(Galde 16 – otoño/2016). Sabiñe Zurutuza.
Lima, Perú.- Ilustrazio bat konpartitu dute Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Ekuador, Paraguai, Peru eta Uruguaiko 40 artistek baino gehiagok testigantza emateko gerra, biolentzia edo jazarpenetik ihesi (maiz euren bizitza arriskuan jarriz, itsasoak zeharkatuz edo milaka kilometro ibiliz toki segurura iritsi arte) doazen pertsonen odiseari buruz.
ACNURek sustaturiko ekintza kultural honen helburua bortizkeriak, diskriminazioak eta intolerantziak eragindako eta barneratutako errefuxiatu eta desplazaturiko pertsonen babes-beharrak artearen bidez zabaltzen laguntzea da, elkarlaneko esfortzua eginez ikusgai jartzeko zer den errefuxiatuen krisia munduarentzat.