Ibiltari baten egunkaritik: Ezin ulertu

.

Galde 47. Negua 2024 Invierno. Lourdes Oñederra.-

ezin dut ulertu nola esan diezazuketen zuk galdetu gabezarena baino zaharrago dirudizula; ezin dut ulertu nola jar dakiokeen Behia izena okel platerak espezialitate dituen jatetxe bati; ezin dut ulertu nola izan daitekeen La mafia se sienta a tu mesa jatetxe kate baten izena; ezin dut ulertu nola jar daitekeen txerrikume polit baten irudia urdaitegiaren atean; ezin dut ulertu gure zenbat eta zenbat herrikidek musutruk eman dion Ezker Abertzaleari erabateko konfiantza, gratis et amore, amodioz egin balute bezala urte luzez egin zutena; ezin dut ulertu liburudenda eta liburutegiei ETAren sortzaile edo laguntzaileen izenak ematea; ezin dut ulertu zergatik gertatzen zaigun gizakioi errazago etengabe hitz egitea pentsatzea baino, isilik eta lasai pentsatzea baino; ezin dut ulertu nola normala iruditzen zaigun politikariek nahikoa ez deskantsatzea; ezin dut ulertu nola gelditu den hainbeste jende Estatu Batuetan boturik eman gabe Trump aspalditik eta ondo ezagutu arren; ezin dut ulertu nola hainbestek nahiago duen besterengan inbidia eragin maitasuna baino; ezin dut ulertu nola, zahartu ahala, txatxuago bihurtzen garen eskuzabal baino; ezin dut ulertu nondik azaldu diren gure kaleetan hainbeste, eta hainbeste, eta hainbeste saltoki manikurak egiteko, oinetako azkazalak margotzeko (benetan!); ezin dut ulertu nola dagoen hainbeste jende, eskaparate bihurtutako ileapaindegietan, kaletik doanari bere burua erakusteko prest tximak bustita, edo erdi margotuta, edo burua zilarrezko paperaz geruzaka estalita; ezin dut ulertu zergatik hauzo berrietako etxe berrietako gehienetan ezin den landarerik zintzilikatu balkoi eta leihoetatik; ezin dut ulertu hizkuntza pertsonon nortasunaren osagai (ia) sakratutzat hartzen duten askok nola bultzatzen duten haurtxoakama hizkuntza bestea izanda ereeskolatze lehen urteetatik euskaran murgiltzea guztiz; ezin dut ulertu hainbestek aulki-uhala ez lotzea auto eta autobusetan, istripuak posible direla jakinda ere; ezin dut ulertu zergatik ez diegun euskaldun berriei erakusten tzondo ahoskatzen, nor-nori-nork paradigmaren lehenaldia baino askoz-askoz errazago denean hori lortzea; ezin dut ulertu zer egiten duen nire Ricardo Darín mirestuak banku inportante baten publizitatea egiten (idolorik gabe ari naiz gelditzen); ezin dut ulertu ez egotea agintaririk munduan drogak legeztatu eta dagokion zergak ordaintzea aldarrikatzen duenik; ezin dut ulertu feminismoaren izenean batzuek (askok?) sexu harremanak maila fisikoan bakarrik gauzatzea bekatutzathartzea, gure gaztetako mojek bezalaxe; ezin dut ulertu nola dagoen jendea denda txikiak ixtea pena ematen diona, internetez edo bestela saltegi handietan erosten duen bitartean; ezin dut ulertu den-dena txartelekin ordaindu nahi izatea, nahiz bankuen amoraltasunaz kexuka ibili; ezin dut ulertu nola dagoen hainbeste jende zalantzarik gabe hitz egiten duena bizi dugunabezain errealitate konplexuaz; ezin dut ulertu nola ia erabat utzi diogun elkarri deitzeari, ahotsak entzuteari, mezu idatzi eta marrazki ergelen mesedetan; ezin dut ulertu nola gobernu nazionalistei hainbeste kostatzen zaien erakundeak Araban edukitzea edo zergatik dagoen hainbesterainoko konkurrentzia Euskadiko hiru probintzien artean; ezin dut ulertu gizakion zaletasuna, beharrezko ez denean ere, egitura hierarkikoetan itsu-itsu agintari-menpeko eskemari amore emateko; ezin dut ulertu nola egonkortu den, hotz egiten duenean ere, tabernetako terrazetan egoteko ohitura; ezin dut ulertu bere zakurrak egindako kaka plastikozko xorroan bildu eta bertan uzten duena jaso gabe; ezin dut ulertu zergatik zakurrarekin haserratzen diren jabe batzuk, uhalik gabe eraman eta zakurra errepidera ateratzen bada; ezin dut ulertu zer presa duen edonork eta beti semaforo gorriaren aurrean; ezin dut ulertu goizean goiz itsasertzetik edo basoan zehar aurikularrak jarrita ibiltzea; ezin dut ulertu zergatik zaigun hain-hain zaila barkamena eskatzea. Oharra: ezin dut ulertubaliabide erretorikotzat hartu, mesedez; aurreko lerroetako zehar-galdera zenbaiten arrazoi batzuen susmoa bederenbadut.

Categorized | Miradas

“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
Metro de París
Jose Horna.
Txema García
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
“JAZZ for TWO”, José Horna
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Fotografía de José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Irene Singer, Argentina
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Alfredo Sabat, Argentina
"El origen del mundo" José Blanco
Porteadoras
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Eugenia Nobati, Argentina
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
“JAZZ for TWO”, José Horna
Canción de París
Jose Horna.
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
“LIKE”. Eduardo Nave
Bonill, Ecuador
Txema García
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Fotografía de José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)