Ondo ari al gara aldaketa-klimatikoa kudeatzen?

Izaten ari garen urte euritsuak eta hotzak aldaketa kilimatikoaren frogatzat jotzeko tentaldira eraman lezake hainbat. Burugabekeria izango litzateke hori esatea. Datu batek ez du teoria egiten. Alta, gertatzen ari da. Uste baino azkarrago.

Udaberriaren hastapenean ‘The Carbon Crunch’ izeneko liburua leitu dut. Dieter Helm-ek, Oxfordeko unibertsitateko energia-politikako katedradunak idatzitako liburuak azpititulu oso adierazgarria du: ‘aldaketa klimatikoa nola gaizki kudeatzen ari garen eta nola konpon genezakeen’. Helm ez da negazionista. Serio demonio hartzen du aldaketa klimatikoaren auzia. Ez du dudarik gertatzen ari dela eta ondorio adierazgarriak izango dituela gizakion bizimoduan. Are gehiago neurriak oraintxe bertan hartu behar direla dio, erabakiaren atzeratzeak arazoa larriagotu baino ez duela ekarriko.

Zertan du Helmek kezka? Aldaketa klimatikoari aurre egiteko, bereziki atmosferako CO2 kontzentrazioa gutxiagotzeko, eramaten ari den estrategia okerra dela dio eta auzia bideratu baino okertzen ari dela. Oso kritiko agertzen da egungo estrategiak karbono isurketak gutxiagotzeko jorratzen diharduen oinarriekiko. Hiru hauek dira bere irudiz oinarri oker horiek: Kyotoko protokoloaren bidea, egungo energia berriztagarriak (haizearen eta eguzki-energia) eta energia-aurrezpena direla irtenbidearen funtsa eta energia fosilak laster bukatuko direla.

Kyotoko protokoloak ez du balio. Helmek azpimarratzen du Kyotoko protokoloaren muina Europako estatuak direla eta kanpoan gelditu direla karbono-isurle nagusiak hala nola, Txina edo AEBk. Kyotoko protokoloak karbono-isurketak mugatzea du helburua eta Helmek azpimarratzen du Europak Kyotoko helburuak betetzen ari dela aise. Alabaina, arrazoi nagusia ez da inplementatutako politiken eraginkortasuna, atzen hamarkadetan Europak pairatu duen desindustrializazio-prozesu azkarra baizik. Energia-eskaria handiak dituzten industriak Europatik kanpo daude egun. Aldi berean Europatik kanpo karbono-emisioak oso azkar emendatzen ari dira.

Egoera horren aurrean Helmek azpimarratzen du Europako benetako karbono-aztarna ez duela ematen bertan isuritakoak. Izan ere, horrek ez ditu kontuan hartzen atzerrian produzitu eta bertan kontsumitzen diren produktuak eta horiek gero eta gehiago dira globalizazioaren eta Europaren desindustralizazioaren ondorioz. Hortaz, herri baten benetako emisioen neurria kontsumitutako karbonoak emango du, ez produzitutakoak.  Europa tranpa egiten ari da. Bere biztaleen emisioak ez dira gutxitu, herri ‘zikinetan’ produzitutako gero eta produktu gehiago kontsumitzen dituelako.

Egungo energia berriztagarriek, haizearenak eta eguzkiarenak, eta energia-aurrezpenak karbono-emisioen murrizketarik eraginik ez duela izango dio. Kostu handia eta energia-iturriaren intermitentzia aipatzen ditu egungo energia berriztagarrien ahuldade moduan. Energia fosilak oso mugatuak direla eta laster agortuko direla ukatzen du: mendeetarako ikatz-erreserbak daude eta gas- eta petrolio-hobi konbentzionalak mugatuagoak badira ere, iturri ez-konbentzionalak, eskisto-gasa etsenplurako, oso oparoak omen dira. Adibide bat ipintzen du AEBek Ekialde Hurbileko petrolioarekiko eta gasarekiko menpekotasuna apurtzen hasi dela eskisto-gasa eta pretrolioa frackingez ustiatzen hasi denez geroztik. Leitu berri dudanez, OPECeko estatuek batzorde berezi bat osatu dute iturri ez-konbentzionalek izan dezaketen ondorioak aztertzeko (http://www.theglobeandmail.com/report-on-business/industry-news/energy-and-resources/opecs-slipping-grasp-on-the-worlds-oil-market/article12431746/).

Zein bide jorratu beharko litzake? Helmen aburuz, lehenik produzitutako karbonoaren ordez kontsumitutakoa hartu behar da neurri moduan dio. Karbono-isuriak zerga-politika egoki baten bidez zigortu egin behar direla dio. Bestetik, gas naturala jartzen du trantsizioko egoera baten oinarri moduan, izan ere, gas naturalak gainerako energia fosilek baino karbono gutxiago isurtzen du kilowatteko. Hori horrela izango litzateke etorkizuneko energia berriztagarriak etorri bitartean. Egungo energia berriztagarrietan egiten den I+Gko inbertsioa ez litzateke egin beharko eta bideratu beharko litzateke etorkizuneko berriztagarrietan ikertzera.  Halaber, hori guztiaren ondoan azpimarratzen du gure egungo bizimodu jasanezinaren maila gutxiagotzea ezinbestekotzat jotzen du.

Nire iritzia? Helmek eskribitutakoaren zati handi bati zentzu komunaren usaina dariola uste dut: azken urteetako klimari buruz goi-bileren ibilera okerra, europarron autokonplazientzia, bizi-maila jaitsi beharra edo zerga-politika.  Alabaina, egungo ereduari planteatzen dion alternatibak ez nau asebetetzen. Gasa izan daiteke trantsiziorako energia-iturria, baina ez dut ikusten hortik haratago zein iturri alternatibo indartsu jartzen dituen mahaiaren gainean. Era berean energia fosilen iturri ez-konbentzionalek sortzen dituzten ingurugiro-arazoen gainetik oso ari pasatzen da. Gogoetarako puntu indartsua jarri du Helmek, nire irudiko. Zure txanda irakurle!

Categorized | Cultura

Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores