Editoriala. Pandemia: galdera garaia

 

Galde 29, 2020/uda. Editoriala.-

Zer gertatu da gure sisteman hondamendiak erabat ustekabean harrapatzeko, nahiz eta zientzilariek behin eta berriro ohartarazi izan?, galdetzen du Zizekek ‘Pandemia’ bere azken liburuaren sarreran. Krisialdi honek agerian utzi du globalizazioak ez zuela baliabiderik eragiten dituen arriskuei aurre egiteko, dio Innerarityk ‘Pandemocracia’ bere azken lanean.

Zizek eta Innerarityren galdera eta haurnasketek nolabait, azken hilabeteotan ireki diren eztabaidak eta etorkizunean hartuko dituzten ildo asmaezinen ingeradak marrazten dituzte. Badakigu ezer ez dela berdina izango, nahiz eta nolakoa izango den ez jakin. Batzuek, koronabirusaren krisialdiarekin gure gizarte eta ekonomiaren antolaketan aldaketak egiteko aukera ikusten dute, kontrolik gabeko globalizazioaren harrisku geroz eta handiagoei egoera hobeagoan aurre egin ahal izateko. Beste batzuek ordea, etorkizun beltza aurrikusten dute, non krisialdia aitzakia harturik, daukagun modeloaren alde ilunenetan sakontzera jo eta gure bizitzaren gain erabakitzeko ahalmena geroz eta murritzagoa izango den.

(…)

Horregatik, Galden ere elkarrizketa publikoan ekarpena egin nahi izan dugu eta jasaten ari garen krisiari buruzko monografikoa argitaratuz egin nahi izan dugu, beroni ikuspegi desberdinetatik helduz: ekonomian izango duen eragin sakonetik hasi eta pertsonen arteko etorkizuneko harremanetaraino; zientziak eskaini dezakeena aztertzetik, askatasunen arloan azaleratu diren arazoetaraino; zaintza sistemaren sekulako porrotari begiratu diogu, lan arloan agertzen diren desafioei ere bai; osasun sistemek gure gizartean izan behar duten zeregina aztertzetik, konfinamendurako hartu diren neurriei buruzko gogoeta eta hauek izan duten eragina pertsona eta talde jakinengan, emakumeengan edo migratzaileengan kasu.

Honetarako, mahaigaineratu zaizkigun galderak nolabait argitzeko gai izango diren jende batzuengana jo dugu. Emaitza, eskuetan duzun Galde 29 da, egun bizi ditugun eta kezkatzen gaituzten gaien inguruko galderak egin eta erantzun posibleak ematen saiatzen dena. Badakigu azken boladan helburu berberak dituzten hainbat lan argitaratu direla eta espero dugu, gure irakurleek pentsatzea baliabide apalekin egin ahal izan dugun lanak merezi izan duela.

Categorized | Política

"El origen del mundo" José Blanco
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
"El mal del país" José Blanco
Eugenia Nobati, Argentina
Txema García
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
“JAZZ for TWO”, José Horna
Porteadoras
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés

Autores