Usandizaga afera edo Euskal Sistema Artistikoaren auzia

Galde 38, udazkena 2022 otoño. Asier Odriozola.-

1916. urteko udazkenean, Madrilen antolatutako Euskal Artisten Elkartearen erakusketaren harira, Ramon del Valle-Inclan(1866-1936) idazleak zera zioen euskal arteari buruz egunkari batean: “modu artistikoan ez ezik, modu ekonomikoan ere ikusi behar dugu euskal artea”. Galiziarraren aburuz, euskal artearen loraldia eta Bilboko susperraldi ekonomikoa eskutik helduta zihoazen; antza, arteak kapitala behar zuen hazi eta hedatzeko. Baliteke Valle-Inclan egiatik ez oso urrun ibiltzea, baina bere baieztapen borobilari ertzak ateratzen zaizkio, baldin eta XX. mende hasierako euskal artearen zein artisten egoera tentuz aztertzen bada.

XIX. mendeko azken hamarkadetako joerari eutsiz, euskal kulturak oso garai oparoa bizi izan zuen XX. mende hasieran. Eleberriak eta poesiak argitaratu ziren euskaraz, antzerki ugari taularatu zireneta euskal gaiak lantzen zituzten aldizkari eta egunkariak ere agertu ziren. Are gehiago, euskal musika baserri girotik kontzertu-aretoetara iristen hasi zen, Europan trebatutako musikarien eskutik. Industrializazioari esker lortutako kapital metaketaren emaitza izan zitekeen, Valle-Inclanen iritziari jarraituz, baina dena ez zen urre kolorekoa. Euskal artea loratzen ari zen, baina ba al zen hura sostengatuko zuen sistemarik?

Sistema artistikoa lurralde jakin batean (eta hizkuntza batean, literaturaren kasuan) ekoizten eta kontsumitzen den kultur-produktuen merkatu nazionala bezala uler dezakegu. Hala, kultur-mundua osatzen duten eragile orok (editore, argitaletxe, erakunde publiko zein pribatu, kontsumitzaile, kritiko, etab.) sistema horren biziraupena bermatzeko ahalmena dute merkatu horretako ekoizpenak sortu, irakurri, ikusi ala entzuten badituzte.Euskal Herrikoa, hainbat adituk azaldu duten moduan (Ana Toledok eta Joseba Gabilondok, esaterako), bi Estaturen eta bi hizkuntza indartsuen sistemaren baitan kokatu den kultur-esparrua izan da historikoki. Berezko eremua irekitzea, beraz, zaila izan du beti. XIX. mende amaieratik aurrera, baina, hazkunde ekonomikoa eta aldarrikapen politikoak tarteko, sistema propioa osatzeko aukera zabaldu zen. Horretaz ari zen, justuki, Valle-Inclan idazlea; baina, aipatu bezala, nolakoa zen benetan irekitzen ari zen espazio artistiko hura?

Oso gazte hil bazen ere, 28 urte besterik ez zituela, Jose Maria Usandizaga (1887-1915) euskal musikari eta konpositore esanguratsuenetako bat izan zen. Jesus Guridirekin (1886-1961) batera, euskal operaren sortzailetzat jo izan da. Izan ere, 1910ean, Bilboko Elkarte Koralaren enkarguz, Mendi-Mendiyanopera estreinatu zuen Campos Eliseos antzokian. Garaiko prentsaren arabera, arrakasta egundokoa izan zen, eta ospe handia lortu zuen Usandizaga donostiarrak. Hala ere, obra horren harrera beroak beste ondorio bat ere izan zuen: euskaltzale asko euskal opera gehiagoren egarriz geratu ziren. Baina Usandizagak, denen harridurarako, ez zituen bere jarraitzaileen nahiak asebete. Are gehiago, Euskal Herria eta euskal musika alde batera utzi eta Madrilera joan zen bizitzera, hango giro artistikoan murgiltzeko asmoz.

1914an, Las golondrinaszartzuela taularatu zuen hiriburuan, eta itzela izan zen publikoaren zein kritikaren harrera. Madrildarrek Usandizaga bera zein bere obra goraipatu zituzten, baina Euskal Herrianeuskaltzale ugari hotz geratu ziren konpositorearen arrakastaren aurrean; euskal musikarik ez baitzen ageri zartzuela hartan. Gregorio Mujika (1882-1931) kazetaria etsita zegoen Usandizagak, euskal artearekin amets eginarazi ondoren, abandonatuta utzi zituelakoeuskaltzale asko. Luis Eleizalde (1878-1923) idazle jeltzaleak hitz gogorragoak erabili zituen Usandizagaren erabakia kritikatzeko, aberriari huts egin ziola idatzi baitzuen Euzkadi aldizkarian. Orobat, beste batzuekdiruzaletasuna eta arrakasta-gosea egotzi zioten donostiarrari. Arturo Campion (1854-1937) nafar historialari eta idazlea kexu zen Usandizagak “desertatu” egin zuelako, eta ospea baino ez zuela nahi adierazi zion eskutitz batean Aita Donostia (1886-1956) konpositore eta musikariari. Areago, azken honek Usandizaga “galduta” zebilela zioen beste gutun batean; bere aburuz, “diru bila” joan zen Madrilera. Antzeko tenorean zen Usandizagaren aspaldiko ezagun bat, Francisco Gascue (1848-1920) ingeniari eta musika kritikoa. “Zerbait berria eta ozena, oso ozena, egiteko epidemiak, irabazteko nahiarekin batera, galtzea eragin zuen”, idatzi zuen karta batean. Oro har, Usandizagaren erabakia eta joera ulertezinak ziren askorentzat. Edonola ere, gutxi batzuek ondotxo zekiten afera horren atzean zer ezkutatzen zen.

1914an bertan, polemika piztu eta gutxira,Leonardo Fernandez Eleicegui (1887-1977) kazetari donostiarrak azkar eta argi identifikatu zuen arazoaren zioa: “euskal artearen auzia diru kontua besterik ez da”. Era horretan, “ezinezkoa” zen beretzat euskal artistak euren “aberri txikian (patriachica)” etorkizun profesional oparoa izatea. Baliteke, hitzok idaztean, Fernandez Eleiceguik buruan edukitzea euskal operaren argi-ilunak. Gabeziak era askotakoak ziren. Obra ugari eszenatokira igo gabe gelditu ziren, baliabide faltagatik; eta iritsi zirenek, antzokiak betetzea lortu arren, mozkin gutxi eman zizkieten antolatzaileei (Bilboko Elkarte Korala kinka larrian egon zen 1910eko hamarkadan). Hori gutxi ez eta Resurreccion Maria Azkue (1863-1952) hizkuntzalari eta musikariari gertatutakoa ere azpimarratzekoa da. Izan ere, 1911n eta 1914an, Azkuek bi opera taularatu zituen Bilbon:Ortzurieta Urlo, hurrenez hurren. Aparteko esfortzu ekonomikoa eskatu zioten bi obrek Azkueri, hein handi batean bere gain hartu behar izan zituen-eta kostuak, erakunde publikoen diru-laguntza apurrekin nahikoa ez zuela ikusita. Apustua ez zitzaion ondo atera, baina. Estreinaldiak porrot artistiko galantak izan ziren. Jende gutxi joan zen antzokira eta, musikari dagokionez, Campionek “masa gris handi” bezala definitu zituen Azkue lagunaren partiturak. Ondorioz, Azkueren egoera finantzarioa zeharo okertu zen: 25.000 pezetako galerak izan zituen, NatalieMorel historialariaren arabera. Eleiceguiren antzera, balitekeUsandizagak ere Azkueren gorabeheren berri izatea. Eta hala, nahiz etadonostiarraren jokabidea ez izan denen gustukoa, bistan da euskal artearen aukera ekonomikoak oso urriak zirela XX. mende hasieran; alegia, ustez loraldi betean zegoen mugimendu artistikoaren baitan miseria artistiko eta ekonomikoak ere bazeudela. Litekeena da Usandizagak larritasun horiek gertutik ikusi izana eta, horrenbestez, bestelako etorkizuna bilatu nahi izatea sorterritik kanpo.

1916. urteko udazkenean, Madrilen antolatutako Euskal Artisten Elkartearen erakusketaren harira, Valle-Inclan idazleak dirua kokatu zuen euskal artearen muinean. Zentzu batean, arrazoia zuen. Bilboko hazkunde ekonomikoak mezenas batzuei aukera eman zien egitasmo garrantzitsuak martxan jartzeko (Bilboko Orkestra Sinfonikoa, kasu, 1922an). Nolanahi ere, euskal artearen etorkizuna bermatuko zuen azpiegitura soziokultural eta ekonomikoa sortzea erdibidean geratu zen. Usandizaga afera euskal sistema artistikoaren gabezien sintomatzat har daiteke; talentua bazegoen, gogoa ere bai soberan, baina aukera profesional askorik ez.

Ehun urteko egoeratik gaur egungora euskal sistemaren baitan eraldaketa handia egon den arren, badago zer ikasia Usandizagaren kasutik. Kultur- eta arte-kontsumo moduak guztiz transformatzen ari diren honetan, euskal sistema gaurkotzea besterik ez dago sistema horrek etorkizunean biziraun nahi badu. Badira idazleak, gidoilariak, itzultzaileak, musikariak, aktoreak eta bestelako profesionalak, baina horietako mordo batek kanpoan bilatu behar du ogibidea; maiz, inbertsio eta kontsumitzaile gutxi dagoelako bertan. Era horretan, eta beste era batera irakurrita, Valle-Inclanek idatzitakoak aldaera berria hartzen du, edo kontrako esanahia akaso. Euskal artearen auzia diru kontua izan zitekeen, baina agian nahikoa ez zegoelako.

Categorized | Cultura

Un mundo en cambio, Iñaki Gabilondo. STM | Galde

UCRANIA

Protagonistas

Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Txema García
Sebastião Salgado
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Irene Singer, Argentina
Bonill, Ecuador
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Eugenia Nobati, Argentina
Porteadoras
Metro de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
"El mal del país" José Blanco
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada

Autores