Ardurak, erantzukizunak eta giza ahuldadea

Elhuyar aldizkariaren ekaineko alean elkarrizketa oso interesgarria egin diote Pedro Miguel Etxenikeri, gure zientzialaririk behinenari. Leitzea gomendatzen dizuet.

Pedro Miguel Etxenike (Argaz. Paula Arbide)

Beti bezala oso gauza interesgarriak esan ditu Pedrok eta buruan nebilen kezka bati lotuta berak jaulkitako bizpahiru ideia ekarriko ditut hona.

“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”, “Zientzialariek ahotsa altxa behar dute, eta arrazionaltasuna babestu, (zientziari) irrazionalki eraso egiten zaionean” eta “Oro har, zientzia lan kolektiboa da, bi alderditatik. Batetik, aurrekoetan bermatzen zarelako… Eta, bestetik, batzuetan, ikerketa taldean egiten delako”.

Ez dira ideia berriak, jakina, baina oso pertinenteak iruditu zaizkit bizi dugun garaian nahasi honetan. Batetik, munduko zientzia-potentziarik handienaren egungo agintariek zientzia mesprezatu egiten dute eta, gainera, oztopoak jartzen dizkiote. Bestetik, zientzialari batzuk gizartearekin duten ardurari muzin eginez, engainu eta tranpen zurrunbiloan harrapatuta daude. Sarriegitan entzuten ari gara atzen aldia fraude eta iruzur hitzak zientzialarien ekoizpenaren inguruan.

Azken urtebetean edo, Nature, Science eta PNAS bezalako zientzia-aldizkari ospetsuek altxatu dute erbia: zientzia-argitalpenen munduan iruzurra eta maula kezkagarri handitzen ari da. Izan ere, garai batean ikertzaile isolatuak izaten ziren maula-egileak eta bidegabe jokatzen zutenak, hots, ikerketa-emaitzak faltsutzen edo makilatzen zituztenak argitaratu ahal izateko. Ezaguna da Jacques Benevisteren kasua 1988an artikulu bat publikatu zuena Nature aldizkarian, homeopatiari ebidentzia zientifikoa ematen ei ziona. Bere emaitzak errepikaezinak izateak agerian utzi zuen aldarrikapenaren faltsutasuna.

Egun, ordea, PNAS aldizkariak publikatu duen azterketa baten arabera sare globalak daude ikerketa-emaitzak faltsuak sistematikoki sortuaz dirua erruz egiten dituztenak. ‘Paper mill’ izendatzen direnei egozten diete neurri handi batean erantzukizuna. Zer dira bada artikulu-faktoria horiek? Artikulu-faktoriak sareak dira zeintzuk artikulu-egiletzak eta kalitate txarreko edo fabrikatutako eskuizkribu zientifikoak saltzen dizkieten ikertzaileei, edo berdinen arteko berrikuspen-prozesua urratzen duten, berrikuspen faltsuak emanez. Eta hain emankorrak bihurtu dira, ezen zientziak bere buruaren jarrita dizkion autozuzenketa-mekanismoek jada ez duten funtzionatzen.

PNASen artikuluaren arabera eragile handi batzuk artikulua faltsuen sortak kokatzen ari dira aldizkarietan, artekariak sortu dira artikulu-faktorien eta zientzia-aldizkarien arteko bitartekari gisa aritzeko eta, are gehiago, editoreak erosten dituzte. Artikulu faltsuen kopurua —nahiz eta oraindik nahiko txikia izan— literatura zientifikoa oro har baino askoz ere erritmo handiagoan handitzen ari dela iruditzen zaie.

The Converstion agerkari digitalean Rizqy Amelia Zeinek azaltzen duenez, 180 € eta 5.000 € artean kosta daiteke norberaren izena artikulu baten egile moduan azaltzea lortzea. Bere artikuluan artikulu-faktoria baten iragarkia erakusten du non argi eta garbi ikusten den negozioak nola funtzionatzen duen. Adibidez, artikuluaren sinatzaile gisa agertzearen kostua egile-hurrenkeran aukeratutako posizioaren araberakoa da. Iruzurgileak mundu osokoak ei dira baina proportzio handiagoan zientzialariei asko publikatzea eskatzen duten horietakoak.

Pedro Miguelek zientzialarien ardura azpimarratzen du eta horretan ados. Alabaina zientzialari iruzurgileen kasuan ez nioke ardura/erantzukizun guztia haiei leporatuko, izan ere, ‘publikatu bai ala bai’ oinarrian duen zientzia-sistemak ez al luke gogoeta egin behar bere buruari buruz eta aztertu bere praktika ez al dituzten, neurri batean, iruzurra hauspotzen? Gaur, (2025_09_04) prentsan leitu dudanez Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate eta Berrikuntza sailak unibertsitateko ikerketa-taldeen artean hurrengo urteetan banatuko den dirua esleitzeko irizpideen artean kalitateari emango ei zaio garrantzia, ez kantitateari. Urrats egokia deritzot.

Categorized | Política

Irene Singer, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"El origen del mundo" José Blanco
Canción de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Eugenia Nobati, Argentina
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
“LIKE”. Eduardo Nave
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Lemoniz", Mikel Alonso
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada