{"id":2972,"date":"2013-07-17T19:09:30","date_gmt":"2013-07-17T17:09:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galde.eu\/?p=2972"},"modified":"2025-10-23T18:17:18","modified_gmt":"2025-10-23T16:17:18","slug":"fraternite-galduaren-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/fraternite-galduaren-bila\/","title":{"rendered":"Fraternit\u00e9 galduaren bila"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/06\/31FRATERNITE.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-2974 colorbox-2972\" alt=\"31FRATERNITE\" src=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/06\/31FRATERNITE.jpg\" width=\"800\" height=\"600\" data-id=\"2974\" srcset=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/06\/31FRATERNITE.jpg 800w, https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/06\/31FRATERNITE-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><\/a>Kongresu batean izan zen, duela gutxi. Hizlariaren hitzetan, herrialde bat benetan demokratikoa izateko, askatasun eta berdintasunaz gain, <i>anaitasuna<\/i> ondo errotuta egon behar du printzipioetan nahiz instituzioetan. \u201cAnaitasunik gabe ez dago demokraziarik\u201d, laburtzen zuen. Galderen garaian, berehala etorri zitzaion astindua. Lehenengo eta behin, astindu feminista: zer zuen berak \u201celkartasun\u201d (<i>solidaridad<\/i>) hitzaren kontra, zergatik <i>fraternidad<\/i> gora eta <i>fraternidad <\/i>behera? Ez al zekien akaso -etimologikoki, bederen- termino horrek anaiartekotasuna bakarrik adierazten zuela, hau da, <i>sororidad <\/i>(ahizpatasuna) aldarrikatzea bezalakoa zela? Beste entzule batek terminoari erlijio-kutsua hartzen zion eta, eztabaida kontzeptualarekin jarraituz, berdintasuna ondo ulertzearekin, hau da, ondo definitu eta eduki egokiz betetzearekin, nahikoa zela argudiatzen zuen.<\/p>\n<p>Ikus dezagun. Euskaraz behintzat, genero-kritika nahiko erraz gaindi daiteke, anaitasun ordez <i>anai-arrebatasun<\/i> erabiliz edo, agian hobe, <i>senidetasun.<\/i> (Edonola ere, ez du zentzurik honetan gehiegi tematzeak. Termino batzuk aise egoki daitezke, hizkuntza gehiegi bihurritu gabe, baina beste batzuk ez, eta kitto. Gaztelaniazko <i>patria<\/i> edo euskarazko <i>aberri<\/i> &#8211;<i>aba<\/i>, aita + <i>herri<\/i>-, esaterako.) Zergatik ez erabili <i>elkartasun<\/i>, edozein kasutan, hain neutroa eta biribila dirudiena? Hizlariak (\u00c1ngel Puyol filosofoak) <i>solidaridad<\/i> horren kontra ez zuela ezer, noski, eta sinonimotzat ederki zetorrela, erantzun zuen; baina <i>anaitasun<\/i> edo <i>senidetasun<\/i> edo dena delakoak beste kutsu epelago bat zuela, jatorri ederrago bat: guztiok familia bereko kide garenaren ideia.<\/p>\n<p>Metafora ederra, bai. Jatorria seguraski erlijio monoteistetan izango du; kristautasunean behintzat argi eta garbi. Gizaki guztiok Jainko-aita bakar baten seme-alaba ginateke eta, ondorioz, anai-arrebak gure artean (bai -esango du maleziatsuren batek-, Kain eta Abel bezala). Ondoren iraultzaile frantsesek <i>libert\u00e9 <\/i>eta <i>\u00e9galit\u00e9<\/i>-ren maila berean jarri zuten, eduki politiko argi bat eman eta guztiok ere familia sozial bereko kide gisa aldarrikatuz, jatorri eta klase ezberdinekoak izan arren. Geroztik metafora testuinguru sekularizatuan makina bat aldiz erabili da, bai, baina egia da indarra galtzen joan dela&#8230; Izan ere, <i>elkartasun<\/i> kontzeptuak ez bezala, beste honek <i>berezko<\/i> edo <i>haragizko<\/i> lotura bat ematen du aditzera, nahitaezkotasun bat, batasun jatorri-jatorrizko eta ukaezin bat. <i>Solidaritatea<\/i>, aldiz, gure artean erabiltzen den moduan behintzat, hautazko moduan agertzen da, bertute pribatu soila.