Europako biztanleen %24,4 txirotasun arriskuan

Caida

Munduan, ia 1.000 milioi pertsona atera dira muturreko txirotasunetik azken 20 urteetan. Baina kapitalismoaren magia auzoka dabil: Asiako  klase ertainen  azaleratzeak kontrastatu egiten du gaur egun txirotasun edo gizarte-bazterkeria arriskuan bizi diren 122 milioirekin. Batez ere, hegoaldean: Greziak eta Espainiak zifra okerrenak aurkezten dituzte 2008tik.

Bost milioi europar baino gehiago batu dira, 2008z geroztik, orain txirotasun edo gizarte-bazterkeria arriskuko 122 milioi pertsonatara iritsi den ejertzito horretara; biztanleen %24,4. Greziako zifren detailea ikaragarria da. Espainiakoa ez dago oso urruti: arriskuan zeuden 11,1etik 13,3 milioira pasa da (kasik alemaniarrak bezain beste, Espainiakoa ia bikoizten duen populazioarekin); % 7,1 —2008koa bikoizten duen zifra— muturreko txirotasun mailan bizi da, nahiz eta Espainia urrun egon hor Greziatik, Hungariatik, Errumaniatik edo Bulgariatik, non biztanleen laurdenak ezin dituen ordainagiriak ordaindu, berogailua piztu edo astebetez oporretara joan.

Adituak ez datoz bat zifra horietako zein zati den politika ekonomiakoaren akatsen ondorio neurtzean. Reinert*-ek gogor kritikatzen du “austeritatearen fenomeno estrainioa, kapitalismoak bere kontsumitzaileei beraiei gerra deklaratuta itsutasun ideologikoa dela-eta”. Bhagwati*-ren ustez, “krisian zehar Euroguneak egindako murrizketa horiek gabe zenbateko txirotasuna legokeen galdetu beharko litzateke”.             

Eurostat

*Erik S. Reinert eta  Jagdish Bhagwati, txirotasunean adituak eta irakasle Columbia  eta Tallinen.

Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores