Taula periodikoa

Inaki Irazabalbeitia

Otsailaren hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak ekonomia zirkularrari buruz antolatutako jardunaldi batean fortunatu nintzen. Horrelakoetan sarri pasatzen den moduan, hasierako parte hartzeak oso politikoak izan ziren, Aldundiarekin batera jardunaldia babesten zuten gainerako erakundeen ordezkariak mintzatu baitziren. Usu asper-harria eta betelana izaten da tarte hori, jardunaldiaren edukiari apenas ekarpenik egiten diona. Hitzartze horietan guztietan hara non, erbiak salto egiten duen! Izan ere, Ekonomia Zirkularrerako fundazioaren ohorezko presidente Angel Fernandez Homarrek hizpide hartu baitzuen ezagutzen ez nuen taula periodiko bat; ni neroni kimikari! Hain zuzen ere, 2019an UNESCOk eta European Chemical Society elkarteak Dmitri Mendeleiev-ek eginiko taularen 150 urtebetetzearen karian publikatu zutena

2019az gero taulak hiru egokitzapen izan ditu, azkenekoa 2023koa delarik, guk erreproduzitzen duguna hain zuzen ere. Zer du diferente taula honek jatorrizkoarekiko? Lehenik Mendeleiven taulak 1869an ezagutzen ziren 61 elementuak biltzen zituen eta elementu gehiago deskubritu ahal taula handitzen joan zen. Bigarrenik, taulak ez ditu taularatzen elementu guztiak, hots, eskola-garaian ikusi genituen 100 eta zerbait horiek, 90 elementu naturalak baizik. Beste hitz, batzuetan taularen izenburuak dioen legez, ‘Den-dena egiteko 90 elementu naturalak’. Alabaina, taularen bertsio honen ekarpenik inportanteena da adierazi egiten dizkigula elementuen ugaritasuna naturan eta eskuragarritasuna.

Hori dela eta, elementu orok bere sinbolo kimikoaz gain, kolore bat eta azalera jakin bat ditu taulan. Azaleraren tamainak seinalatzen du elementuak natura duen ugaritasuna. Azalerak elementu bakoitzak naturan duen atomo-kopurua irudikatzen du eskala logaritmoa usatuta. Hala ere, ugaritasun txikieneko elementuen kasuan, etsenplurako, polonioaren (Po) edo aktinioaren (Ac) kasuetan, azaleraren hedadura exageratu egin da, bestela ikusezinak izango baitziren.

Koloreek eskuragarritasuna adierazten dute.

  • Gorria. Eskuragarritasuna mehatxu larrian dago hurrengo 100 urteetan.

  • Laranja. Mehatxuaren maila igotzen ari da erabilera handitzen ari delako.

  • Horia. Eskuragarritasun mugatua eta etorkizunean hornikuntza arriskuan. Esaterako litioaren (Li) kasuan higikortasun elektrikoaren baterietan eta energia berriztagarria biltegiratzeko baterietan ezinbestekoa denez, oraingoz, sektore horiek hazi ahala gero eta litio gehiago behar da eta mehatxu-maila handi daiteke ordezkatzeko teknologiarik aurkitu ezean.

  • Berdea. Eskuragarritasun erabatekoa.

  • Zuria. Elementu sintetikoa da, teknezioa (Tc) hain juxtu.

Elementu batzuk gainera bigarren kolore-kodea dute jasangarritasuna adierazten duena.

  • Granatea. Arazo larriak gehiegizko erabilera medio. Adibidez, nitrogenoa (N) eta fosforoa (P) elementu inportanteak dira nekazaritza-ekoizpena egokia izateko, baina gehiegizko erabilerak ur gezen, erreka eta lakuen, kalitateari kalte egiten diote eutrofikazioa dela eta.

  • Beltza. Toki gatazkatsuetan dagoen elementua, adibidez gerran dagoen lurralde batean.

Horri guztiari eskuko telefono baten irudia jarri zaio, segapotoen ageri diren elementuak adierazten duena. Zenbat elementu desberdin behar diren esku-ahurrean sartzen den tresna txiki bat egiteko!

Taularen bertsio honek kimikaz ikasteko parada emateaz landara, munduaren mugez gogoetako aukera ere ematen digu.

Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Canción de París
Jose Horna.
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Alfredo Sabat, Argentina
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Metro de París
Jose Horna.
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Porteadoras
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Eugenia Nobati, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
“LIKE”. Eduardo Nave
Irene Singer, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Bonill, Ecuador
Fotografía de José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
"El mal del país" José Blanco
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
Txema García