<\/p>\n<p>Tradizio liberalak, <i>homo economicus<\/i>-aren goraipamenak edo izaki autointeresatu eta ziztrinon ikuspegiak ez du, noski, apenas bultzatu elkartasun hori. Asko jota ere, hau da, kasurik onenean ere, demokrazia liberalaren definizio ideal hau plazaratu izan du: \u201chiritar aske eta berdinen autogobernua\u201d. Ez dago gaizki! Baina galderak berehala datoz: zer da hiritar libre izatea? Eta berdinak zertan? Eta autogobernua nolakoa? Lehenengoaren erantzunean dago agian adostasun handiena: oinarrizko eskubide edo askatasun zibil eta politikoak segurtatuak izatea. Bigarrengoaren erantzun posibleak zabalagoak dira: berdinak duintasunean, berdinak legearen aurrean, berdinak eskubideetan, berdinak oinarrizko beharrak asetzeko orduan, berdinak aukerak egiteko? Eta autogobernua nolakoa? Ordezkapen bidezkoa, bai, baina ordezkapena benetan <i>ordezkapen<\/i> al da?<\/p>\n<p>Gaur egun bizi dugun krisialdi petralak galdera guzti hauek -eta beste hainbat- berpiztera garamatza. Hasteko, argi geratu zaie hiritar gehientsuenei agintaritza politikoa ez dagoela inondik inora ere agintaritza ekonomiko-finantzieroaren gainetik, eta bigarren honi dagokionean ez dugula inongo kontrol demokratikorik. Gure ustezko autogobernua erdi ustela dela, beraz. Eta jendearen atsekabea handiagoa da ohartzean ez dela, neurri handian, alderdi politiko bat edo bestearen gobernu-moduaren kontua, arazoa benetan estrukturala dela baizik. Are, krisi honen ondorio nagusia ongizate-estatua mehetzea, hezurretara eramatea, dela. Hau da, idealetik errealitatera jauzia emanez, gurea \u201cez hain hiritar libre eta berdinen erdizkako autogobernua\u201d litzatekeela.<\/p>\n<p>Jakin badakigu ez dela gauza bera askatasun eta berdintasun <i>formala <\/i>eta askatasun eta berdintasun <i>materiala<\/i>. Legeetan askatasun guztiak bermatuak edukitzeak ez du askorik balio bat itota bizi baldin bada, hipoteka ordaindu ala seme-alabei egunean hiru jatordu ematearen artean aukeratu ezinean; edo lanposturik nazkante edo ankerrenean baldin badirau, miseria bat irabazi arren, kale gorrian ez geratzeko. Legearen aurrean ere formalki berdinak izateak ez du gehiegi balio, estatuak ez badu bere gain hartzen serioski justizia berbanatzailaren eginkizuna, kalitatezko zerbitzuak ez baditu eskaintzen hiritar guztientzat, aukera-berdintasunaren idealera hala nola behintzat ez bada hurbiltzen saiatzen. Gainera, berdintasun formal horrek ere sinesgarritasuna galtzen du, eguna joan eta eguna etorri, ustelkeria kasuetan belztuta daudenak auzitegietan halako tratu adeitsuak jasotzen dituztela ikusita.<\/p>\n<p>Edonola ere, hiritar aske eta berdin izatearen printzipio horrek malgutasun handia jasan dezake, formaltasun hutsa eta materialtasun betearen artean kolore-espektroa zabala baita benetan. Baina garbi dagoena da, jende gehienarentzat, ongizate-estatuaren kalitateak behera egitea eta demokraziaren kalitateak ere behera egitea eskutik doazela; bereiztezinak direla edo, beste era batera esateko, demokrazia gure ordezkariak aukeratzeko prozedura arautu bat baino askoz gehiago dela. Justiziazko antolamendu bati egiten diola -edo egin beharko liokeela- erreferentzia.<\/p>\n<p>Hor dago gakoa, justizia ondo gauza ote daitekeen gizabanakoen askatasun eta berdintasunari erreparatuz soilik. Hasteko, bistan da estatu sozialaren ideiaren atzean ez dagoela soilik guztientzat berdintasun material minimo bat ziurtatzea: zalantzarik gabe, senidetasun edo elkartasun gogoa ere bada atzean; gogora dezagun, besteak beste, Dependentzia Legea. Krisi garaian jendeak gehien txalotu dituen iniziatibak ere halakoak izan dira. Ikusi, bestela, hipoteka ezin ordaindu eta egunero gertatzen ari diren kaleratzeen aurrean dagoen elkartasun giroa; kaleratutako pertsona horiek kontratu bat sinatu zuten beren banketxeekin eta, seguruenik, hor ez zen askatasun eta berdintasun printzipioen urraketarik gertatu.<\/p>\n<p>Nahitaez, eta ekitateaz haraindi, justiziak <i>elkartasuna <\/i>eskatzen du. Izan ere, gizakia izaki burujabe eta ahalmentsu gisa erretratatzen badugu, besterik gabe, <i>photoshop<\/i> hiperlatiboa egiten diogu. Aldiz, izaki hauskor, sentikor eta <i>kaltebera<\/i> garela gogoratzean, justiziari oinarri sendoak ezartzen dizkiogu. Hortxe dauzkagu makina bat gaitz, makina bat kalte, gutako edonor astintzeko prest: gaixotasunak, erasoak, istripuak, botere-gehiegikeriak, lan-galtzeak, baztertzeak, kaleratzeak\u2026 Dependentzia egoeran jaio eta bizitzen gara luzaroan, eta zahartzaroan, sarri askotan, hartara bueltatzen gara. Elkarren beharreko gara, lehentxeago edo beranduago, gehiago edo gutxiago.<\/p>\n<p>Noski, normalean familiaren altzoan ematen diogu baldintzarik gabeko laguntza hori elkarri. Edo elkarte partikular edo pribatuen eskutik, <i>karitate<\/i> gisa. Demokrazia liberalaren ikuspuntutik, esan dugu, elkartasuna norbanakoak arlo pribatuan garatu dezakeen bertutea da, inondik ere ez <i>bertute instituzionala<\/i>. Bizi dugun krisi garaiak, ordea, kontrakoa erakusten digu: hiritarrei eskatzeaz gain, elkartasunak -askatasun eta berdintasunarekin batera- justiziazko gobernu baten oinarri-oinarrian egon behar duela, eta ez gehigarri edo <i>plus<\/i> moduan\u00a0 hazkunde ekonomikoko garaietarako.<\/p>\n<p>Eta zergatik ez oraindik gehiago eskatu (ematen zuen aditzera hasieran aipatutako hizlariak)? Zergatik ez berpiztu berriz, honez gero milurtekoak dituen metafora ederra? Guztion <i>anai-arrebatasuna <\/i>edo <i>senidetasuna<\/i> edo <i>fraternit\u00e9<\/i> delakoa? Ba ote dago halakorik egitera ausartzen den gobernaririk?<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bel\u00e9n Altuna. (Galde 02, primavera\/2013). Eta zergatik ez oraindik gehiago eskatu (ematen zuen aditzera hasieran aipatutako hizlariak)? Zergatik ez berpiztu berriz, honez gero milurtekoak dituen metafora ederra? Guztion anai-arrebatasuna edo senidetasuna edo fraternit\u00e9 delakoa? Ba ote dago halakorik egitera ausartzen den gobernaririk?<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":2975,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2,12,5],"tags":[],"class_list":["post-2972","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-dossier","category-miradas","category-politica","revista-galde-2"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2972","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2972"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2972\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18768,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2972\/revisions\/18768"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2975"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2972"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2972"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2972"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}