{"id":2002,"date":"2014-02-24T19:52:16","date_gmt":"2014-02-24T18:52:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galde.eu\/?p=2002"},"modified":"2025-10-23T18:18:12","modified_gmt":"2025-10-23T16:18:12","slug":"profesionaltasun-literarioaren-auzia-ii","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/profesionaltasun-literarioaren-auzia-ii\/","title":{"rendered":"Profesionaltasun literarioaren auzia (II)"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p style=\"text-align: left;\" align=\"center\">Iban Zaldua (Galde o4, udazkena\u00a02013).<strong>\u00a0<\/strong>Aurreko artikuluan euskal idazle profesionalaren figuraren \u201chazkundeaz\u201d aritu nintzen, eta figura horren inguruan azken urteotan gero eta sarriago entzun edo irakurri ahal izan diren kritika negatiboez. Baina profesionaltasunaren aldeko aldarriak sendoak dira orobat, eta, lehengoan aurreratu bezala, espezializazioaren abantailen argudioarekin lotuta egon ohi dira: idazketan soilik eta esklusiboki aritzen diren idazleek abantaila gehiago aterako liokete beren jardunari beste lanbide bat eduki eta \u201casteburuko idazle\u201d amateurrak direnek baino.Bernardo Atxagak behin baino gehiagotan esan du idazle profesionala dela beste erremediorik izan ez duelako, \u201cmundu honetan gehien gustatzen zaidana mahaiaren aurrean egon eta idaztea\u201d delako alegia, eta horri esker liburu gehiago idatzi ahal direla. Ezinbestekotzat jotzen zuen, ildo horretan, Joan Mari Irigoienek ere, argitaletxe batekin lotzen duen profesionalizazio kontratuaz hitz egitean: \u201cgustura nago. Kontratu hori izan ez banu, berdin jokatuko nuen une batetik aurrera. <i>Babilonia<\/i> argitaratu nuenetik aurrera, zortea izan nuen Elkarrekoekin topo egiteko (&#8230;), baina haiekin akordiorik lortu ez banu, asmoa nuen berdin jokatzeko\u201d. Kirmen Uribek ere pentsatzen du idazketak denbora franko eskatzen duela, eta gehitzen du \u201cni idazle profesionala naiz (&#8230;) irakurtzeko denbora izateko (&#8230;); niri ideia onak sortzen zaizkit irakurtzean\u201d.<\/p>\n<div id=\"attachment_2582\" style=\"width: 173px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/bostidaz2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2582\" class=\"size-full wp-image-2582 colorbox-2002\" alt=\"Profesionaltasun literarioaren auzia (II).\" src=\"https:\/\/www.galde.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/bostidaz2.jpg\" width=\"163\" height=\"226\" data-id=\"2582\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2582\" class=\"wp-caption-text\"><strong>Profesionaltasun literarioaren auzia (II).<\/strong><\/p><\/div>\n<p>Ignacio Mart\u00ednez de Pis\u00f3n idazle zaragozarrak, egungo krisien testuinguruan \u2013liburuarena, eta Espainiako ekonomiarena\u2013 oso grafikoki azaldu du berarentzat zein den idazle profesionalaren garrantzia: \u201cKonkistatu genuen profesionalizazioa desagertu da (&#8230;); asteburuko idazle izatera itzuliko gara, astelehenetik ostiralera arteko behargin\u201d, eta horrek, bere ustez, liburuen kalitateari kalte egingo dio: \u201cigerilari bat Olinpiar Jokoen finalean nahi badugu, denbora guztian entrenatu beharra dauka. Soilik asteburuetan egin baldin badezake\u2026 ezingo da klasifikatu ere\u201d.<\/p>\n<p>Kontraste handia, beraz, joan den artikuluan agertzen ziren iritziekin, zeinetan neurri bateko <i>mertzenariotasuna<\/i> obraren kalitatearen kontrakotzat jotzen baitzen. Aitor dut nik ez daukadala iritzi guztiz sendo bat, alde bietako argudioek konbentzitzen bainauteegunaren arabera, hala idazle profesionalen merkatuarekikomendekotasuna salatzen dutenenak, nola idazketari denbora (ia) osoa eskaintzearen abantailak azpimarratzen dutenenak; azken batean, normalean idazle bakoitzaren kokapenaren ondorio izaten dira bateko edo besteko teorizazioak, eta \u201cprofesionalek\u201d beren egoera justifikatzeko loriatzen dute<i>esklusibismoa<\/i>, \u201camateurrek\u201d haien <i>sorkuntzaaskatasuna<\/i> goratzen duten arrazoi berberengatik: batean edo bestean daudelako, alegia. Izan ere, susmoa daukat talentua antzera dagoela banatuta profesionalen eta amateurren artean, hots, multzo bietatik ateratzen den maisulanen portzentajeak antzekoa izan behar duela, azken finean \u2013jeinua, beste nonbaiten esan dudan bezala, bestelako kontua da: jeinu literarioak (eta artistikoak, oro har) ez du banaketa estatistiko homogeneorik onartzen, itxura guztien arabera\u2013.