{"id":3723,"date":"2014-09-29T14:42:41","date_gmt":"2014-09-29T12:42:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galde.eu\/?p=3723"},"modified":"2025-10-23T18:19:23","modified_gmt":"2025-10-23T16:19:23","slug":"zenbat-lur-behar-du-gizon-batek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/zenbat-lur-behar-du-gizon-batek\/","title":{"rendered":"Zenbat lur behar du gizon batek?"},"content":{"rendered":"<p>Oier Etxeberria. (Galde 07, uda-verano\/2014).\u00a01886an Lev Tolstoik idatzitako ipuin baten izenburua da. Gero eta lur gehiagoren jabe egitearen irrikaz, guztia galtzen duen nekazari baten historia kontatzen da bertan. Izenburu honekin, 2014ko uda honetan Cristina Enea Fundazioan aurkezten den erakusketa-proiektuak, idazle errusiarraren alegian present dauden zenbait gairi heldu nahi izan dio. Mende eta erdi beranduago eztabaida ekologistaren eta berea duen gizakia eta lurraren arteko harreman orekatuago baten bilaketaren erdigunean dirauten gaiak hain zuzen ere. Erakusketan aurkitu daitezkeen material ezberdinetatik abiaturiko gogoeta batzuek osatzen dute ondorengo idatzi hau.<\/p>\n<p><strong>1<\/strong>.- Jabetza komunalaren eta pribatizazioaren arteko gatazkak nola feudalismotik kapitalismorako trantsizioa egituratu zuten azaltzen duten ikerlan historikoak ugariak dira. Oraino, dinamika horren itzal luzeak gaur egun ere munduan nagusi izaten jarraitzen du. Kapitalaren sorrera eragin zuten prozesuak ez baziren baketsuak izan, gaur egun merkatu librearen ideologiak komuna denaren bereganatze prozesua hedatzen jarraitzen du. Bitartean, natur-baliabideen erabateko degradazioa ikusten dugu, hala nola jabetza eskubide forma ezberdinak \u2013komuna, kolektiboa, estatuarena\u2013 pribatizatzea \u2013izan osasuna, kultura edo hezkuntza\u2013, edota bizia bera, bioaniztasuna edo informazio genetikoa bereganatzea zilegitzen duten arau eta legeen agerpena.<\/p>\n<p>Modernitatea eta aurrerabidea aldebiko kontakizun batek deskriba ditzazke; askapenaren diskurtsoak alde batetik, eta mendekotasunarenak bestetik. <i>Zenbat lur behar du gizon batek? <\/i>erakusketa-proposamena narratibotasun anbibalente horretan kokatzen da, beren denbora propioa gainditu eta orainari eragiten dieten errelatoen eta elkarrizketen bilaketan betiere.<\/p>\n<p><strong>2<\/strong>.- Proiektu hau XX. mendean zehar merkataritzaren eta ekonomia politikoaren berezko izaera bizkarroia ezbaian jarri zuten komuna-esperientzien ikerketatik abiatu da. Historia, prozesu lineal bezala eta arrazoiaren bilakaera eta burutze bezala ulertzen zuten narratibotasun \u00abzientifiko\u00bb nagusietatik alboratuak gelditu diren esperientziak nolanahi ere. Egungo ereduari alternatibak proposatze hutsa arazo bilakatu denean, komuna-esperientzia hauen azpian dauden galderek \u00aberrealitatea\u00bb zalantzan jartzeko balio dutela ematen du. Eta bilakaera honetan kokatzen dira hain zuzen ere \u00abpraktika komunalaren\u00bb forma ezberdinak, batik-bat XX. mendean garaturiko esperientzia kolektiboetatik hasita bereziki. Izan ere, ez dira soilik jabetzarena bezalako kontuak krisian jartzen dituzten jarrerak eta proposamenak, baizik eta orobat, pertzepzio sistemei eta hizkuntza heredatuei, ezagutzaren distribuzio-moduei, autoretzari, edota pedagogia eta gizarte antolaketa ereduei dagozkienak.<\/p>\n<p><strong>3<\/strong>.-\u00a0Behin eta berriro, kolektibotasunaren adierazpen formak arazo bezela agertzen zaizkigunez, erakusketa formalki ere bilaketa baten ondorio izan dela azpimarratu behar da: dokumentuak, artelanak eta arkitektura saiakerak biltzen dituen tentsio une ezberdinen pilaketa bat <a class=\"simple-footnote\" title=\"Agency \/ Ajoblanco \/ Archivo FX \/ Basilio Mart\u00edn Patino \/ Brotherhood of the Spirit \/ Comuna Antinacionalista Zamorana \/ Dan Graham \/ Dar\u00edo Regoyos \/ Degania \/ Durangoko herejeak \/ El Cabrito \/ Elena Odriozola \/ Fidus \/ Hamlet Hovsepian \/ Ixiar Rozas \/ Juan P\u00e9rez Agirregoikoa \/ Lebensreform \/ Longo Mai \/ Monte Verita \/ Shakers \/ Theo Altenberg \/ Twin Oaks \/ Ula Iruretagoiena \/ Whole Earth Catalog \/ William Burroughs eta Xabier Salaberria-k osatzen dute erakusketako partehartzaileen zerrenda.\" id=\"return-note-3723-17\" href=\"#note-3723-17\"><sup>17<\/sup><\/a>.<\/p>\n<p>Esanguratsua da egun oraindik abian dauden \u201ckomuna\u201d askok -ia kasu guztietan- erakusketan irudikatuak agertzeko eskaerari lehenengoz, oztopo eta zalantzaz beterik erantzun izana. Baina kolektiboaren adierazpen formalaren arazoak, zuzenean beste hainbat motibotara garamatza: egindako bidean bilkurak hartutako izaera juridikora, lidergotzaren eztabaidara, liturgia eta orokorrean partaideak bilduko dituen intimitate sentikorraren dentsitate material eta imaginariora etab\u2026Guzti horren erdian, askotan entzun ohi den kolektiboarekiko banakoaren ustezko menpekotasunaren auzia datorkigu. Baina zalantza horrek okerreko bidetik garamatza, ez digu argitzen lagunduko gai horietan egon daitezkeen nabardura eta argi-itzalak, funtsezkoena kolektibotasuna eta pertsona orok duen <i>inpertsonal<\/i> horren arteko gatazka baita. Egungo zientziek gizabanakoaren ibileran murgildurik, funtsik gabeko euskarriak eskaintzen dizkigute behin eta berriro beraien ikerketetan, eta kontrako eztarritik bezala, erreala den horren inguruko galderari ahotsa arte garaikideak emango dio, demokraziak eta kontsumitzaileen bulegoek, zenbakien eta estatistikaren laguntzarekin erabat otzandu duten komunitate ideia hori gainditzeko aukera korapilotsua zabalduz.<\/p>\n<p style=\"text-align: left;\"><strong>4<\/strong>.-\u00a0Stewart Brand Whole Earth Catalog izeneko aldizkariaren zuzendaria izan zen <a class=\"simple-footnote\" title=\"The Whole Earth California and the Disappearance of the Outside. Izen hau hartu zuen Diedrich Diederichsen eta Anselm Franke-k \u00a02013an Berlineko HKW-n komisariaturiko erakusketak. \u201cMunduaren\u201d irudiaren agerpena eta berari loturiko paradigma ekologikora posizio kritikoetatik hurbiltzen diren material historiko-kultural eta posizio artistikoz osaturiko saiakera bat egileen hitzetan.\" id=\"return-note-3723-18\" href=\"#note-3723-18\"><sup>18<\/sup><\/a>. Aldizkari honek berebiziko garrantzia izango du Estatu Batuetako 70eko hamarkadan eman zen landa-gunerako exodoan sortu ziren ehundaka komuna haietan bizi zirenentzako. Unitate txiki guzti haien artean sare bat osatzen laguntzen zuen tresna izan nahi zuen proiektuak <a class=\"simple-footnote\" title=\"\u201cTogether, the Whole Earth Catalog and the Supplement became textual forums whitim which a geographically dispersed collection of individuals and groups come together, in text and sometimes pictures, and recognize each other as members of a single community.\u201d \u00a0From Counterculture to Cyberculture. Fred Turner. The University of Chicaco Press. 2006\" id=\"return-note-3723-19\" href=\"#note-3723-19\"><sup>19<\/sup><\/a>. Urte batzuk lehenago, Stewart Brand famatua egingo zen NASAk argitara eman nahi ez zituen argazki batzuk publiko egin zitzaten eskatzeko antolatu zuen kanpaina arrakastatsuaren ondorioz. Argazki horietan ageri den gauza <i>bakarra<\/i> satelite bidezko Lurraren irudia da.<a href=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/lurra.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter colorbox-3723\" alt=\"lurra\" src=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/lurra.jpg\" width=\"338\" height=\"520\" data-id=\"3728\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bere ustez, gerra hotzaren sasoian, mundua banantzen zuten bi bloke nagusien aurrean, irudi horiek sekulako indarra zuten gizateria komunitate bakar baten gisa erakusten zutelako, eta, horregatik, Whole Earth Catalog-en enblema bihurtuko ditu Stewartek argazkiok <a class=\"simple-footnote\" title=\"Ikuspegi batek mundua aldatu dezakeela pentsatzea garai Erromantikoari oso loturik dagoen ideia bat da, mundu-ikuskera bera bezala (Weltanschauung).\" id=\"return-note-3723-20\" href=\"#note-3723-20\"><sup>20<\/sup><\/a>.<\/p>\n<p>Espaziotik egindako munduaren argazkiak iruditeria berri baten erantzule izango dira <a class=\"simple-footnote\" title=\"\u201cTodo funciona. Esto es precisamente lo inh\u00f3spito, que todo funciona y que el funcionamiento lleva siempre a m\u00e1s funcionamiento y que la t\u00e9cnica arranca al hombre de la tierra cada vez m\u00e1s y lo desarraiga. No s\u00e9 si Vd. estaba espantado, pero yo desde luego lo estaba cuando vi las fotos de la Tierra desde la Luna. No necesitamos bombas at\u00f3micas, el desarraigo del hombre es un hecho. S\u00f3lo nos quedan puras relaciones t\u00e9cnicas. Donde el hombre vive ya no es la Tierra.\u201d Entrevista del Spiegel a Martin Heidegger. Traducci\u00f3n de Ram\u00f3n Rodr\u00edguez, en Tecnos, Madrid, 1996.\" id=\"return-note-3723-21\" href=\"#note-3723-21\"><sup>21<\/sup><\/a>, baina lurraren erreforman oinarritutako \u201chirugarren bide\u201d baten aukera aspaldikoxeagoa da. Gogoratu dezagun <i>Fidus (Hugo Reinhold Karl Johann H\u00f6ppener)<\/i><b> <\/b>artista grafiko eta pintoreak, hamarkada batzuk lehenago XX mende haseran, bineta batean <i>Lebensreform<\/i> mugimenduaren lema hura literalki marraztu zuenekoa: bidegurutzetako letrero bat hiru norabide posible seinalatuz ageri zaigu. Eskuinaldera \u201cKapitalismoa\u201d dioen seinaleak itsaslabar baten ertzera garamatzan bide bat erakusten du. Ezkerrera \u201cKomunismoa\u201d dioen besteak urruneko mendi batzuen tontorrera luzatzen den bide nekeza. Hirugarren bideak aldiz, \u201cLurraren Erreforma\u201d dioenak, zuzen zuzenean egunsenti batek alegiaz irudikatzen duen paradisura eramango gintuzke.<\/p>\n<p>Ekologismoaren hainbat adarkadura, ideologia hegemonikoaren parte bihurtzeko zorian daudenean (gauzak bere lekuan eta arazoak beharrezko zaion distantzia batetara mantentzeko Estatuaren tresna <a class=\"simple-footnote\" title=\"\u201cEn defensa de las causas perdidas\u201d. Zizek, Slavoj. Akal. 2011.\" id=\"return-note-3723-22\" href=\"#note-3723-22\"><sup>22<\/sup><\/a>) ez ote da alferrikakoa izango atzera begirada luzatzea, batez ere egoera politikoak berak, garai horren hastapenetara garamatzanean?<br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/lurrasat.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter colorbox-3723\" alt=\"lurrasat\" src=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/lurrasat.jpg\" width=\"302\" height=\"233\" data-id=\"3735\" \/><\/a>\u00a0<a href=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/lurrasat.jpg\"><br \/>\n<\/a>Izan ere <i>Lebensreform<\/i> mugimenduaren bilakaeran, ekologismo modernoaren oinarriak topatuko baditugu ere, ez gaituzte harritu behar Nazionalsozialismoari egindako pleitesiek eta atxikimenduek <a class=\"simple-footnote\" title=\"Hain zuzen Lebensreform mugimendutik Nazional Sozialismora erakarria izan zen figurarik garrantzitsuenetakoa izango da Fidus, 1932ko maiatzaren Iean Partiduko kide egin zen. Bere marrazkiek beti ere Iparraldekoa zein Klasikoa litzatekeen edertasun baten estetika bat igortzen dute, eta Germaniako hondakinekiko bere lilurak (gaztelu, mito eta kondairak) eragin luzea izango du.\" id=\"return-note-3723-23\" href=\"#note-3723-23\"><sup>23<\/sup><\/a>.<\/p>\n<p>Baina bidezkoa al da <i>Lebensreform<\/i> mugimendu proto-hippie honen izaera erromantikoari gaitz guztiak bere gordinean egoztea? Mitologia greko-erromatarraren gorazarrea, balore burges eta industrialen ukapena\u2026etab.