Homofobiaren kontra

17HomofobiaK

(Galde 02, primavera/2013). Aurrera egiten ari da homosexualen arteko ezkontzen errekonozimendua. Asteazkenean Brasilgo Justizia-kontseilu nazionalak harturiko legeztatzeko erabakiaren ondoren, 15 herrialdek onartzen dute jada mundu osoan, eta, gainera, Mexikoko eta Ameriketako Estatu Batuetako zonalde zabaletan ere aintzatetsia dago. Azken urte eta erdian, oraindik txikia den talde honetara sartu dira Danimarka, Zeelanda Berria, Uruguay eta Frantzia. Aurreko azaroan baieztatu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak haren legezkotasuna.

Hala ere, AILGTren datuen arabera, homosexualitatea oraindik ere legez kanpokoa da 78 herrialdetan (munduko %40). Zenbaitetan –Ugandan edo Kamerunen, adibidez–, homosexual-ehizak etengabeko jazarpena dakar, eta ondorioz, maiz, atxiloketa, jipoi edo erailketak. Bestalde, heriotzarekin zigortzen dira harreman homosexualak bost herrialdetan: Mauritanian, Sudanen, Saudi Arabian, Yemenen eta Iranen; baita Somalia eta Nigeriako zonalde batzuetan ere.

Transexualitatearekiko homofobia eta intolerantziarekin amaitzea betebehar zilegia da, denbora beharko duena. Europan ere, non tolerantzia eta integrazioa altua den, diskriminazioa bizi dute beren egunerokotasunean homosexualek. Hala sumatzen dute Europar Batasuneko biztanleen %47k, Oinarrizko Eskubideen Agentziaren arabera Agencia de los Derechos Fundamentales, eta %44k dioenez, burlak, esamesa iraingarriak edo jarrera ezkorrak pairatzen ditu bere inguruan. Ekintza homofoboak eta bortitzak direla-eta, zikindua izan da “ezkontza guztiontzat” aldarrikatzen duen kanpaina frantsesa, eta horrek argi erakusten du zeinen erraz egin daitekeen atzera giza lorpen hauetan. Bortizkeria eta hedabideak, hedabideak eta bortizkeria.

Sabiñe Zurutuza

Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Egileak