Ockhamen labana: Top Ten

(Galde 20 negua/2018). Inaki Irazabalbeitia
Urtearenak egitearekin batera ohikoa izaten da komunikabideek urte horretan bizitzaren alor desberdinetan pasatutako gertaera aipagarrienen bilketa egitea. Urteko 10 X inportanteenak/handienak/ikusienak eta antzekoak izan ohi da kontakizunaren titulua. Zientzia eta teknologiaren alorrean ere horrelako bildumak ikusi ohi ditugu, ez bakarrik egunkari eta kontsumoko komunikabideetan baita serioagotzat, jasoagotzat, jotzen diren agerkarietan ere. Scientific American zientziaren dibulgazioko hilabetekari famatuak ere horrelako zerrendak egiten ditu. 2017ko alearekin ‘Top 10 emerging technologies of 2017’ izenburuko pieza publikatu du. Hor esandako batzuk ekarriko ditut hona hizpide.

Gizateriaren erronkak zeintzuk diren kontuan hartuta ez da harritzekoa top ten horretan energiarekin eta genetikarekin erlazionatutako aurkikuntzak nagusi izatea.

Eguzkitik datorkigun debaldeko energia etengabea gero eta eraginkorrago esplotatzeko modua zientzialarien eta teknologoen erronka da aspalditik eta baita nola egoki gorde ere. Hamarkadak daramatzate zientzialariak landareen fotosintesia imitatu nahian erregaiak lortze aldera. Horrela salbatu nahi da eguzki-energiak egun argiarekiko duen menpekotasun nagusia, alegia nola gorde sortutako energia argirik ez dagoenean usatu ahal izateko.

Ba sobra ere, bidea irekitzen hasi dira. Ideia hauxe da. Argiak aktibatutako katalizatzaile batek ur-molekulak apurtzen ditu oxigenoa eta hidrogenoa lortuta. Jakina denez, hidrogenoa oso baliagarria da lehengai moduan teknologia askotan, etsenplurako, erregai-zeluletan. Benetako fotosintesiari hurbiltzeko prozesuak bigarren urrats bat beharko luke, hidrogenoaren bidez karbono dioxidoa (C02) erreduzitzea hidrokarburoak lortzeko. Alegia, benetako hostoen maneran, sistemak erregaiak produzituko lituzke ura, karbono dioxidoa eta eguzkiaren argia baliatuz soilik. Berriki ikerlari-talde batek bi urrats horiek eraginkortasunez egin daitezkeela frogatu du. Oso eraginkorki gainera. Hostoek jasotzen duten eguzki-energiaren % 1a baino ez dute erabiltzen glukosa sintetizatzeko. Aipatu sistemak % 10eko eraginkortasuna du karbono dioxidoa erregai bihurtzen. Erronka da orain da laborategik produkziora pasatzea da eta hori ez da beti pausu xamurra izaten.

Top ten horretan zerrendatzen direnen artean daude erregai-zeluletan erabiltzen diren katalizatzaileetan metal preziatuak murriztea helburu duten ikerketak. Beste klasiko bat, hemen sakonduko ez duguna.

DNA muinean duten aurkikuntza eta aitzinamenduen artean bat ekarriko dugu hona, askori beldurra eragiten dio karramarroarekin lotzen baita. Minbizi-susmoak uxatzeko edo baiesteko biopsiak edo irudi bidezko diagnosia baliatzen dira. Biopsiaren bidez tumorearen laginak erauzi egiten dira, mikroskopioz aztertzen dira eta, maiz, gaixotasunaren erantzule izan daitezkeen mutazio genetikoak bilatzen dira. Horrekin batera lortzen da jakitea nolako minbizia den eta zein den bere hedadura. Tamalez, biopsia egitea ez uste bezain erraza. Biopsiak inbasiboak dira. Tumore batzuetara iristea ez da erraza izaten. Bestetik, lortutako lagina analizatzea luzea eta garestia izan daiteke.

Beste bide batzuk ere landu daitezke: odola analizatzea adibidez, azido urikoa edo kolesterola neurtzeko baliatzen den moduan. Minbizi-zelulek odolean zirkulatzen duten DNA espezifikoak jariatzen dituzte. DNA hori identifikatzea, anplifikatzea eta sekuentziatzea posible izango balitz, urrats inportantea egingo litzateke minbiziaren detekzio errazean eta azkarrean. Biopsia likido deritze teknika horiei.

Komertzializatzen dira engoitik horietako test batzuk, baina jada diagnostikatutako minbizi-mota batzuen jarraipena egiteko erabiltzen dira, prostata- edo birika-minbizien kasuetan esaterako. Izan ere, biopsia likido jarraiek informazio egokia eman dezakete eritasunaren eboluzioari buruz edo tratamenduaren eraginkortasunari buruz. Horrek medikuen erabaki terapeutikoak zorrotzagoak izaten asko lagun dezake. Biopsia likidoen egungo erronka da lortzea test errazak pertsona itxuraz osasuntsuengan minbizia detektatzeko eta mota identifikatu ahal izateko. Odol-analisi batek emango luke erantzuna, hots, errutinazko analisi batek. Ez da dudarik, diagnostiko goiztiarrean asko aurreratuko litzatekeela eta ondorioz sendagarritasunean.

Atalak | Politika

Un mundo en cambio, Iñaki Gabildondo | STM Galde

UKRANIA

Protagonistak

Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Metro de París
Jose Horna.
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Fotografía de José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Porteadoras
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
Eugenia Nobati, Argentina
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
Alfredo Sabat, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Fotografía de José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Canción de París
Jose Horna.
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El mal del país" José Blanco
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sebastião Salgado

Egileak