{"id":11532,"date":"2019-06-20T11:22:39","date_gmt":"2019-06-20T09:22:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galde.eu\/?p=11532"},"modified":"2019-06-24T22:24:09","modified_gmt":"2019-06-24T20:24:09","slug":"ockhamen-labana-boto-elektronikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/ockhamen-labana-boto-elektronikoa\/","title":{"rendered":"Ockhamen labana: Boto elektronikoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/botoelek.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-11536 colorbox-11532\" src=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/botoelek.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"327\" data-id=\"11536\" srcset=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/botoelek.jpg 580w, https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/botoelek-300x169.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>(Galde 25, uda\/2019\/verano). Inaki Irazabalbeitia.-<\/p>\n<p>2019ko udaberria ongi kargatuta etorri zaigu hauteskundeez. Euskal herritarrok, horretarako apeta izan duenak behintzat, bitan joan behar izan dugu bozka-lekuetara eta bost kutxetan sartu behar boto-papera. Arratsaldeko 8tan bozka-lekua itxi eta banan bana kartazalak ireki, botoak pilotan jarri eta, segidan, kontatu. Lan luzea eta nekeza. Are nekezago bihurtzen dena zerrenda irekiak direnean eta herritarrak pertsona aukera dezakeenean eta ez alderdia soilik. Bidenabar, gure ordezkariak hautatzeko gogokoen dudan sistema, nahiz eta gurean alderdiek perbertitu egiten duten boto-paper markatuta etxeetara banatzean. Zergatik ez dago praktika hori debekatuta?<\/p>\n<p>Hauteskunde-garai guztietan aurreko paragrafoan deskribatu dudan prozesua kritikatzen duten ahotsak nabarmentzen dira. Teknologia nagusi den garai horretan zergatik ezin da usatu herritarrok botoa emateko? Boto elektronikoa, <em>on-line<\/em> botoa, boto telematikoa eta antzeko terminoak jaulkitzen dira. &#8216;Ez al dugu ba, telebankoa usatzen eta erosketak Interneten egiten?&#8217; erantsi ohi da lehen galdera indartzeko asmotan.<\/p>\n<p>Zentzuzkoa dirudi horrek guztiak, alabaina beti bezala jarraitzen dugu bozka ematen. Tradizioaren pisua? Ez dut uste hori bakarrik denik.<\/p>\n<p>Lehenik zertaz ari garen argitu behar dugu. Goraxeago eskribitu ditudan termino horiek guztiek ez dute esanahi bera. Normalean boto elektroniko esaten zaio IKTak erabiltzen dituen edozein sistemari, bai bozka-lekura joatea eskatzen duten bozka-makinak eta baita Internet bidezko botoa (<em>on-line <\/em>botoa). Atzen hau boto telematiko terminoaren sinonimoa da.<\/p>\n<p>Bozka-makina bidezko botoa 1960ko hamarkadan jarri zen abian eta Brasilen, Indian eta AEBetan usatzen da adibidez. Botoen zenbaketa errazten du, baina herritarrek bozka-lekura joan behar dute botoa ematera. Emaitzen azkartasunean irabazten da, baina ahalegina eskatzen du oraindik. Teknologia baliatzen da, baina ez du asetzen telebankuaren aipamena egiten duten horien gogoa. Izan ere, Internet bidezko botoa da proposatzen dutena, Estonian horrelaxe egiten baitute.<\/p>\n<p>Hala ere, prest al gaude, konbentzituta al gaude Internetez gure ordezkari politikoak aukeratzeko? Fidatzen al gara? Nik esango nuke orotara ezetz, fidagaitzak garela eta gure botoa jakin eta manipula daitekeela beldur garela. Internet bidezko botoa emateko sistemak ez badaude enkriptatuta klaru dago gure kezkak arrazoizkoak direla. Enkriptatuta badaude, ordea, boto-emaileek adituengan konfiantza izatea eskatzen dute eta hori\u2026<\/p>\n<p>Adibideak badaude. Suitzan sarri joan behar dute herritarrek bozka-lekuetara galdeketa-tradizio oso positibo hori medio. Kantonamendu batzuetan, hainbat gaitarako <em>on-line<\/em> bozkaketa onartuta dago. Agintariek pentsatu zuten egoera hori konfederazio osora zabaltzea. Segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzea zuten kezka nagusi. Hori testatzeko itxurazko erreferendum bat antolatu zen eta lepo zuriko hackerrak gonbidatu zituzten sisteman infiltratzera. Diru-sari bat ere eskaini zitzaien. Ba hiru taldek lortu zuten eta baita eszenatokirik larrienera iritsi ere: botoak aldatzea detektatuak izan gabe. Sistemak akatsa non zuen ikusi zuten, baina beste akatsik ez duela nork segurtatu? Estonian ere akats teknologikoak detektatu dituzte.<\/p>\n<p>Hauteskunde-prozesuen emaitzetan konfiantza erabatekoa izatea da sistema demokratikoen zilegitasunaren berme-harria. Itxura batean <em>on-line<\/em> sistemek ez dute hori segurtatzen. Bozka-lekura joatea nekosoa izan daiteke, are gehiago mugikortasun-arazoak dituztenentzat, baina konfiantza ematen du. Teknologiak kontaketa erraz dezake, baina ez bermea botoa emateko unean. Badut beste arrazoi bat egokia ez ikusteko Internet bidezko botoa. Facebooken edo twitterren dabilen edonork bizi duen arriskua, berehalakotasuna, hots, &#8216;gustatzen zait&#8217; sakatzerena askorik pentsatu gabe, ia automatikoki. Bozka-lekura joateak hausnarketa-puntua eskatzen dio boto-emaileari.<\/p>\n<p><div class=\"woo-sc-box  normal  rounded \">Los sistemas de voto electr\u00f3nico no son extra\u00f1os en Euskal Herria. De hecho en la pasada d\u00e9cada en la Escuela de Ingenier\u00eda de la EHU-UPV se desarroll\u00f3 el sistema Demotek que fue utilizado en varios procesos electorales como en las elecciones a rector de la EHU-UPV de 2008. El elector tiene que votar presencialmente y los votos son enviados electr\u00f3nicamente al recuento. Sin embargo no ha tenido utilizaci\u00f3n en procesos electorales a gran escala. Uno de los promotores del sistema, el ex-rector I\u00f1aki Goirizelaia, explica el desarrollo de Demotek en esta presentaci\u00f3n en pdf:<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/informacion\/voto-electronico-euskadi-demotek\/web01-a2haukon\/es\/articulos\/goirizelaia.pdf&#091;\/box&#093;\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">http:\/\/www.euskadi.eus\/informacion\/voto-electronico-euskadi-demotek\/web01-a2haukon\/es\/articulos\/goirizelaia.pdf<\/div><\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>(Galde 25, uda\/2019\/verano). Inaki Irazabalbeitia.- Boto elektronikoa: Teknologia nagusi den garai horretan zergatik ezin da usatu herritarrok botoa emateko? Boto elektronikoa, on-line botoa, boto telematikoa eta antzeko terminoak jaulkitzen dira. &#8216;Ez al dugu ba, telebankoa usatzen eta erosketak Interneten egiten?&#8217; erantsi ohi da lehen galdera indartzeko asmotan.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":11535,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[5],"tags":[],"class_list":["post-11532","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-politica","revista-galde-n25"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11532","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11532"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11532\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/11535"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11532"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11532"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11532"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}