<\/p>\n<p>Beste arazo batek arduratzen nau, ordea: ze puntutaraino izan den euskal idazleen profesionalizazioaren ildo nagusia indar endogenoen ondorio, ala Espainiako sistema literarioak bidea emandakoa; izan ere, iritzi orokorraren arabera, 1980ko eta 90kourteetan eratu zen, espainiar letretan, idazle profesionalen nolabaiteko \u201cklase ertaina\u201d, hots, idazletzatik eta bere ingurumarietatik \u2013luxurik gabe baina\u2013 bizi zitekeen pertsonen multzoa\u2026 euskal esparruan profesionalizaziorako bideak bultzada jasan zuen garai bertsuan alegia. Eta horixe da, hain zuzen ere, orain krisian sartu bide dena, Peio H. Ria\u00f1o kultur kazetariak \u201cLa muerte del escritor de clase media\u201d artikuluan iragartzen zuen bezala (<i>ElConfidencial<\/i>, 2013-IV-13). Horrekin lotuta, eta artikulu honen lehenengo partean aipatu nuen bezala, Unai Elorriagak idazle profesionalen taldea utzi izana, berak adierazi zuen bezala, ez da agian kasualitatea, testuinguru honetan; gorago aipatutako Joan Mari Irigoienek, elkarrizketa berean, hala zioen: \u201chorrek gure mendekotasuna izugarria dela erakusten du. Madrilek esaten du zein den ona, edo oso ona, eta zein den bigarren mailakoa. Egokitu zaienentzat oso ondo dago hori, baina ez da oso egokia\u201d.Agian gure egileen <i>esportazioa<\/i> bermatu duen eredua bera kolokan jartzeak azpiak jan dizkio profesionalizazioari, edo, behintzat, profesionalizatzeko modu jakin batzuei.<\/p>\n<p>Izan ere, kontuan hartuta, publiko autoktono bat ziurtatuta izanik, merkatu-kuota finko bat erdiesten duten gutxienetakoak direla, akaso \u2013eta soilik akaso\u2013zinezko profesional bakarrak, gure letretan, nortzuk, eta bertsolariak lirateke\u2026 baldin eta benetako literatoak balira, noski\u2013eta honek, korolario gisa, gure benetako idazle profesional bakarra Uxue Alberdi dela ondorioztatzera eramango gintuzke, azken finean&#8230;Baina, tira, utz diezaiodan, behingoz, lurralde labainkor horretan barrentzeari&#8230;\u2013.<\/p>\n<p>Azken batean, arazoa ez litzateke lanbidekoa, jarrerakoa baizik, Anjel Lertxundik <i>Bost idazle<\/i>n esaten zuen bezala: \u201cIdazleak profesionala izan behar duela esan dut lehen eta horrek hala behar du niretzat. Ez dut esan nahi, hala ere, idazleak literaturatik bizi behar duenik.Hori ametsa litzateke, eta ez dakit osasuntsua den ere. Baina izanak izan eta hortik bi euro aterako ez baditu ere, guztiz profesionala balitz bezala jokatu behar du idazleak beti-beti-beti\u201d.<br \/>\nAgian hortxe dago gakoa.<\/p>\n<p><a title=\"Profesionaltasun literarioaren auzia (I)\" href=\"https:\/\/www.galde.eu\/profesionaltasun-literarioaren-auzia-i\/\">Profesionaltasun literarioaren auzia (I)<\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iban Zaldua. (Galde o4, udazkena 2013). Aurreko artikuluan euskal idazle profesionalaren figuraren \u201chazkundeaz\u201d aritu nintzen, eta figura horren inguruan azken urteotan gero eta sarriago entzun edo irakurri ahal izan diren kritika negatiboez. Baina profesionaltasunaren aldeko aldarriak sendoak dira orobat, eta, lehengoan aurreratu bezala, espezializazioaren abantailen argudioarekin lotuta egon ohi dira: idazketan soilik eta esklusiboki aritzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":2583,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-2002","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-cultura","revista-galde-4"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2002","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2002"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2002\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18894,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2002\/revisions\/18894"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2583"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2002"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2002"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2002"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}