{"id":1343,"date":"2013-11-10T22:20:44","date_gmt":"2013-11-10T21:20:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galde.eu\/?p=1343"},"modified":"2025-10-23T18:17:17","modified_gmt":"2025-10-23T16:17:17","slug":"baina-mutilek-pixa-eserita-egin-dezakete-maskulinitateaz-gogoeta-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/baina-mutilek-pixa-eserita-egin-dezakete-maskulinitateaz-gogoeta-bat\/","title":{"rendered":"Maskulinitateaz gogoeta bat"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><strong><span style=\"color: #ff0000; font-size: medium;\">\u00abBaina mutilek pixa eserita egin dezakete?\u00bb <\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong>Amelia Barqu\u00edn.<\/strong><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Lehenengo<\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><b> galderak<\/b><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Lagun baten<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> ume bizkiak etxera etorri zaizkit sarri eta, oso txikiak zirela, komunera laguntzea egokitu zitzaidan. Ikusi dut neska esertzen eta mutila zutik egiten. Mutilak, distantzia laburretik eta punteria onez isuri arren, mila mikrotanta txiki bidaltzen zituen ontziaren puntu guztietara, baita ere bonbaren ura helduko ez zen lekuetara. Disgustua hartzen nuen gero jokaera horrek etxekooi emango zigun lanaren aurrean.<!--more--><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Eskoletan<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> ere, generoaren inguruko ikastaroetan ikusi dut maisu-maistra gehienek eserita\/zutik dikotomian irakasten dietela pixa egiten ume txikiei. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Zergatik?<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> Zertarako? Harridura aurpegiak agertzen dira maiz galdera horien aurrean, irakasle ugariri lehenengo aldiz planteatuko balitzaizkie bezala. Batzuek, berriz, bai egin dute gaiarekin topo eta esperientzia interesgarriak konpartitzen dituzte. Besteak beste, mutil txiki batzuen erresistentzia gaindiezina pixa eserita egiteko, eta ama batzuen protestak jakin dutenean haien seme txikiak esertzen zirela eskolako komunean. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Komun publi<\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><b>koak generoa eraikitzeko gailuak dira<\/b><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Komun publikoak eta etxeko komunak ez dira berdinak. <\/span><span style=\"font-size: medium;\">Beatriz Preciado filosofoak, komun publikoen inguruan duela urte batzuk egin zuen analisian<\/span><sup><span style=\"font-size: medium;\"><a href=\"#sdfootnote1sym\"><sup>1<\/sup><\/a><\/span><\/sup><span style=\"font-size: medium;\"> ederto azaldu zuen gorputzaren zaborra kudeatzeko espazioak izateaz gain, generoa zelatatzeko kabinak ere badirela: <\/span><\/p>\n<p>Komun bakoitzaren atean, zeinu bakar moduan, genero interpelazio bat: maskulinoa ala femeninoa, andreak ala jaunak, kapela ala pamela, bibotea edo loretxoa, komunera generoa berregitera sartu beharko bagenu bezala, gernuaz eta kakaz libratzera bainoago. [\u2026]. Inporta duen bakarra GENEROA da.<\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-size: medium;\">Izan ere, <\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-size: medium;\">Preciadok azaltzen duen bezala, emakumeen komunetan adibidez, beste erabiltzaile batek \u2013zure genero seinaleak ebaluatuz\u2013 adierazi ahal dizu lekuz erratu zarela eta dagokizunera bidali, poliziaren laguntzarekin beharrezkoa baldin bada. <\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-size: medium;\">Komun publikoetan e<\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-size: medium;\">makumeek eserita egiten dituzte bi funtzioak, biak esparru pribatuan. Esparru publikoa ispiluarena da, non emakumeek generoa elkarrekin atontzen duten. Gizonen komunetan, berriz, bi funtzioak (genitala eta anala) bananduta daude: pixa esparru publikoan