Zine soziopolitikoa

 logozinemaldi  DONOSTIA ZINEMALDIAK  2016
aquino1

“Aquí no ha pasado nada”, Alejandro Fernández

Zine soziopolitikoa ekarri du beste zinemaldietatik

(Galde 15 – verano/2016). Kristina Zorita. Zinemaldi politikoaren etiketa du Berlinalek. Cannesekoa baina politikoagoa behintzat. Baina azken boladan epaimahaien erabakiek bi zinemaldiak parekatu dituzte. Bi urtez jarraian Berlinen eta Cannesen gai soziopolitikoa duten filmeei sari nagusia eman diete. Otsailean Afrikako etorkineen Europaratzeari begirada propioa ematen zion Gianfranco Rossiren «Fuoccomare» filmak lortu zuen Berlineko Urrezko Hartza. Maiatzan berriz Canneseko Urrezko Palma administrazioa merkantilistaren salaketa den «I, Daniel Blake» filmak, Ken Loach beteranoak zuzendutako filmak eskuratu zuen. Biak Perlak sailean ikusiko ditugu edizio honetako Donostia Zinemaldian. «Horizontes Latinos» sailean berriz Sundancen eta Berlinen lehiatu den «Aquí no ha pasado nada» txiletarra izango da. Alejandro Fernández Almendrasen laugarren luzea Donostiako «Cine en Construcción» etik pasa zen.

FUOCCOMARE. Duela hiru urte Venezian dokumental batekin sari nagusia eskuratzen zuen lehen zuzendaria bilakatu zen Gianfranco Rossi italiarra. Erromako sahies bideko erabiltzaileen erretratuarekin. Aurten Berlineko sari preziatuena poltsikoratu dusalaketa dokumental batekin. Europara sartu nahirik Mediterraneoan itotzen direnen patuak zirikatuta Rossik urtebetez ostatu hartu du Lampedusan. Italiar uharte hori bilakatu da Meditarraneoan erreskatatzen dituztenenen lehen helmuga.

Eta etorkinez lepo dagoen uhartean Lampedusako arrantzale familia bat jarraituko du, batez ere familiako mutiko bizia. Familia horri eta mediku bati emango die ahotsa. Hauek ikusten, bizi dutena hitzez aditzera emango digute. Baina ez dira hiztun bakarrak. Erabaki formal batean, etorkinen ahotsa ez dugu entzungo. Eurek aurpegi nekatuen, begiraden bidez egingo digute berba. Hor

berebiziko garrantzia izango du Rossik berak kamara eta soinu lana ere hartuizanak. Hainbat kritikoek faltan bota dute etorkinen ahotsa. Neretzat begitarte horiek garrasi isil indartsuak botatzen dituzte. Europako buruzagien bulegoetan garrasi horiek entzutea nahiko lituzke Rossik.

I, DANIEL BLAKE. Eta beste garrasi bat, antzeko garrasi bat bidali izan nahi dio, kasu honetan, britaniar gobernuari, Ken Loach zuzendariak. 80 urte bete berriak dituen zinegilea «I, Daniel Blake» salaketa filmarekin Cannesen bigarren Urrezko Palma eskuratzen duen zortzigarren zuzendaria bilakatu da.

Daniel Blake eraikuntzan urteetan lan egindako gizon bat da. Bihotzeko arazo bat tarteko, medikuak baja emango dio baina enpresa pribatu baten esku dago bajen gestioa eta honek ez dio lanetetea ordaindu nahi. Hor hasiko da bere gurutze bidea despertsonalizatuta dagoen administrazio batekin. Horri esker ere langabe, Londresetik etxebizitza sozial baten bila iparraldera joandako ama ezkongabe bat eta honen familia ezagutuko du.

Kazetari britaniar batek esaten zidan egun Britania Handian zerbitzu publikoekin gertatzen den erretratu oso zehatza dela. Loach oso gustoko izaten ohi dut. Baina topiko batzuen erruz, hau ez dut hainbeste maite. Hori bai, zine sozialaren maisuak merezi du zuen arreta.

«AQUÍ NO HA PASADO NADA» Alejandro Fernández Almendras zuzendari txiletarrak Martín Larraín kasua pantailaratu du. Eskubikosenataribaten semea, Los Angelesen urtebete pasa ondoren, Martínek neska bat ezagutuzuen Txileko hondartza batean. Neskaren lagunekin gaua etxezetxe, festatik festara pasa zuen, langile txiro bat autoz hilzuten arte. Diruz lagunduko epaiketa baten ondoren, gaztea erruga beatera zen. Pinocheten itzaletik ihes egin nahi duen gizarte txiletarrean harra botsa sortuzuen kasuak.

Filmarekin justiziaren ustelkeria salatuna hizuela aitortu du zuzendariak. Aldiberean, uneko adiskidetasunak eta sare sozialak hein batean arbuiatzen ditu. Filmak estatu batuetako serie baten kontatzeko era du. CSI eta horrelakoak gogoratzen ditu. Erritmo ona du. Txileko zine institutuak diru laguntza ukatuzion eta ondorioz bere laugarren filmaegiteko Fernández Almendrasek crowfunding-a eginzuen. Errodajean ere kasua gertatuzen auzokoen jazarpena sufritu zuten.

Filmak Cartagena de Indiasen FIPRESCI, kritikoen saria, jaso zuen. Bere hirugarren filma, «Matar a un hombre» txalogarria eta honen ondoren, Alejandro Fernández Almendras gertutik jarraitu beharreko zinegileak bilakatu da.

Categorized | Cultura, Dossier, Sociedad

Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores