Euskal bakearen bidaia

Patxi Zabaleta, (Dossier Galde 08, udazkena/2014). Euskal Herrian garatzen ari den –ari garen- bake prozesuak ezaugarri berezi eta nabarmenak dauzka. A) Euskal dei genezake lehenik, bertan sortu eta bertakook burutu eta bertakoentzat egina delako. B) Bakearen bidaia esaten diogu; ez baita soilik bidea, baizik eta herritar bidaiariok egiten ari garen –ibiltzen ari garen- joanera.

Euskal bakearen bidaia orain arte izan diren beste prozesuetatik ezberdina da, baina aldi berean beste bake prozesuetarako ekarpenak dauzka. Indarkeriaren bitartekoak gero eta sofistikatuagoak, gero eta konplexuagoak izango dira munduan eta haien kontrako borrokan soilik borroka ideologikoak balioko du hemendik Aurrera. Estaduen eta inperioen harrotasunak tokia utzi beharko dio ideien apalatasunari, besteak beste bakea eta elkarbizitza demokratikoa soilik giza eskubideen borondatezko onarpenean eraiki bailitezke iraunkorki.

Euskal bakearen bidaiak dituen sena eta ezaugarriak bakantzea du xedetzat gogoeta apal honek:

1.- Euskal bakearen bidaiak sena edo ezaugarri nagusia aldabakarrekotasuna du. ETA erakundeak bere aldetik ekin zion borroka armatu eta indarra erabiltzeko bideari, arrazoi politiko batzuk kontuan izanda. Soilik arrazoi politikoengatik eten behar zuen bere jarduna. Gernikako Akordioak espreski adierazten du ezaugarri honen oinarri izaera.

Indarkeria aldebakarrekotasunez uzteak ondorio ideologiko eta praktiko sakonak ditu. Demokraziaren eta politikaren aginduz ez da inolako ordainik edo saririk eskuratu, baina ez zaio ere inolako helburu edo xederi uko egin. Erro-errotik apurtu da «bakearen prezioa» eta aberreko lelo eta eztabaida zaharkitua. ETA erakundeak arrazoi politikoengatik ekin zion bideari arrazoin politiko demokratikoengatik eten du bere jardun armatua eta horrek protagonismo osoa ematen dio herriari.

Aldebakarrekotasunak bestalde, elkarrizketa askeari demokraziaren oinarria ipintzen dio. Ez da elkarrizketaren aurkakoa, baizik aldekoa.

2.- Euskal bakearen bidaiaren bigarren ezaugarria etika berria da; batez ere, etorkizuneko elkarbizitzari begira­tzen dion etika berria alegia.  

Etika zaharrak soilik edo batez ere atzera begiratzen du; errebisioak, damuak eta iraganaren balorazioak ditu gogoan; horregatik bere kezka eta ardura nagusia irabazle eta galtzaileen arteko bilakaera irudilatzea da. Etika berriak aldiz, etorkizunari egiten dio so eta giza eskubideen oinarritutako elkarbizitza du xedetzat; horregatik berdintasunean eraikitako elkarbizitza irudikatzen du, galtzailerik eta irabazlerik gabekoa alegia.

Gertatutakoaren azterketa kritikoa giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza eraikiz soilik egin daiteke eta horregatik baztertzekoak dira soilik atzera begirako baldin­tzak ipintzeko joera antzuak.

Tamalez ez zituztenek Gernikako Akordioa sinatzeko arriskurik hartu, oraindik aitzaki bila jokatzen dute aintzinako gertakizunetan baldintzak jarri nahirik eta hori bestetik ez da zolu etikoaren baldintza jarri nahi izatea. Zolu etikoa baldintza bezela ipinzen dutenek irabazle eta galtzaileen etika zaharrean kokatzen dira eta ez bada baldintzatzat ipintzen, jarrera pertsonalen irudikapena besterik ez da.

Zentzu berean txarretsi behar da etika berriaren ikuspegitik salbuespenak jarri edo aintzat hartzeeko ahalegina. Salbuespenik gabe ez da bakarrik lelo bat, baizik eta oinarri-oinarrian bakearen sena ukitu eta eragiten duen ezaugarria. Salbuespenak daudenean edo egon daitezkeenean ez dago berdintasunik, irabazle eta galtzaile irudia bilatzen da, etika zaharrean kokatzen da.

Gertatutakoaren azterketarik edo errebisiorik kritikoena borroka armatua bera aldebakarreko erabakiaren bitartez behin-betiko utzi izana da. Borroka armatua uztearen eta arma gabetzearen bermeak politikoak dira, ETAren hitza alegia, eta horregatik, besteak beste, ez daiteke hutsaldua izan ETAkideak diren preso politikoak diren bitartean.

3.- Euskal bake bidaiaren hirugarren ezaugarria gatazkaren ondorioen gainditzeko modu demokratikoa da. Indarkeria guztien biktima eta kaltetu guztiak berdintasunean aintzat hartuak izan behar dira eta preso edo iheslari politiko guztiak askatuak, behar den legedi aldaketaren bitartez.

Indarkeria guztien biktima guztiak ez berdindu nahia gatazkaren sena ukatzeko asmotik jariotzen da eta nahiz EAEn gainditua dirudien, Nafarroan edo Espaiñiako beste herrialdeetan gai honen lehia dialektikoak darrai. Egia eta aitorpena, erreparazioa eta kitapena berdintasunean eta elkarbizitzaren ezkaratze antzera irudikatu behar dira.

ETAkideak arrazoi politikoengatik jardun zuten borrokalariak ziren, nahiz eta egin eta eragin zituzten oinaze eta kalteak justifikabiderik gabeak izan.

Bestalde historiako bake prozesu guztiak preso politikoen askapenarekin bukatu izan dira eta Euskal Herrian ere berdin gertatuko da, nahiz eta berandatu.

Gernikako Akordioaren edukiak dira euskal bake bidaiaren norabide orria, Aieteko Konferentziaren onespenarekin eta euskal herritarren onespen eta babesarekin.

Patxi Zabaleta. Aralarren lehendakaria.

otegi_7252_11


Arnaldo Otegi, secretario general de Sortu, en la cárcel desde hace cinco años, condenado por el caso Bateragune.
“A menudo, lo que se dice en la política pública ordinaria no es más que la máscara de lo que de verdad se quiere. Por ejemplo, ¿acaso no decían cada día que la izquierda abertzale debía apostar por las vías democráticas? Y, cuando lo hicimos, nos detuvieron y encarcelaron… Y lo mismo puede decirse de las peticiones de desarme que se hacen a ETA, ya que, cuando los observadores internacionales dieron el primer paso, los llevaron a la Audiencia Nacional.”

Categorized | Dossier, Política

Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores