Fede konturik ez!

Inaki Irazabalbeitia
_________________

Jakina da zientzia eta jakintza ez direla izatez, egia absolutua, betierekoak edo fede aldaezina. Zientziaren ibilbidea eta historia joan-etorriz, bihurgunez eta uste okerrez josita daude. Makina bat teoria eta uste irmo kartez eraikitako gaztelu baten moduan jausi dira ebidentzia nimiño baten ufadaz. Etsenplurako Lord Kelvini egoitzatako esaldi hura ‘Fisikan ez dago ezer berririk deskubritzeko’ laster frogatu zen okerra erlatibitatearen teoriaren eta fisika kuantikoaren sorrerarekin. Hain justu, zalantza etengabea da zientziaren aurrerabidearen oinarrietako bat.

Beste kontu bat izaten da gizarteak zientziaz duen pertzepzioa, gizartean joera izatean baita zientziari balioa absolutua ematekoa eta zerbait irmo eta finkotzat jotzekoa. Nahikoa joera hedatua da, gainera. Adibidez, zientzia gizarteratzeko ekimenei ere sarritan darie kutsu hori.

Inoiz aipatu izan dut lerro hauetan Yanko Iruin Donostiako Kimika Fakultateko irakasle eta ikerlari ohiak eskribitzen duen ‘El rincón del Buho’ bloga. Maiatzaren atzen astean publikatu duen postak argi erakusten du gorago aipatu dudan kontuaren adibide polit bat (https://elblogdebuhogris.blogspot.com/2026/05/algo-se-ha-movido-en-la-ciencia.html?utm_source=substack&utm_medium=email).

Munduan ongi informatuta dagoen inork ez du zalantzatan jartzen gizakiaren obrak klima-aldaketa ekartzen ari direla. Horren eragina estimatzeko klima-zientzialariek RCP-8.5 emisio-agertokia izeneko eredua usatu dute nagusiki. Agertoki horren aurreikuspenak dira lurraren tenperatura globala 4,4 C-raino igo litekeela 2100 urterako industria-aroa hasi baino lehenagokoarekin konparatuta. Aurreikuspen horren arabera marraztu dira klima-aldaketaren ondorioak, ozeanoen maila zenbat igoko den etsenplurako.

Halaber, agertoki hori hartu du oinarritzat Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPCC) bere atzen bi txostenak ekoizteko. Gainera, mundu osoko erakunde eta enpresek klima-aldaketa borrokatzeko hartu dituzte erabakiak, neurriak eta politikak txosten eta eredu horietan izan dute oinarria.

Bada Hontzak kontatzen duenez hori aldatzear dago.

2020ean Hausfather eta Peters izeneko bi klima-zientzialari ospetsuk dudak agertu zituzten Nature aldizkarian publikatutako artikulu batean RCP-8.5ren egokitasunaz.

Bestetik, IPCCk 2028an argitaratuko du bere hurrengo txostena, zazpigarrena. Txosten hori obratzeko Coupled Model Intercomparison Project (CMIP) izeneko zientzialari-taldeak erabiliko diren agertokia eta protokoloak definitzen zituen dokumentua publikatu zuen apirilaren 7an. Egiten dituzte gomendioen artean agertokien aldaketa dago, hots, RCP-8.5 eta horren oinordeko SSP5-8.5 agertokia abandonatzea. Egileek diotenez “sinesgaitz bihurtu dira, energia berriztagarrien kostuen joerak, politika klimatikoak eta emisioen azken joerak kontuan hartzen badira”. CMIPek proposatutako agertokiak tenperatura-igoera 2,8 C-raino jaisten du eta ondorioak, noski, beste batzuk lirateke.

Atzen horrek zer adierazten du? Zientziak funtzionatu egiten duela. RCP-8.5 agertokia oinarri moduan baliatuta garatu diren neurriek eta politikek ekarri gaituzte, neurri batean, agertokia kanbiatu behar izatera eta paradigma berritu baten arabera planteatu behar izatera hemendik aurrerako urratsak.

Hontzaren hitzak ekarriko ditut hona, oso adierazgarriak iruditzen baitzaizkit sarreran aipatu dudan hori agertzeko:

‘Orain bere (RCP-8.5aren) sinesgaizkeria aitortzeak ez du klimaren fisika baliogabetzen, ez ditu beroketa globalari lotutako arriskuak ezabatzen, eta ez ditu automatikoki politika klimatiko guztiak erratu bihurtzen. Baina galdera deserosoak eta beharrezkoak egitera behartzen gaitu, zientziaren, hedabideen, politiken eta pizgarri instituzionalen arteko elkarreraginari buruz. Izan ere, behin muturreko narratiba bat finkatzen denean, zaila egiten da zuzentzea.’

Jaun-andreok zientzia zalantza da funtsean, ez fede!

Argazkiak

Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Irene Singer, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Fotografía de José Horna
Bonill, Ecuador
Sebastião Salgado
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Metro de París
Jose Horna.
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Porteadoras
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Fotografía de José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
“JAZZ for TWO”, José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
Eugenia Nobati, Argentina
"El mal del país" José Blanco
"El origen del mundo" José Blanco