\u00a0 Ez ote da zuzenagoa pentsatzea, aurrerapena eta teknokraziaren garapenaren fedearen lilurak, giza-naturaren ikuspegi esentzialista batek lagunduta, bultzatu zituela eugenesiaren zientzia berria besarkatzera?<\/p>\n<p>Modernitateak eragingo duen mugimendu bikoitzean, natura esplotatu eta zientifikoki ezagutzeko eginkizuna, alegiaz bere ama-sabelera itzultzearekin elkartuko da <a class=\"simple-footnote\" title=\"Bergua Amores, J. A. (2008): Naturalismo, culturalismo y poder. Notas para una sociolog\u00eda del paisaje, Revista Espa\u00f1ola de Sociolog\u00eda, n\u00ba 11, pp. 79-100\" id=\"return-note-3723-24\" href=\"#note-3723-24\"><sup>24<\/sup><\/a>.<\/p>\n<p><b>5<\/b>.-\u00a0Zentzu askotan <i>Lebensreform<\/i> mugimenduaren jarraipen natural gisa ulertu behar da Monte Verita, XX mende haseran Europan izan zen komunarik garrantzitsuena, bertatik pasatu ziren pertsonaien galeriari kasu egiten badiogu behintzat: Isadora Duncan, Hugo Ball, Suzanne Perrottet, Carl Jung,\u00a0 Kropotkin printzea, Herman Hesse, Rudolf Van Laban dantzaria eta Erich M\u00fchsam poeta, antzerkilari eta anarkista besteak beste. Azken honek, urteen poderioz komunitarismo berrien merkantilizazioa deitoratuko du, behin partaide izan eta <i>\u201cetxegabeen errepublika\u201d<\/i> bezela bataiatu zuen Monte Verita komunari kritika zorrotzak zuzenduz:<\/p>\n<p>Begetarianismoa gizadia salba zezakeen ideiatzat saldu zen, eta hain ideologia ezdeusaren oinarrietan inongo amets sozialistarik gauzatzerik ez zela begi bistakoa egin zenean, jendea printzipio etiko bat enpresa kapitalista bati lotzen saiatu zen -alferrikako arriskua edonola ere. Egoera hauetan beti gertatzen den bezala, printzipio etikoak galdu zuen Monte Verita. Gaur egun jatorrizkotik geratzen dena barregarria da: \u201ckolegei\u201d 5 orduko txandetan lanean aritzen uzten dien jabe alai bat, berak, ordain irregularra jasotzen duen lanesku esplotatu bat eskura duen bitartean. <a class=\"simple-footnote\" title=\"\u201cExcerpts from Ascona\u201d (1904-1909: Travelling Years). M\u00fchsam, Erich. Liberating Society from the State and Other Writings: A political Reader. Edited Gabriel Kuhn. The Merlin Press, 2011.\" id=\"return-note-3723-25\" href=\"#note-3723-25\"><sup>25<\/sup><\/a><a title=\"\" href=\"file:\/\/\/C:\/Users\/inaki\/Downloads\/GALDE.EU%20WEB\/Galde%20n%207\/TextosDossier\/OierZenbat%20lur%20Last.doc#_ftn9\"><br \/>\n<\/a><\/p>\n<p>Muhsam-en hitzek aipatzen duten komunitarismoaren domestikazio hori, gaur egungo ideologia leun eta azukredunaren ugalketaraino hedatu dezakegu, elkarbizitza demokratikoren erretolika <i>anbientalista<\/i> eta multikulturalaren erretratu goiztiar bat balitz bezala. Jakintsuen aholkuak jarraitzea derrigorrezkoa bihurtu nahi duen gizarte honetan, aldaketa kolektiboaren aldeko apustua halako banakako printzipio etikoek ordezkatu dute, gobernatzeko modu berri baten leloak bihurtu diren punturaino. Supermerkatuan bezela, ingurugiro\u00a0 kontuetan ere oraindik aukera bat dugula sinestarazi nahi digu kontsumoaren ideologiak <a class=\"simple-footnote\" title=\"Louis Althusser-en hitzetan Ideologiak subjetu konkretu bat interpelatuaz funtzionatzen du.\" id=\"return-note-3723-26\" href=\"#note-3723-26\"><sup>26<\/sup><\/a>. Errealitatearekin daukagun konpromezua behin eta berriz bermatzeko instrumentu bilakatzeko arrisku hau dela eta, ingurumenaren kultura politikoa, ustez galdutako oreka baten konponketa baino haratago bultzatzea ezinbestekoa da.<\/p>\n<p><strong>6<\/strong>.-\u00a0Ekologia eta komunitatea banaezinak dira orokorrean. Gero eta zabalagoak diren talde eta kolektiboetaz arduratzea dela esan daiteke pentsamendu ekologikoaren xedea <a class=\"simple-footnote\" title=\"Politicas de la naturaleza. Latour, Bruno. RBA libros. 2013\" id=\"return-note-3723-27\" href=\"#note-3723-27\"><sup>27<\/sup><\/a>. Baina gizakiak bere inguruarekiko berezkoa duen pitzadura ezin da alboan utzi. Freud-ek \u201cegonezina kulturan\u201d liburuaren sarreran munduarekin bat izatera garamatzan sentimendu \u201cozeaniko\u201d hori heldutasunera iritsi ez den pentsakera batena dela esango du. Gure sinesmenak itsasaldiak eragiten dituzten astroen indar magikoen esanetara jartzea baino inozokeria haundiagorik ez legoke arimen kontu-hartzaile honentzako. Izarretan idatzita legokeen patuaren aurka altxatzen den egin nahi (handinahi) bat delako haustura horren erantzule, eta zalantzari bidea egiten dion zauri sendaezina, aldiberean.<\/p>\n<p>Orain, konsumismo tekno-baikor eta ikuspegi holistiko-organikoek, eskutik gure neurrirra egindako errealitate bat eskaintzen digute, pentsamendua eta pentsatzen den horren arteko zartadura estali nahian. Baina gure neurrira egindako errealitatea daukagun hauxe da. <i>\u201cWe are the world\u201d <\/i>zioen kantuak eta zaila egiten da desgrazia haundiago bat imaginatzea <a class=\"simple-footnote\" title=\"Antropozeno terminoa 2000 urtean proposatu zuen Paul Crutzen Kimikako Nobel Saridunak.\" id=\"return-note-3723-28\" href=\"#note-3723-28\"><sup>28<\/sup><\/a>. Teoria kritikoak behin eta berriro ohartzen gaitu lokalismo erregionalen estetizazio naturalistaren arriskuaz, baina teoria honen arazoa, bere burua munduko hiritartzat daukan kosmopolitismoaren aurrean kuzkurtzea litzateke.<\/p>\n<p>Jehovaren testiguen marrazkietan bezala gure zoriontasuna eta izaera propioa erakustera gonbidatzen gaituen hizkera berri baten aurrean gaude. Dena zoologo, folklorista edo antropologoek erraz identifikatzeko moduan prestatu nahi duena. Animalien behaketan denbora pasa duen edonork onartuko lukeenean animalia orori ukatzerik dagoen askatasunik okerrena ezkutalekuarena dela <a class=\"simple-footnote\" title=\"Sociedades movedizas. Delgado, Manuel. Anagrama, 2007.\" id=\"return-note-3723-29\" href=\"#note-3723-29\"><sup>29<\/sup><\/a>.<\/p>\n<p>Lyoneko Zoologikoan arratsalde pasa zebilela eguzki galdatan asper asper eginda zegoen lehoiaren aurrean ikusitakoa kontatzen digu Sanchez Ferlosio idazleak<i> &#8220;\u2026por entre los arbustos que nos separaban de los barrotes tras los que la fiera levantaba el hondo y prolongado bostezo de sus fauces hacia el gris domingo provinciano, deslizarse, espl\u00e9ndida de gracia, de sigilo y de libertad, una gran rata&#8221; <\/i>baliogarria egiten zaigun hausnarketa bati lekua egiteko:<i> &#8220;el le\u00f3n no era all\u00ed m\u00e1s que un pobre pensionado del ayuntamiento de Lyon, subvencionado para representar a una presunta Naturaleza, a la que, por lo dem\u00e1s, a causa de esta misma circunstancia, mal pod\u00eda ya, en verdad, representar, y que naturaleza, en todo caso, no era all\u00ed sino lo que hab\u00eda tra\u00eddo y hab\u00eda hecho surgir y campear por un momento ante nuestros ojos la admirable rata que, imprevista, inconsentida, indeseada y hasta prohibida, hab\u00eda cruzado delante de \u00e9l. <a class=\"simple-footnote\" title=\"Vendran mas a\u00f1os malos y nos haran mas ciegos. Rafael Sanchez Ferlosio. Destino, 1993.\" id=\"return-note-3723-30\" href=\"#note-3723-30\"><sup>30<\/sup><\/a><\/i><i>&#8220;<\/i><\/p>\n<p>Natura ezusteak definitzen du, harrapatu, definitu eta irudikatu ezin dugun horrek. Ekintza politikoaren deskribapen hobeago bat ere ez zait bururatzen momentu hauetan. Komunitate berri bat pentsatzea aldarrikatzen duen kultura politiko ekologikoak, aurrean dituen erronka erraldoien aurrean eraginkorra izan behar badu, naturaren ideia bera da zalantzan jarri beharko duena <a class=\"simple-footnote\" title=\"Ecology without nature. Timothy Morton .Harvard University Press. 2007.\" id=\"return-note-3723-31\" href=\"#note-3723-31\"><sup>31<\/sup><\/a>, komuna den horrek, lehenbizikoz, aurrez zehazturiko komunitatea ukatu beharko duen bezala <a class=\"simple-footnote\" title=\"\u201cLa comunidad negativa, la comunidad de los que no tienen comunidad.\u201d La comunidad inconfesable. Maurice Blanchot. Arena,1983.\" id=\"return-note-3723-32\" href=\"#note-3723-32\"><sup>32<\/sup><\/a>.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><a href=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/CommCristina.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter colorbox-3723\" alt=\"CommCristina\" src=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/CommCristina.jpg\" width=\"480\" height=\"319\" data-id=\"3743\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"simple-footnotes\"><p class=\"notes\">Notes:<\/p><ol><li id=\"note-3723-1\">Agency \/ Ajoblanco \/ Archivo FX \/ Basilio Mart\u00edn Patino \/ Brotherhood of the Spirit \/ Comuna Antinacionalista Zamorana \/ Dan Graham \/ Dar\u00edo Regoyos \/ Degania \/ Durangoko herejeak \/ El Cabrito \/ Elena Odriozola \/ Fidus \/ Hamlet Hovsepian \/ Ixiar Rozas \/ Juan P\u00e9rez Agirregoikoa \/ Lebensreform \/ Longo Mai \/ Monte Verita \/ Shakers \/ Theo Altenberg \/ Twin Oaks \/ Ula Iruretagoiena \/ Whole Earth Catalog \/ William Burroughs eta Xabier Salaberria-k osatzen dute erakusketako partehartzaileen zerrenda. <a href=\"#return-note-3723-1\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-2\">The Whole Earth California and the Disappearance of the Outside. Izen hau hartu zuen Diedrich Diederichsen eta Anselm Franke-k \u00a02013an Berlineko HKW-n komisariaturiko erakusketak. \u201cMunduaren\u201d irudiaren agerpena eta berari loturiko paradigma ekologikora posizio kritikoetatik hurbiltzen diren material historiko-kultural eta posizio artistikoz osaturiko saiakera bat egileen hitzetan. <a href=\"#return-note-3723-2\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-3\">\u201cTogether, the Whole Earth Catalog and the Supplement became textual forums whitim which a geographically dispersed collection of individuals and groups come together, in text and sometimes pictures, and recognize each other as members of a single community.\u201d \u00a0From Counterculture to Cyberculture. Fred Turner. The University of Chicaco Press. 2006 <a href=\"#return-note-3723-3\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-4\">Ikuspegi batek mundua aldatu dezakeela pentsatzea garai Erromantikoari oso loturik dagoen ideia bat da, mundu-ikuskera bera bezala (Weltanschauung). <a href=\"#return-note-3723-4\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-5\">\u201cTodo funciona. Esto es precisamente lo inh\u00f3spito, que todo funciona y que el funcionamiento lleva siempre a m\u00e1s funcionamiento y que la t\u00e9cnica arranca al hombre de la tierra cada vez m\u00e1s y lo desarraiga. No s\u00e9 si Vd. estaba espantado, pero yo desde luego lo estaba cuando vi las fotos de la Tierra desde la Luna. No necesitamos bombas at\u00f3micas, el desarraigo del hombre es un hecho. S\u00f3lo nos quedan puras relaciones t\u00e9cnicas. Donde el hombre vive ya no es la Tierra.\u201d Entrevista del Spiegel a Martin Heidegger. Traducci\u00f3n de Ram\u00f3n Rodr\u00edguez, en Tecnos, Madrid, 1996. <a href=\"#return-note-3723-5\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-6\">\u201cEn defensa de las causas perdidas\u201d. Zizek, Slavoj. Akal. 2011. <a href=\"#return-note-3723-6\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-7\">Hain zuzen Lebensreform mugimendutik Nazional Sozialismora erakarria izan zen figurarik garrantzitsuenetakoa izango da Fidus, 1932ko maiatzaren Iean Partiduko kide egin zen. Bere marrazkiek beti ere Iparraldekoa zein Klasikoa litzatekeen edertasun baten estetika bat igortzen dute, eta Germaniako hondakinekiko bere lilurak (gaztelu, mito eta kondairak) eragin luzea izango du. <a href=\"#return-note-3723-7\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-8\">Bergua Amores, J. A. (2008): Naturalismo, culturalismo y poder. Notas para una sociolog\u00eda del paisaje, Revista Espa\u00f1ola de Sociolog\u00eda, n\u00ba 11, pp. 79-100 <a href=\"#return-note-3723-8\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-9\">\u201cExcerpts from Ascona\u201d (1904-1909: Travelling Years). M\u00fchsam, Erich. Liberating Society from the State and Other Writings: A political Reader. Edited Gabriel Kuhn. The Merlin Press, 2011. <a href=\"#return-note-3723-9\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-10\">Louis Althusser-en hitzetan Ideologiak subjetu konkretu bat interpelatuaz funtzionatzen du. <a href=\"#return-note-3723-10\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-11\">Politicas de la naturaleza. Latour, Bruno. RBA libros. 2013 <a href=\"#return-note-3723-11\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-12\">Antropozeno terminoa 2000 urtean proposatu zuen Paul Crutzen Kimikako Nobel Saridunak. <a href=\"#return-note-3723-12\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-13\">Sociedades movedizas. Delgado, Manuel. Anagrama, 2007. <a href=\"#return-note-3723-13\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-14\">Vendran mas a\u00f1os malos y nos haran mas ciegos. Rafael Sanchez Ferlosio. Destino, 1993. <a href=\"#return-note-3723-14\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-15\">Ecology without nature. Timothy Morton .Harvard University Press. 2007. <a href=\"#return-note-3723-15\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-16\">\u201cLa comunidad negativa, la comunidad de los que no tienen comunidad.\u201d La comunidad inconfesable. Maurice Blanchot. Arena,1983. <a href=\"#return-note-3723-16\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-17\">Agency \/ Ajoblanco \/ Archivo FX \/ Basilio Mart\u00edn Patino \/ Brotherhood of the Spirit \/ Comuna Antinacionalista Zamorana \/ Dan Graham \/ Dar\u00edo Regoyos \/ Degania \/ Durangoko herejeak \/ El Cabrito \/ Elena Odriozola \/ Fidus \/ Hamlet Hovsepian \/ Ixiar Rozas \/ Juan P\u00e9rez Agirregoikoa \/ Lebensreform \/ Longo Mai \/ Monte Verita \/ Shakers \/ Theo Altenberg \/ Twin Oaks \/ Ula Iruretagoiena \/ Whole Earth Catalog \/ William Burroughs eta Xabier Salaberria-k osatzen dute erakusketako partehartzaileen zerrenda. <a href=\"#return-note-3723-17\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-18\">The Whole Earth California and the Disappearance of the Outside. Izen hau hartu zuen Diedrich Diederichsen eta Anselm Franke-k \u00a02013an Berlineko HKW-n komisariaturiko erakusketak. \u201cMunduaren\u201d irudiaren agerpena eta berari loturiko paradigma ekologikora posizio kritikoetatik hurbiltzen diren material historiko-kultural eta posizio artistikoz osaturiko saiakera bat egileen hitzetan. <a href=\"#return-note-3723-18\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-19\">\u201cTogether, the Whole Earth Catalog and the Supplement became textual forums whitim which a geographically dispersed collection of individuals and groups come together, in text and sometimes pictures, and recognize each other as members of a single community.\u201d \u00a0From Counterculture to Cyberculture. Fred Turner. The University of Chicaco Press. 2006 <a href=\"#return-note-3723-19\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-20\">Ikuspegi batek mundua aldatu dezakeela pentsatzea garai Erromantikoari oso loturik dagoen ideia bat da, mundu-ikuskera bera bezala (Weltanschauung). <a href=\"#return-note-3723-20\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-21\">\u201cTodo funciona. Esto es precisamente lo inh\u00f3spito, que todo funciona y que el funcionamiento lleva siempre a m\u00e1s funcionamiento y que la t\u00e9cnica arranca al hombre de la tierra cada vez m\u00e1s y lo desarraiga. No s\u00e9 si Vd. estaba espantado, pero yo desde luego lo estaba cuando vi las fotos de la Tierra desde la Luna. No necesitamos bombas at\u00f3micas, el desarraigo del hombre es un hecho. S\u00f3lo nos quedan puras relaciones t\u00e9cnicas. Donde el hombre vive ya no es la Tierra.\u201d Entrevista del Spiegel a Martin Heidegger. Traducci\u00f3n de Ram\u00f3n Rodr\u00edguez, en Tecnos, Madrid, 1996. <a href=\"#return-note-3723-21\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-22\">\u201cEn defensa de las causas perdidas\u201d. Zizek, Slavoj. Akal. 2011. <a href=\"#return-note-3723-22\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-23\">Hain zuzen Lebensreform mugimendutik Nazional Sozialismora erakarria izan zen figurarik garrantzitsuenetakoa izango da Fidus, 1932ko maiatzaren Iean Partiduko kide egin zen. Bere marrazkiek beti ere Iparraldekoa zein Klasikoa litzatekeen edertasun baten estetika bat igortzen dute, eta Germaniako hondakinekiko bere lilurak (gaztelu, mito eta kondairak) eragin luzea izango du. <a href=\"#return-note-3723-23\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-24\">Bergua Amores, J. A. (2008): Naturalismo, culturalismo y poder. Notas para una sociolog\u00eda del paisaje, Revista Espa\u00f1ola de Sociolog\u00eda, n\u00ba 11, pp. 79-100 <a href=\"#return-note-3723-24\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-25\">\u201cExcerpts from Ascona\u201d (1904-1909: Travelling Years). M\u00fchsam, Erich. Liberating Society from the State and Other Writings: A political Reader. Edited Gabriel Kuhn. The Merlin Press, 2011. <a href=\"#return-note-3723-25\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-26\">Louis Althusser-en hitzetan Ideologiak subjetu konkretu bat interpelatuaz funtzionatzen du. <a href=\"#return-note-3723-26\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-27\">Politicas de la naturaleza. Latour, Bruno. RBA libros. 2013 <a href=\"#return-note-3723-27\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-28\">Antropozeno terminoa 2000 urtean proposatu zuen Paul Crutzen Kimikako Nobel Saridunak. <a href=\"#return-note-3723-28\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-29\">Sociedades movedizas. Delgado, Manuel. Anagrama, 2007. <a href=\"#return-note-3723-29\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-30\">Vendran mas a\u00f1os malos y nos haran mas ciegos. Rafael Sanchez Ferlosio. Destino, 1993. <a href=\"#return-note-3723-30\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-31\">Ecology without nature. Timothy Morton .Harvard University Press. 2007. <a href=\"#return-note-3723-31\">&#8617;<\/a><\/li><li id=\"note-3723-32\">\u201cLa comunidad negativa, la comunidad de los que no tienen comunidad.\u201d La comunidad inconfesable. Maurice Blanchot. Arena,1983. <a href=\"#return-note-3723-32\">&#8617;<\/a><\/li><\/ol><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dago.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":3727,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2,12],"tags":[],"class_list":["post-3723","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-dossier","category-miradas","revista-galde-7"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3723","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3723"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3723\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19005,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3723\/revisions\/19005"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3727"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3723"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3723"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3723"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}