Frantzia: uste baino krisi larriagoa

 

Galde 46, Udazkena 2024 Otoño. AllandeBoutin.-

Frantziako V. errepublika 1958an sortu zen. Erregimen parlamentariotik presidentzialistara iraganaz, IV. errepublika (1945 -1958) erregimeneko egon kortasunezarekin amaitu nahi zuen De Gaulle presidenteak. Aljeriako gerlako denborak ziren, torturak, gerla zikina, deskolonizazio dramatikoa, ejerzitoaren parte batek putsch baten egiteko gogoa izango zuelarik handik laster. Eskuin muturrak atentatuak bururatzen zituen.

Orduko kritikei eta kazetarien galderei horrela erantzun zien De Gaulle jeneralak, Frantziako Liberazioaren heroiak : “Nola nahi duzue 67 urteekin diktadore baten karrera has dezadan ?”.

Nahiz Konstituzio berriariPresidentea hautatzeko zuzeneko sufragioa 1962an gehitu zitzaion, parlamentua bigarren planora pasaraziz, geroak frogatu beharko zuen ez zela diktadore bat. 1968ko maiatzari ihardesteko neurri sozialak eta gizartezkoak hartuko zituenharen gobernuak eta gehiago : 1969an boterea utzikozuen deszentralizazioari buruzko erreferenduma galdu ostean. Zer ikustekorikegungo egoerarekin ?

12 urte geroago François Mitterrand, de Gaulleren arerio sozialista zorrotzak V. errepublikako “Estatu kolpe permanentea” deitzen zuenarekin ederki konformatu zen 1981ko hauteskundeak irabaziz gero. Alternantziez gain gertatu zen ere presidentea sozialista izanik eskuineko gobernua izatea 1986an eta 1993an. Eta presidentea eskuindarrarekin ezkerreko gobernua 1997an. “Kohabitazioa” zeritzana. Eskuin errepublikarraren denborak. Bozketen emaitzak errespetatzen ziren denborak. Gaur egun ?

Eskuin, ezker, eskuin, ezker … hori zen Frantziako bals politikoa. Bipolarizazioa alegia.

Sistema elektorala berezia :

Bipolarizazioa, 577 hautes barrutitan bi itzuliko bozketa maioritarioak eragin zuen. Lehen bueltan irabazteko gehiengo absolutua erdietsi behar da, zaila. Bigarrenean presente izateko hauteslegoaren %12,5 behar da ala lehengo bi hautagai izan. Sistema ezabatzailea proportzionala ez bezala.

Sistema ibilki zen 1958tik 2022 arte. Urte hartan Macronek gehiengo erlatibo oso eskasa izan zuen. Eskuinarekin konpromiso batzuk eginik eta batez ere Konstituzioko 49.3 deitu artikula erabiliz presidenteak nahi politika aurrera eraman zuen gobernuak (aipatu artikuluak parlamentuan bozkatzerik gabe erreforma pasaraztea permititzen du. Finantzazioa edo Gizarte Segurantza lege proiektu bat ezik, sesio parlamentario batean aldi batez bazik ezin da erabili. Zentsura mozioa aurkezten ahal du oposizioak. Onartua bada, gobernua erauzten da. Baina ezkerrak, eskuinak eta eskuin muturrekoak ez dira sekulan adostu).

Kudeaketa horrek Frantziar askoren haserrea eta egonezina areagotu zituen, izan eskuin, eskuin-eskuin ala ezkerreko. Macronekilako arbuioa erabatekoa bilakatu zen. Non eta hauteskunde europarrak krisiaren adierazle izan ziren.

2024eko hauteskundeak, zer nolako belarrondokoak !

Hauteskunde europarreko kanpainan Europa bera apenas aipatu zen. Bazirudien hauteskunde presidentzialaren errepikapena zela. Macron presidentearen aurka bozkatzeko aukera. Eta hala izan zen. Boto-emaileen erdia baino pixkat gehiagok parte hartu zuen eta Macronen xerrendak % 14,60 erdietsi zuen. Bigarrena baina, RN, Rassemblement national delakoak botuen % 31,37 lorturik … Lehen belarrondokoa.

Gau elektoralean emaitzak jakin eta ordu baten buruan Emmanuel Macron presidenteak biltzar nazionala desegiten zuela adierazi zuen. Jordan Bardella RNeko zerrenda buruak eskatzen zuenari “men eginez”! Alderdi guziak bulkatu zituen. Ulergaitza, “midterms” antzeko bozak bait dira Europarrak, poderean dagoen alderdiak galtzen ohi dituenak, zainen libre aldia izanik. Beraz zergatik arrisku hau hartu ? Frantziarrak zigortu nahi izan zituela aipatu da ez uste galanta izan bide zitzaionez. Macron Frantziarrekazken ez egon kortasunaren hautua eginen zutelakoan zegoen, RN eta ezkerra baztertuz, hauteskunde orokorrak “asunto serioa” zelako. Baina “Erlojuen maisutzat” bere burua jotzen duen presidenteak mekanismoaren jabetasuna galdu zuen berriro.

Joko olinpiko baino lehen egin behar ziren hauteskundeak. Inoiz izan zen kanpaina laburrena. Egoera larriari aurre egiteko ezkerra antolatu zen azkar. Hauteskunde europarren denborako irainak, zatiketak, desadostasun sakonak alboratu zituen, gutieneko programa idatzi, Frente Popular Berria (FPB) sortu, hautagaitza bateratuak eskaini.

Iparraldean LFI (Frantzia intsumitua), PS, PC eta Berdeez gain EH Bai FPBen sartu zen. Lehen aldikotz. Pirinio atlantiarren IV. hautesbarrutian (Biarno garaia, Zuberoa, Baxenafarroa eta Lapurdiko Hazparneko herria) Iñaki Echaniz kargutan zen diputatu sozialista berriz aurkeztu zen, ordezkoa. Garaziko sindikalista euskaltzale den Cécile Senderainekin. V. Haustes barrutian (Baiona-Angelu-Aturri aldea), Colette Capdevielle sozialista, Alain Iriart Hiriburuko auzapez EH-Baiko ordezkoarekin. VI. hautesbarrutian (Miarritze-Hendaia-Urdazuri aldea), Peio Dufau EH-Baikoa, Mugaz gaindiko egitasmoen kudeatzaile den Marie Héguy ordezkoarekin.

Iparraldean zein Frantzian, dinamika bat sortuko ote zen ? RNeko garapen aurreikusia gelditzeko gai izango ote zen ?

Hauteskunde orokorreko lehen itzulian berriz ere RN lehena : % 33,35. “Etxeko lehian” lehen aldikotz, Europar bozketen emaitzari eutsiz! Bigarrena FPB, % 28,28 eta hirugarrena, Ensemble (Elkarrekin, Macronisten koalizioa), %21,79. Bigarren belarrondokoa. Eskuina kasik jokotik kanpo (%7,25).

Hau ikusita, eskuin muturrekoen programaz, adierazpenez eta arriskuez ohartuta kontzientzia hartzea izan zen : manifestaldiak, mitinak … Hesi baten eraikitzeko esperantza. Bigarren itzulirako hirugarren sailkatu zen ezker zein eskuineko hautagai andana bat erretiratu zen RNek irabazteko aukera guttiago izan zezan. Hala izan zen Pirinio atlantiarretako V. Hautesbarrutian. Kargutan zen diputatu zentristak hirugarrena izanda, amore eman zuen RNeko hautagaia bigarrena izanik, PS-EH Bai txartelak gal ez zezan.“Frente errepublikarra” deitzen zaiona batzuetan kostata bainaberriz ibili zen. Horrela nahiz Frantzia mailan boto gehien lortu, hautesbarrutika FPBek (182) eta Macronistek (168) baino diputatu guttiago lortu zuen RNek (143).

Eta orain zer ?

Uztailaren 7anzerbait salbatu zen. Inork aurreikusi ez zuen oldartzeari esker (Iparraldeko hiru diputatuak FPBkoak, hauen artean EH-Baiko bat lehen aldikotz, batasunari esker).Baina Lege biltzarrean hiru bloke badaude. Elkarrekin lanean ezin ari. Gehiengorik ez.

Abuztuaren bukaera honetan oraindik ere gobernu berririk ez. Normalki ezkerreko lehen ministroa izendatu behar zuen Macronek, lehen indar politikoa izanik. Baina jardueran dagoen aurreko gobernua mantentzen du, bi hilabete iraganik ! Krisia sakontzen da. Sartzean grebak eta manifestazioak iragartzen dira. Macronek egoeraren okertzearen aldeko apustua egiten du, ezer gertatu ez balitz bezala. Alta Frantziarren mezua entzun zuela erran zuen ekainaren 9an. Gauza bera adierazi zuelarik 2017ko bere lehen hauteskundea irabazirik, ezkertiarren laguntzaz jadanik Marine Le Pen – RNen kontra. 2022an, berriro. Txaleko horien denboran bezala ere. Zinismoa eta mespretxua salatzen dizkiote sekulan baino gehiago Frantziar gehienek (%74). Eta hori guztiak RNeko alde jotzen du. Urte bat gelditzen da beste diszoluzio baten egiteko aukera izateko irauten badu impasseak. Ala dimisioa aurkeztuko al du Macronek ? Marine Le Pen zelatan dago.

V. errepublikako logikak ez du gehiago funtzionatzen. Beste bat inposatu da, RN panorama politikoan errotuta. “Eskuina eta ezkerra izan ditugu. Zer egin dute urte luze hauetan ? RN entsea dezagun” entzuten da. “RN bai, populuaren alde, establishmenten aurka, Frantzia lehenesten duen indar bakarra.” 60-70ko hamarkadetako Frantziako handitasunaren nostalgia, 3. edo 4. potentzia ekonomikoa zenekoa, arma nuklearra dun herri bakanetakoa, enplegu betetasunaren denborakoa. Gaur egun Europak eta mundializazioak jan eta asimilatua.

Eta etorkinak !“Ordezkatze handiaren egileak”, “Gure ogia jaten dutenak”, “Sekuritate-ezaren eragileak”. Arrazismoa konplexuetatik erabat libratua. Azken bi hamarkadetan eskuinak eta neurri batean ere PSeko eskuineko adarrak eraman politikek eta izaniko diskurtsoek lagundurik. Eskuin muturrekoen atzetikako korrika hutsala.

Sarkozyk (eskuina) eta Hollandek (PS) egin politika liberalek RNeko ohea egin dute. Macronenek are gehiago.1945eko sekulako erreformak arlo sozialean, ekonomikoan, nazionalizazioak, emakumeen bozkatzeko eskubidea, Erresistentziaren batzorde nazionalak gauzatu zituen. Gaullistek, sozialistek, komunistek, demokristauek bat eginda. Itun politiko-sozial horri bizkar emanaz, horren izpiritua zapuztuz zer utzi dute ? Gizartearen anitz sektoretan desesperazioa, eta RN salbazioa izan daitekeela lilura.

Iparraldea ez da hartarik libre. Hainbat herritan lehen indarra izan zen RN eta Orokorreko bigarren itzulian sailkatu lehen aldiz. Argien mende eta Giza eskubideen aberria omen den Frantzia, galbidearen atarian dago. Eta RN atean joka …

Allande Boutin, kazetaria.

Categorized | Internacional

Protagonistas

Ander Goiatxe
Unai Sordo
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Hugo Vezzetti
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El mal del país" José Blanco
Canción de París
Jose Horna.
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Alfredo Sabat, Argentina
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
Irene Singer, Argentina
Eugenia Nobati, Argentina
"Lemoniz", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"El origen del mundo" José Blanco
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Fotografía de José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Metro de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Txema García
Txema García
Porteadoras
Bonill, Ecuador
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada

Autores