PANFLETO BAT ATZENDURAREN KONTRA (Pello Salaburu)

Fabián Laespada

Iragana gaindituko badugu, zer gertatu zen kontatu beharko dugu

H. Arendt. Iragan eta etorkizunaren artean.

Pello Salaburu ez da isiltzen diren horietakoa. Erratekoak dituena erran egin ditu, duela 12 bat urte egin zuen bezala. Oraingo honetan, gure mundu zabalean diren eta ez diren egoerak aztergai hartu ditu, kaltetuenei behaturik, inozente guztiei bere hitzen oparia eman nahirik.

Nik ez nuke saiakera hutsa denik esango, ezta pasarte historikoez ondutako liburu bat ere. Areago doa Salabururen obra hau: benetako gertaeretan oinarritutako kontakizun sorta ugaria bota du folio zurian eta, jostearen josteaz, egungo errealitatera nola eta nolatan heldu garen azaltzen du. Ez da nolanahiko kontakizuna, inplikazioaren osagaia gehitzen baitu Pellok, beti ere giza eskubideen ikuspuntuaren balioa goretsiz. Gizatasunaren sakona agertzen du berak, idazki hotzetatik ihesi, kontatzen dituenak bere egiten dituelarik. Erreza da liburuaren mamian murgiltzea, batez ere edade bat dugunontzat, bizitako edo entzundako edo irakurritako pasarte mingarriak azaleratzen baititu.

Azken 200 urtetan, Espainiak eta Euskal Herriak partitutako historiak dozenaka gertaera, ezbehar, ospakizun, garaipen, galera, trauma eta abar kontagarri utzi dizkigu bidean. Guda karlistetatik herenegun goizera arte bizi izandakoek zaurituta utzi zituzten gure arbaso eta gurasoak. Gu, berriz, frankismoaren gainbeherako urteek, berauek eta ondokoek sorrarazitako talde terroristek eta, bereziki eta urte luzeetan, ETAren ibilbide espantagarriak kolpatu gintuzten, gupida gutxiz, bidenabar esanda. Baina egon ziren, askotxo egonda ere, honez guztiaz ezer gutxi jakin nahi eta albo batean arrimatuta bizi izan direnak. Ez gutxi. Izan ere, gehienek, euskal herritar (eta espainiar) gehienek, hemen pairatutako indarkeria sorta, lanbroak jai egun batean egin digun azioaren pareko sentitu dute, saihetsi ezin den fenomeno natural gisara. Zer eta indarkeria. Nola eta beste pertsona batzuk akabatuz. Nor eta geure inguruko edonor. Nork eta geure izena harrapatu eta salbatu nahi gaituzten handiusteek. Eta hori guztia eskuetan hartuta, zein da norberaren jokaera? Geure egingo dugu eta giza-kudeaketa bat egiteko prest, ala zama dezente astunegitzat jota atzendura ilunean murgiltzeko prest?

Pello Salaburuk inguruon bizi izan ditugun ertz, erpin eta drama asko jorratu ditu bere obran. Are, nazioartea ere hartu du “konparazione” -bere hitzetan- eta analisi zabalago baterantz eroaten gaitu, ibiltzen gaitu. Eta nabarmendu nahi izan du eragindako bidegabekeria guztiek ataka berera eramaten gaituztela: biktimek sufritu besterik ez dutela egin, guztiz errugabeak izan direla eta bakardade bihozgabera kondenatu ditugula gainontzeko guztiok. Bakardade horren hurrengo pausua atzendura da, ahanztura, gizartearen jarrerarik berekoiena, latzena eta, zoritxarrez, ohikoena. Ez eredugarriena preseski.

Injustiziak azken 100 urteotan zenbanahi izan dira. Eta den-denek biktimak utzi dituzte bide bazterrean, suntsiturik eta gehienetan betiko atzenduta. Pétainen kolaborazionismotik Siziliako mafiara eta handik gurera egiten du salto: geuk ere pairatu dugun indarkeria mafiosoa. “Jendea itsu” du kapituluak izen. Guztiz gomendagarria. Torturak eta desagerketak, bahiketak eta jazarpenak, hilketak eta hiletak, komisaldegiko leihotik “eroritakoak”, Srebrenikatik Letoniara… lazgarriak direnak eta badirenak harilkatzen ditu idazleak, maisuki. Finean, demokraziarik ezak eta autoritarismoak dakartzaten oker itzelak ditu ardatz, orain arte lortutako askatasun eta elkarrekiko errespetua ez baita doakoa izan; peaje altuegia ordaindu zuten askok, guk zuzenbide estatuan bizi eta goza dezagun.

Maisuki idatzita. Izan ere, hizkerari begira, lezio ederra hartu baitut bere lerroak irakurrita. Baztango eta lapurtera batua darabil Salaburuk bere barrunbean zituenak idazteko. Bertako euskara leitzea gozamena izan da, doike! Aipatu behar Xabier Leteri egindako begi keinu dotoreak, Oiartzungo poetari ebatsitako aipu eta bertsoak.

Azkenik -eta obraren azken zatian plazenki eta argiro esaten du-, Pelloren helburua gazteei astin-ikutu bat ematea da: aizue, egungoak bezalako askatasun eta egoera erosoan ez gara sekula bizi izan eta ez ergelkerietan ibili; ez jausi diskurtso iruzurtietan, hain zuzen demokrazia merketu edota desegin nahi dutenen horietan. Etorkizuna zuena da eta, hartara, erantzukizuna ere bada zuena.

Baina biktimak hor daude, isilik. Batzuetan zein beharrezko ditugun gezurrak, egien samina kiraski azaltzea eta argitzea ez baita batere erraz.”

Pello Salaburu

 

Sebastião Salgado
Eugenia Nobati, Argentina
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Irene Singer, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Bonill, Ecuador
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
“LIKE”. Eduardo Nave
Metro de París
Jose Horna.
"Lemoniz", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Txema García
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sebastião Salgado
Porteadoras
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Alfredo Sabat, Argentina
Fotografía de José Horna
Txema García
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Canción de París
Jose Horna.
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Fotografía de José Horna
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso