EBk trantsizio ekologikoa erabiltzen du bere betiko politikak zuritzeko

 

Galde 32 udaberria/2021. Ainhara Plazaola.- 

Europako Parlamentuak 2019ko azaroan aitortu zuen larrialdi klimatikoa, beste erakunde publiko batzuek une hartan egin zuten bezala. Benetako adierazpena baino, propaganda izan zen gehiago, gerora onartutako politikek zerikusi gutxi baitute ekonomiaren benetako trantsizio ekologikoarekin. Urte bereko abenduan, Europako Batzordeak Europar Batasuneko Itun Berdea aurkeztu zuen, Green New Deal Europarra izenez ezagunagoa. Plan horrek klima aldaketaren aurka borrokatzeko berrogeita hamar ekintza zehatz biltzen ditu, eta Europa “klimatikoki neutroa” den lehen kontinentea bihurtu nahi du 2050erako, eta bitartean 2030erako emisioak % 50 edo % 55 jaitsiz.

Europar Batasunak honela definitzen du Europako Itun Berdea: “Hazkunde estrategia berria, kontsumitzen duena baino gehiago ematen duen hazkundea. Gure bizitzeko eta lan egiteko modua, eta ekoizteko eta kontsumitzeko modua nola eraldatu erakusten duena, modu osasuntsuagoan bizi gaitezen eta gure enpresak berritzaileak izan daitezen”. Dakiguna jakinda, eta larrialdi klimatikoa aitortu ondoren, EBk hazkundeaz hitz egiten jarraitzea onartezina da. Agerikoa da etengabeko hazkundeari ezin zaiola eutsi baliabide naturalen ikuspegitik, ezta ikuspegi sozialetik ere. Baina zer espero dezakegu trantsizio ekologikoa bere politikak zuritzeko erabiltzen urteak daramatzan erakunde batengandik, ez baitute gizarte jasangarriago eta justuago baterako trantsizioa benetako helburu gisa hain zuzen ere.

Europako Batzordearen arabera, Europako Green New Deal delakoan hartutako neurriek EBk eta herritarrek klima aldaketaren ondorio negatiboengatik duten kezkari erantzuten diete, eta haien helburu nagusia da “Europak ekonomia garbia izatea, zero emisiorekin, gure ingurumenaren osasuna berrezartzea, habitat naturala babestea, pertsonen eta enpresen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea, aukera ekonomiko berriak sortzea eta planeta osoan ekintza klimatikoan lidergoa hartzea”. Ekonomia garbi eta zirkular batera igaroz, baliabideen erabilera eraginkorra bultzatuko duela adierazi dute, biodibertsitatea berrezartzeko eta kutsadura murrizteko. Eta 2050ean klimatikoki neutroa izateko helburua lortzeko, EBk adierazten du ekonomiaren sektore guztietan jardungo duela: ingurumena errespetatzen duten teknologietan inbertituz, industriari berrikuntzak egin ditzan lagunduz, garraio publiko eta pribatuko sistema garbiagoak, merkeagoak eta osasungarriagoak hedatuz, energiaren sektorea deskarbonizatuz, eraikinak ingurumenaren ikuspegitik efizienteagoak izatea bermatuz, eta nazioarteko bazkideekin lankidetzan arituz. Erakunde publiko batek klima aldaketaren aurkako politikak aurkezten dituen bakoitzean entzuten ditugun hitzak dira, baina azkenean ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik jasanezinak diren proiektuak defendatzen dituzte. Neurri zehatzak aztertuta, trantsizio ekologikorako benetan garrantzitsuak diren 7 zutabe ditu ardatz: energia garbia, industria jasangarria, eraikuntza eraginkorra, mugikortasun jasangarria, biodibertsitatea, elikadura eta kutsadura. Baina proposatutako neurriak ez dira nahikoak, eta ez dute aukerarik ematen planaren helburuak betetzeko ere, are gutxiago larrialdi ekologikoari buelta eman eta trantsizio ekologiko jasangarria eta sozialki bidezkoa gauzatzeko.

Ederki azaldu zuen hori Luis Gonzalez Reyesek Green New Deal ekonomia globala salbatzeko EBren B plana ote zen galdetu ziotenean: “Ez, funtsean hazkunde tasei eusten saiatzen delako. Trantsizio honen oinarri gisa hartzen ditu batetik berriztagarrietarako trantsizio oso emankorra, birziklatzea, berrerabiltzea eta ekoizpen prozesuaren eraginkortasuna hobetzea, eta bestetik auto elektrikoa protagonista nagusi izatea. Eta esaten digu hau lortzen badugu hazkundeari eusteko eta enplegu gehiago sortzeko aukera emango digula. Nire ustez, oso proposamen teorikoa da, eta ez da datuekin sostengatzen (…). Egia esan, eguzkiari topa egitea iruditzen zait, aurrean dugun errealitateari erantzutea baino gehiago. “

Izan ere, trantsizio ekologikorako jauzi faltsua mito batean oinarrituta dago, eta haren arabera, ekonomiak hazten jarrai dezake energia kontsumoa eta ingurumen inpaktuak murrizten dituen bitartean. Baina ez dago baliabide materialik Green New Deal europarrak planteatzen duen trantsizio ekologikoa egiteko, eta ezinezkoa da hazkunde “berdea” materiaren eta energiaren kontsumotik eta hondakinen sorreratik bereiztea. Zirkuitu laburreko harreman ekonomikoak ezartzean oinarritutako deskarbonizazio prozesuan, eta biztanleriaren gehiengoaren beharrak asetzea bermatuko duen plangintza ekonomiko sendoetan oinarritzen ez den programa, propaganda baino ez da. Trantsizio ekologiko hori, zientzia eta teknologia existitzen diren edo etorriko diren edozein arazo konpontzeko gai izango direla dioen ideiaren eskutik doa. Hau da, ez da aurrerapen orokor bat egotea espero, mundu mailan eta behar den unean soluzioak aurkitzen joatea baino, eta hori ezinezkoa da. Azken batean, ezinbestekoa da ekoizpen eta kontsumo eredua aldatzea, sistemaren eraldaketa sozial eta ekologikoari helduko diona, hurbileko ekonomiari eta ekonomiaren birkokapenari lehentasuna emango diona.

Itun Berdearen finantzaketari dagokionez, 2019an beharrezko inbertsioak eta finantzaketa tresnak deskribatu ziren. Laguntza finantzarioa eta teknikoa emango lituzke ekonomia berderanzko trantsizioak gehien kaltetutako pertsona, enpresa eta eskualdeei laguntzeko. Bidezko Trantsiziorako Mekanismoaren bidez egingo luke, zeinak eskualde kaltetuenetan 2021-2027 aldian 100.000 milioi euro gutxienez mobilizatzen lagunduko zuen. Gaur egun badakigu 2030erako ezarritako klima helburuak betetzeko urteko 260.000 milioi euroko inbertsio gehigarria beharko dela, eta beraz, sektore pribatuaren eta publikoaren lankidetzaz gain, EBren aurrekontuaren % 25a gutxienez, klima aldaketaren aurkako ekintzetara bideratu beharko litzatekeela. Baina 2020ak pandemia ekarri zigun, eta dena aldatu zen. Egoera honek sortutako krisiak irauli egin du europar politika, baita ingurumenari lotutako politikak ere. Green New Dealen helburuak Next Generation EU planaren helburu bihurtu dira. Adibide argi bat, ikusi besterik ez dago zer proiektu mota finantzatu nahi diren. Dagoeneko aski ezagunak dira Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Europako funts horiekin bultzatu nahi dituzten proiektuak: AHTa, Nafarroako Ubidea handitzea, berriztagarria izango ez den hidrogenoaren korridorea, erraustegiak… Eta horien atzean multinazionalak daude: Petronor, Iberdrola, Sener, CAF, Irizar, MCC… horiek izango dira funts horien onuradun nagusiak.

Argi dago klima aldaketaren aurka borrokatzeko, larrialdi ekologiko egoerari irtenbidea emateko edo zerbitzu publikoak indartuz gizarte eta osasun krisiari aurre egiteko helburuaren guztiz kontrako proiektuak direla. Baina, gainera, kontatzen ez dizkiguten kontraprestazioak dituzte. EBk lehengo politika berberak egingo ditu, austeritatea eta erreformak, ezer ez da aldatzen. Europako funtsekin batera murrizketak egingo dira, enpresa trasnazionalek bultzatutako egungo eredu neoliberala sendotu eta iraunarazteko. Horrez gain, EBk azken urteotan eskatzen duen lan erreforma eta pentsioen erreforma ere ekarriko dituzte. 2008ko krisian langile klasea gehiago pobretzeko eta kapitala aberasteko erabilitako errezetak dira horiek guztiak. Europako funtsen orientazioa onartezina da, lan eta gizarte eskubideak murriztera baldintzatutako edozein funts baztertu beharko litzateke.

Zoritxarrez, trantsizio ekologikoa aitzakia gisa erabili da ezertarako balio ez duten edo onartezinak diren politikak justifikatzeko, hala nola Green New Deal edo Next Generation EU planaren funtsak, krisi mota guztien aurkako irtenbide gisa saldu nahi dizkigutenak. Eta pairatzen dugun krisi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan sakontzeko baino balio ez dutenak. Sistemaren erabateko aldaketa bat behar dugu, edonola ere gertatuko den aldaketa bat, kapitalismoak planetaren mugara eraman gaituelako. Kontua da nolakoa izango den aldaketa eta noren mesederako izango den: langile klasearentzat edo aberastasuna pilatzen jarraitzea helburu duen kapitalarentzat. ELAn argi daukagu, ekonomiaren trantsizio ekologiko, sozial, demokratiko eta feminista baten alde borrokan jarraitzen dugu.

– Desgraciadamente, se está utilizando la transición ecológica como escusa para justificar políticas que no sirven para nada o son inaceptables como el Europoean Green New Deal o Next Gerenariton EU.

Ainhara Plazaola, ELA

 

 

Atalak | Txostena, Politika

Protagonistak

Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Maixabel Lasa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Sebastião Salgado
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Fotografía de José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
"Lemoniz", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Bonill, Ecuador
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Sebastião Salgado
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
“LIKE”. Eduardo Nave
Metro de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Canción de París
Jose Horna.
Txema García
Eugenia Nobati, Argentina
Porteadoras
Irene Singer, Argentina
"El mal del país" José Blanco
Txema García
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Sebastião Salgado
Alfredo Sabat, Argentina
Fotografía de José Horna
Txema García

Egileak