Efimero betierekoa

 

Galde 46, Udazkena 2024 Otoño. Inaki Irazabalbeitia.-

Abuztuak 13an ailegatu zitzaigun berria: ‘Goenaga’ hil da. Atsekabea eta tristura. Samina saminaren gainean; oraindik berri Koldobikaren heriotza. Bi artista handi, bi erreferente, joan zaizkigu alkizarroi.

Efimero betierekoa

Koldobika Jauregiri buruz eskribitzeko eskatu didate Galdeko lankideek, merezi zuelako artista alkizarraren aipamena gure aldizkariaren orrialdeetara ekartzea. Egia esan zaila iruditu zitzaidan lagunari buruz aritzea eta, gainera, Koldobika artista juzkatzeko ez nuen nire burua gai ikusten. Hasieran ez nuen onartu enkargua, baina bueltan buelta niregana etorri da berriro eta ezin, oraingoan, ezetz esan.

Ikuspegi pertsonaletik eskribituko ditut lerro hauek. Koldobika artista ez dut osorik alde batera lagako, baina Koldobika pertsona izango dut hizpide.

Koldobika 2008tik aurrera hasi nintzen sakon ezagutzen. Lehenagotik bere berri banuen, baina Alkiza herri txikia izanik ere gure zirkuluak disjuntuak ziren. Urte horretan abiatu zen Alkizan Itxurain herri-proiektua (https://eu.wikipedia.org/wiki/Itxurain_herri-proiektua). Proiektuak herrian etorkizunaz eta komunitateaz zegoen kezkari erantzun zion. Honela definitu zen:

“Horren muinean kokatzen da herriaren sustraiei erreparatzea, berreskuratzea eta sendotzea, ezin baitzaio etorkizunari begiratu pasatakoari erreparatu gabe. Esaera zaharrak dion bezala, atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea. Herri Proiektuak tradizioa errekuperatu eta sendotu nahi du , etorkizunera proiektatzeko eta alkizarren komunitatea trinkotzeko nortasunari eutsiz.”

Koldobikaren bultzada eta euskarri ideologikoa izan zuen proiektuak, berak garrantzia handia eman baitio sustraiak aintzat hartzeari oraina eta gero eraikitzeko. Garai hartan Koldobikak arreta handiz begiratu zion Europako Herri Kulturalak mugimenduari erreferentzia gisa(https://www.cultural-village.com/index.php). Horixe baitzen Koldobikaren nortasunaren ezaugarrietako bat, kanpora begiratzea bertakoa osatuz eraikitzeko.

Sasoi horretantxe haragitzen hasi zen Ur Mara museoak ere Alemanian eginiko egonaldian ikusitakoak ei du erreferentzia nagusia. Ene irudiko Ur Maran laburbiltzen da Koldobikaren filosofia, bertan ikusarazten da bere pentsamendua eta nortasuna.

Gaitasun izugarria izan du Koldobikak jendea bere inguruan biltzekoa. Egia esan tertuliakide atsegin eta probokatzailea zen. Halaber, magnetismo ezkutua zuen erakartzen zituena. Artista eta pertsonaia publiko askok eliterako joera agertzen duten arren, ez zen tentazio horretan erori Koldobika, igual-igual tratatzen eta aintzat hartzen zituen denak, baserritar zein autoritate. Lehenengoak amultsuago esango nuke nik. Ostegunetako afarietan beren etxean juntatzen ginenoi erreparatzea nahikoa da dibertsitate horretaz jabetzeko: artistak, baserritarra, errementaria, aurrejubilatutako bankaria, politikoa eta bestelako fauna exotikoa mahaia beraren inguruan jira-biran. Ur Mara proiektuan ere dibertsitatea erakartzeko gaitasuna dago muinean. Izan ere, Koldobikaren obraren inguruko museoa izanik ere, haratago doa, bilgunea baita, disziplina artistiko oso desberdinetako artisten agerlekua baita; komunitate bat atzen finean. Komunitate-zentzu hori agerikoa izan da urtean zehar Ur Maran antolatu izan diren ekimenetara juntatu garenon artean.

Herri txikiak eta kultura! Batzuentzat oximorona, akaso! Ba horixe zen Koldobikaren filosofiaren oinarrietako bat. Herri txikietako biztanleek kulturarako gertuko sarbidea izateko eskubidea dutela. Horixe aldarrikatu zuen, bere heriotzaren bezperan Soraluzeko bere erakusketaren irekieran egin zuen hitzaldian. Egun hartan esandakoari erreparatuz testamentu moduko bat egin zuela esango nuke: https://plaentxia.eus/soraluze/1718464594239-koldobika-jauregi-oreka-art-soraluze. Ur Mara eskubide horren gauzatzea da.

Konpromisoa izan da Koldobikaren beste ezaugarri bat. Alkiza da horren lekuko behinena. 2007an zinegotzi aukeratu zuten herrikideek Alkizako Abertzale Ezkertiarrak herri-hautagaitzaren kide gisa; zinegotzi zen artean heriok harrapatu zuenean. Hogeita bat urte, hamaika ordu, hamalau lan eta ardura, makina bat kezka, une goxoak bai helburuak betetzen ziren heinean, baina une ez hain goxoakbehin baino gehiagoetan eta den-denak muxu truk… lanaren fruituak ikustea ordain bakarra.

Eta fruitu oparoak eman ditu lanak. Nekez entendi daiteke egungo Alkiza eta lantzen ari garen herri-proiektua Koldobikaren ekarpen ideologikoa eta lana gabe. Fagus-Alkiza interpretazio-zentroaren indar-lerroak —natura, gizakia eta kultura— bete-betean txertatzen dira Koldobikaren bizitza-filosofian. Zer esan ‘Sormenaren kabia’ bekaz, kulturgileak herri txikietara hurbiltzeko ekimen aitzindaria gure artean. Herriko festek ere badute Koldobikaren arrastoa, ez bakarrik sardina-janaren parrilero nagusia izan delako, festak irekitzeko udaletxetik plazara jaitsarazten den Oilalokaren diseinatzaile eta jaistarazle izan baita.

Aipa genitzake beste konpromiso batzuk, Amnistia Internazioalekin izandakoak esaterako, baina hementxe utziko dut atal hau.

‘Bizitza efimeroa’ izenburua ipini diote alkizarrek Koldobika Jauregi omentzeko urriaren 12an egingo duten ekitaldiari, Koldobikak atzen urte hauetan landutako ‘efimeroak’ izeneko obrei jarraiki. Bizitza efimeroa da zinez, are gehiago gazte joan zarenean, baina memoria luzea da zure komunitatean arrastoa laga duzunean.

Inaki Irazabalbeitia, Alkizako alkatea da.

 

Alkizako Abertzale Ezkertiarrak taldeko kideak 2024-2027 legealdian (argazkia: Nagore Legarreta)

 

Logo de la escuela de Alkiza diseñado por Juan Luis Goenaga.

Un logo para la memoria. Juan Luis llegó en 1969 a Alkiza, a Otsamendi Goikoa que su familia acababa de comprar. El desván de esta casa se convirtió en un estudio de trabajo. Alkiza y la naturaleza de sus alrededores han sido la inspiración de su obra: Así lo ha señalado Juan Luis con frecuencia. De Otsamendi se fue a Urruzola Azpikoa y allí empezó a crecer la familia. Unos años mas tarde anidó definitivamente en Aritzategi Barrena, donde ha vivido y trabajado durante años. Lo recuerdo como una persona silenciosa y tímida, que te hacia un leve saludo al pasar en coche por la plaza camino de casa. En Alkiza se recuerda su gran implicación con la escuela donde solía pintar murales junto con los alumnos. Además, para la Eskola Txikien Festa de 1999, que se celebró en Alkiza, diseñó la imagen para las camisetas y pegatinas. Imagen que se convirtió en el logo de la escuela. También construyó y puso en marcha un tiovivo, que ahora cuelga de la escalera de la nueva escuela. ¡Adiós, Juan Luis! Tu memoria permanecerá entre nosotros y, si alguna vez, nos desmemoriamos, cada vez que miremos a la puerta de la escuela nos vendrás a la memoria.

 

Atalak | Kultura, Begiradak

La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
Canción de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Porteadoras
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Eugenia Nobati, Argentina
Alfredo Sabat, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
“LIKE”. Eduardo Nave
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Irene Singer, Argentina
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Bonill, Ecuador
"El origen del mundo" José Blanco
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
Txema García
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
"El mal del país" José Blanco