egiten dute; kaka, aldiz, pribatuki, uzkia begiradatik babestu behar dute eta. <\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Gizonen k<\/span><span style=\"font-size: medium;\">omun publikoak konplizitatea eta sexua esperimentatzeko lekuak ere izan dira eta badira, emakumeen komunak ez bezala, baina <\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-size: medium;\">Preciadoren ustez, pixa zutik egitea maskulinitate heterosexualaren performance eraikitzaileenetarikoa da, genero sortzailea. Ekintza kultural bat, non begirada kolektiboa ezinbestekoa den gizon moduan errekonozitua izateko. Filosofoak dioen bezala, \u201chondakin organikoen kanporatze une bakoitzak balio du generoa erreproduzitzeko abagune moduan\u201d. <\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Eta etxeko <\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><b>eta eskolako komunetan? <\/b><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Publikoak ez diren komunetan,<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> berriz, esparru bakarra dago denontzat eta bi funtzioak egiteko lekuak ez daude berezituta ez emakumeen ez gizonen kasuan: etxe gehienetan eta eskola askotan ontzi bakarra dago pixa eta kaka egiteko. Hala ere, pixatoki publikoetan bezala egiten dute pixa mutilek eta gizonek, nahiz eta etxean zakiletik konketara distantzia askoz handiagoa izan. Ez zait ahaztu ikastaro batean ikusi nuen esperimentua: ur botila txiki bat (zurrupatzeko gailua zuena) urdinez tindatutako urez betetzea eta, komun-ontzira zuzenduta, pubisaren altueratik hustea. Ur urdinari esker, han geunden guztiok ikusi genuen gernuaren kolore argiarekin hautematea zailagoa dena: zipriztintze txikiaren maila noraino heltzen zen. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Eta<\/span><span style=\"font-size: medium;\">, hala ere, jarraitzen dugu mutil txikiei zutik egiten irakasten, komun publikoetan egiten den bezala (tabernan, museoan, akaso lanean\u2026), eta ez diegu irakasten komun arruntetara egokitzen (etxekora hain zuzen, non askoz gehiagotan egingo duten, ziur aski).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Nondik erresistentzia?<\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\"><b> Maskulinitatearen gakoa<\/b><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Nondik datoz<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> ume txiki batzuen erresistentzia itzela eta guraso batzuen protesta eserita egitearen inguruan? Maskulinitate hegemonikoarekin lotura nabarmena da. Eserita egitea emakumeen ezaugarria da: \u201cemakumeen gauzak\u201d egitea estatus baxuagokoa da eta gizonei prestigio galera ekartzen die gure gizartean. Aldi berean \u201cmaritxutzeko\u201d arriskuarekin erlazionatzen dute: nahikoa gizon ez agertzearekin eta gay izatearekin. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Badago, gainera, beste elementu bat, argiki intuitzen dena, maskulinitate konbentzionalaren imaginarioarekin lotua. Esertzea makurtzea da, menperatua eta otzana izatea, ondorioei erreparatzea, arauetara egokitzea\u2026 Zutik egitea harroa da, indartsua, etxekotu gabea eta arduragabea izatea, arauen gainetik egotea\u2026; matxoa (edo betiko matxoa) izatea, hain zuzen. Hori guztia sumatzen da gizon batzuen kexan gaia sarean eztabaidatzen denean: \u201cHori bakarrik falta zitzaigun. Emakumeek dena nahi dute, are gizonok bukaeraraino umiliatu eta gure maskulinitatea erabat desagerrarazi\u201d. Balirudike zutik egitea dela, hain zuzen, gizontasunaren azkeneko gotorlekua.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">(<\/span><span style=\"font-size: medium;\">Nik neuk ez dut ezer harroa izatearen kontra; norberak ikusiko du ze jarrera aukeratzen duen. Bai uste dut, berriz, bizi jarrerak eta komunean pixa egiteko moduak ez daukatela lotura zuzenik edo ez dutela zertan izan). <\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Maskulinitate hegemonikoa<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> horrelako erritoetan gorpuzten da. Guraso eta irakasle batzuk (baita amak eta maistrak ere) maskulinitate horren zaindariak dira, (in)kontzientzia maila desberdinekin, darabilgun arloan beste arlo batzuetan bezalaxe. Horrela jarraitu ahal izango dute mutilek zutik egiten. Ez da tontokeria gogoratzea, gainera, emakumeak direla oraindik zikinkeria hori gehienetan garbitzen dutenak.<\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\"><b>Emakumeek ere zutik egin dute<\/b><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Naturala da generoen arteko desberdintasuna<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> gaurko komunez baliatzeko orduan? Barruko arropa erabiltzeko ohitura, behintzat, nahiko berria da klase baxuen artean. Jose Antonio Azpiazu historialariak Euskal Herrian garai bateko arroparen eta higienearen inguruko usadioak azaltzen ditu, eta baita ere hamarkada gutxi batzuetan nola aldatu diren: \u201c<\/span><span style=\"font-size: medium;\">Orain dela 150-200 urteko kuleroak oso bitxiak ziren. Gerrian itxiak, eta aluaren parean irekiak [\u2026] Txiza egiteko ez zuten kuleroa kentzen emakumeek. Gure amonek zutik egiten zuten txiza\u201d<\/span><sup><span style=\"font-size: medium;\"><a href=\"#sdfootnote2sym\"><sup>2<\/sup><\/a><\/span><\/sup><span style=\"font-size: medium;\">.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Kulerorik gabe ibiltzea eta soroan edo kortan gonaren azpian hankak apur bat irekitzea pixa egiteko, hori nik neuk ikusi dut duela 30 urte Kantabrian bertan adineko emakumeen artean. Ez daukat erreferentziarik nola egiten duten oraindik nekazaritza tradizionala praktikatzen jarraitzen duten beste gizarte batzuetan, baina ez ninduke harrituko antzeko ohiturek irauteak. <\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Honekin esan nahi dut,<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> gaurko komunak sortu eta hedatu baino lehen, pixa egiteko moduak ez zirela gaur egunekoak. Gaurko ohiturak eraikuntza sozialak dira, gailuen eta esparruen diseinu jakin batzuei egokituak; ez dira beti horrelakoak izan eta, ondorioz, desberdinak izan daitezke. <\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\"><b>Ipuin liburu baten adibidea: \u201cNik eserita egiten dut. Eta zer?\u201d<\/b><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Europako <\/span><span style=\"font-size: medium;\">herrialde batzuetan, Alemanian edo Eskandinavian adibidez, gure artean baino hedatuago dago gizonen artean pixa eserita egiteko usadioa. Izan ere, kanpaina batzuk ere abian jarri dira erabilera hori leku publikoetan zabaltzeko, eta etxeko komunetan ere oharrak jartzen dira etxekoei gogorarazteko eta bisitei mesedea eskatzeko. <\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Gure gizartean<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> urrun gaude adibide horietatik. Gaia tratatzen duen ipuin liburu bat jarriko dut adibide moduan: <\/span><span style=\"font-size: medium;\"><i>Nik eserita egiten dut. Eta zer?<\/i><\/span><span style=\"font-size: medium;\">, Arantza Iturberena (Donostia, 2001). Liburua \u201cEta zer?\u201d sailekoa da: bertan protagonistek \u201cezohikoak\u201d diren ezaugarriak dauzkate eta gure gizartean aurrera ateratzen ikasten dute; aniztasunaren aldeko saila dela esan dezakegu.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Istorioaren p<\/span><span style=\"font-size: medium;\">rotagonista den Josuk pixa eserita egiten du; amak bezala eta ez aitak bezala, beraz. Izan ere, aitak \u201ckomunetik metro erdira, eta normalean, erdia komunetik kanpo\u201d egiten du, amaren disgusturako.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Eskolan<\/span><span style=\"font-size: medium;\"> konturatzen direnean, ia ume guztiek barre egiten diote Josuri nesken moduan egiten duelako eta berak gaizki pasatzen du. Gurasoengandik ez du aholkurik jasotzen, baina amarengandik mezu anbibalente hau hartua zuen jada: \u201cJosu, maitea, niri oso ondo iruditzen zait eserita egitea, baina ez al zenuke hobe aitak bezala egiten ikastea?\u201d<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Ipuinaren bukaeran Josuk \u201ckonpromisozko\u201d konponbidea aurkituko du: zutik egiten ikasi du eta berak dioen bezala, \u201ceskolan edota jende gehiago dagoen tokietan bakarrik egiten dut zutik. Bakarrik nagoenean eta etxean, eserita jarraitzen dut\u201d.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Ipuina<\/span><span style=\"font-size: medium;\">k umearen honako hitz hauekin bukatzen du: \u201cNik orain, aitak bezala egiten dut pixa eskolan, eta amak bezala etxean. Eta pentsatu, asko pentsatzen dut nik ere. Eserita hobeto pentsatzen da, gainera, eta, batez ere, gutxiago zikintzen da\u201d.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium;\">Laburbilduz: <\/span><span style=\"font-size: medium;\">umeak nahiago du esertzea eta arrazoi onak dauzka horretarako, baina erabaki du eskolan plantak egitea eta esparru publikoan mutil konbentzionalengandik espero den bezala jokatzea. Non gelditzen da \u201ceta zer?\u201d kontua orduan? Horren handia al da presioa mutilen gainean, ezen protagonistak ezin baitu norma hori saltatu ezta fantasiaren munduan ere? Maskulinitate hegemonikoa, zelako zama\u2026 <\/span><\/p>\n<div>\n<p><a href=\"#sdfootnote1anc\">1<\/a> <span style=\"font-size: medium;\">Beatriz Preciado (2006). \u201c<\/span><em><span style=\"font-size: medium;\">Basura y g\u00e9nero. Mear\/ Cagar. <\/span><\/em><em><span style=\"font-size: medium;\">Masculino\/ Femenino<\/span><\/em><span style=\"font-size: medium;\">\u201d <\/span><span style=\"color: #0000ff;\"><span style=\"text-decoration: underline;\"><a href=\"http:\/\/www.hartza.com\/basura.htm\"><span style=\"font-size: medium;\">www.hartza.com\/basura.htm<\/span><\/a><\/span><\/span><\/p>\n<\/div>\n<div>\n<p><a href=\"#sdfootnote2anc\">2<\/a> <span style=\"font-size: medium;\">Jose Antonio Azpiazu (2012). \u00abBainuontziak zertarako erabili ez zekiten arbasoek, letxugak landatzen zituzten han\u00bb Elkarrizketa. <\/span><span style=\"font-size: medium;\"><i>Goiena<\/i><\/span><span style=\"font-size: medium;\">, 2012-11-14, 7. or. <\/span><span style=\"color: #0000ff;\"><span style=\"text-decoration: underline;\"><a href=\"http:\/\/goiena.net\/albisteak\/jose-antonio-azpiazu-bainuontziak-zertarako-erabili-ez-zekiten-arbasoek-letxugak-landatzen-zituzten-han\/\"><span style=\"font-size: medium;\">http:\/\/goiena.net\/albisteak\/jose-antonio-azpiazu-bainuontziak-zertarako-erabili-ez-zekiten-arbasoek-letxugak-landatzen-zituzten-han\/<\/span><\/a><\/span><\/span><\/p>\n<\/div>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00abBaina mutilek pixa eserita egin dezakete?\u00bb Amelia Barqu\u00edn. Lehenengo galderak Lagun baten ume bizkiak etxera etorri zaizkit sarri eta, oso txikiak zirela, komunera laguntzea egokitu zitzaidan. Ikusi dut neska esertzen eta mutila zutik egiten. Mutilak, distantzia laburretik eta punteria onez isuri arren, mila mikrotanta txiki bidaltzen zituen ontziaren puntu guztietara, baita ere bonbaren ura [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":1369,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[12],"tags":[],"class_list":["post-1343","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-miradas","revista-galde-3"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1343","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1343"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1343\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18760,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1343\/revisions\/18760"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1369"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1343"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1343"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galde.eu\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1343"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}