Horretan ere bi-biak desberdinak. Hizkuntzaren hautua ere bereizten ditu: euskara eta gaztelania Gaindegikoan; Bilboko elite ekonomikoen ohiko hizkuntza bestean.

Gaindegiak eginiko txostenak ez du hauts askorik harrotu eta, seguruenik, euskarazko komunikabideek eman diote atentziorik sakonena. Zedarriakenak, aitzitik, estaldura zabalagoa izan du eta ekaitz txiki bat eragin du iritzi-artikuluei eta sare sozialetako txioei erreparatuta. Bi kontzeptu izan dira sua pizteko txinparta: defentsa-industria eta energia nuklear.

Egia esan, txostena arretaz leituz gero, ez ditu irakurleak bi kontzeptu horiek inon aurkituko. Aurkezpen-ekitaldian aipatu zituen Guillermo Dorronsorok gure industriaren etorkizunerako aukera gisa: «Europako defentsa industria berreskuratu behar dugu, Euskadin ia osorik desagertu dena». Komunikabideak amua irentsi eta tituluetara eraman zituzten: «Zedarriak-ek «aukera bikaina» ikusten du defentsa industrian, eta sektore hori berreskuratzera deitu du» Berrian etsenplurako. Arretaz irakurri dut Zedarriaken txostena. Eztabaidarako proposamen interesgarria iruditzen zait. Jakina, datorren tokitik etorrita baditu txostenak ajeak eta jiteak: talentu-faltaren matraka, lehiakortasunaren aldarria edo hezkuntza-sistema industriaren premiekin lerrokatu beharra azpimarratzea. Ustekabeak ere izan ditut, ez bainuen espero Laneta gizarte-baldintzak hobetzeaeskatzen baita erronken artean. Dena dela, talentuarekin batera aipatzen da eta horretan egon daiteke koxka! Gizarte zibila indartzearen aldarria egiten da eta hori positibo dakusat.
Gure herria, Euskal Herria, eta Europa orohar, bidegurutzean dagoen momentu honetan guztiz beharrezkoa iruditzen zait debatea irekitzea gure gizartearen ongizatea eta ekitatea bermatzeko jorratu beharko genituzkeen estrategien inguruan. Ikuspegi berritzaile eta zabalarekin, garai bateko errezetei eta susmoei jaramon handirik egin barik, gai izan beharko luketegure agente ekonomiko, politiko eta sozialek elkarrizketa zintzoari ekiteko. Gaindegiaren eta Zedarriaken ekarpenak, beste batzuekin batera, lanerako dokumentu baliagarriak dira, nik uste.

Asko dugu jokoan, ondorengo belaunaldien geroa besteak beste.

.

.

Categorized | Política

"Lemoniz", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“LIKE”. Eduardo Nave
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Irene Singer, Argentina
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Canción de París
Jose Horna.
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Bonill, Ecuador
Porteadoras
Alfredo Sabat, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
“LIKE”. Eduardo Nave
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Fotografía de José Horna
Txema García
"El mal del país" José Blanco
Eugenia Nobati, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo