Euskara Batua 50 urte

Euskara batua eta euskal gizartea: mende erdiko ibilbide baten kronika

(Galde 23, negua/2019). Miren Azkarate.-
50 urte ez da ezer hizkuntza baten estandarizazio bidean, edo batasun bidean, nahiago baduzue. Ehunka daramatzate inguruko hizkuntza handiek. Baina milaka dira oraindik bide horren hastapenetan daudenak edo hasi ere egin ez direnak. Nolanahi ere, berrogeita hamar urteko ibilbideak ematen du aukera alderatzeko nola geunden 1968an eta nola gauden gaur. Zer pentsatzen zuten, zer eskatzen zuten euskaldunek orduan, eta zer sentitzen eta pentsatzen duten gaur; hizkuntza, azken batean, hiztunek duten baliabidea baino ez baita. Orduko eta gaurko euskaldunen arteko aldea hartuko dut, beraz, hizpide hurrengo lerroetan.

1968an (eta aurreko urteetan) bazen, batetik, euskara eredu batu baten eske ari zen idazle-jendea. Ordura arteko euskalkietan banatutako literatura-tradizioa gainditu eta eredu estandar “moderno” bat behar zuten garai hartan borborrean zegoen Europa hark zekartzan gaiei buruz idazteko. Horixe zen, bestalde, Euskaltzaindiaren helburu nagusietakoa sorreratik beretik: literaturarako eredu bakarra eskaintzea.

Euskaltzaindia sortu zela berrogeita hamar urte zirela eta, gerra aurreko ahaleginei ondoren, berriz ere euskararen batasunari heltzea erabaki zuten euskaltzainek (Koldo Zuazoren Euskararen batasuna liburu mardulean aurki dezake irakurleak 1968 arteko ibilbidearen berri). Kongresu berezia antolatu Arantzazun, eta Koldo Mitxelenari eskatu zioten kongresu hartan eztabaidatuko zen txostena prestatzea. Nekez aurki zezaketen pertsona egokiagorik. Euskal fonetika historikoari buruzko doktore-tesi bikain baino bikainagoa egin ostean, argitaratuak zituen dagoeneko Lenguas y protolenguas, Sobre el pasado de la lengua vasca, Textos arcaicos vascos, Historia de la literatura vasca edo Apellidos vascos. Itzal handiko irakaslea zen bai etxean eta bai nazioartean.

Argi utzi zuen Mitxelenak Arantzazurako prestatutako txostenaren hasieran zein zen garai hartako auzi nagusia: batasunaren beharra. “Ezin-bestekoa. il-edo-bizikoa, dela uste dugu euskara batasun-bidean jartzea”, horixe da txosteneko lehen esaldia. Batasunaren ezinbestekotasuna azpimarratu zuen handik bi urtera ere: “Ez du inork esan –nik behinik behin, ez – gure hizkuntzaren batasuna dela soinean daramatzan gaitz guztien erremedioa. Ez da aski gure hizkuntzaren batasuna euskarak iraun dezan, ez hurrik eman ere; ez da aski, baina premiazkoa da, batasunik gabe ez baitu iraungo, bizi garen oraingo eta biharko mundu honetan. Batasuna eginik ere gal daiteke; batasunik gabe galdua dago aldez aurretik (…) Galda iezaiozu edozein hizkuntzalariri eta ikusiko duzu zer erantzungo dizun” (Pro domo, Egan, 1970).

Euskara batu horren erabileremua ere zehaztu zuen: “Nahi eta behar dugun batasun hori, lehen urratsetan behintzat, euskara idatziarena, izkribuzkoarena, da. Eta, euskara, idatziaren barrutian, irakaste-lanean dugu beharrenik batasun hori”.

Eredu batua lantzerakoan, errazenetik zailenera jotzea proposatu zuen Mitxelenak: a) idazkera edo ortografia; b) antzinako euskal hitzen formak; c) hitz berrien eraketa eta bestetandik hartuen formak; d) morfologia; izena (izen-ordea), aditza; e) joskera. Aitortu zuen ikerlana beharko zela puntu bati baino gehiagori buruzko erabakiak hartzeko. Hortik aurrera hasi zen Euskaltzaindia batzordetan lan egiten: aditza, maileguzko hitzak, gramatika, hiztegigintza hitz elkartu eta eratorriak, ahoskera, onomastika… Labur esanda, Mitxelenak 1968ko txostenean idatziz jarri zituen puntu haiek banan-banan landuaz iritsi gara 2018ra. Gure akademiak kaleratu ditu Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskaltzaindiaren Hiztegia, zazpi liburukitan euskararen deskribapen zehatza eskaintzen duen Gramatika, Hitz-Elkarketa aztertzen duten lau liburuki, Atlasa, Ahoskera baturako arauak, arautu ditu leku eta pertsona izenak… Oraindik ere bada, jakina, zeregina. Hizkuntza baten eguneratzea ez da inoiz amaitzen. Baina inork gutxik eztabaidatuko du badugula corpus sendoa XXI. mendeko beharrei erantzuteko.

Bada, ordea, beste alderdi bat, orain arte esandakoak besteko garrantzia duena, edo handiagoa. Ezin utz daiteke albo batera bigarren alderdi hau euskara batuaren mende erdiko ibilbideaz hitz egin edo idazterakoan. Entzun ditzagun, berriz ere, Mitxelenaren hitzak: “Argi dago, hizkuntza edo, hobeki esan, erabiltzen dugunok, bi oztoporen aurrean geundela. Batetik, hizkuntza berdindu eta egungo premietarako egokitu beharra. Bestetik, gizarte barrenean adierazpide eta komunikabide bezala jasotzeko zeregin politiko soziala. Biok elkarri hertsiki lotuak daude” (“Euskararen bide luze bezain malkarra”, Euskararen liburu zuria, 1978). Hizkuntza jakin bat presta daiteke, landu daiteke eredu jakin bat; corpus plangintza esaten zaio horri. Baina alferrik izango da gizarteak bizkar ematen badio, edo eredu estandar hori non erabili ez badago (estatus plangintza). Eleizaldek Eusko Ikasketen I Kongresuan irakurri zuen txostenean zioen bezala, hizkuntza jasotzeko lanak badu gizarte alderdia, “aspecto social” eta hizkuntza-alderdia, “aspecto literario” (“Metodología para la restauración del euzkera”, I Congreso de Estudios Vascos, 1918).

Euskal gizartearen harrerari dagokionez, Mitxelenak proposaturiko ereduak euskal idazle eta irakasleen artean erabateko onarpena izan zuen. Lehen ere esan dugu idazle gazteek garai hartako literatura-joeretarako, gai berriak jorratzeko balioko zien eredu bat behar zutela. Gizartea bera ere aldaketa betean zegoen 1960ko hamarkadaren amaieran. Garai hartan euskal eragileak asebete zituen eredua proposatzen asmatu zuen Mitxelenak. Estatus-plangintzari dagokionez, Garaikoetxearen gobernuak eta Pedro Miguel Etxenike Hezkuntza sailburuak eman zioten behar zuen bultzada euskara batuari, Hezkuntza sisteman euskara batua erabiliko zela erabaki zutenean. 1982ko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legeak ere asko egin du euskara “noranahikotzeko”, zer esanik ez 1983ko Dekretuak, irakaskuntzan ez unibertsitarioan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duenak (alegia, A, B eta D ereduak ezarri zituenak).

Hortik aurrerakoak euskara batuaren etengabeko sendotze eta hedatzea ekarri du. Autogobernuari esker, historian zehar inoiz bereak izan ez dituen eremuak irabazi ditu euskarak: hezkuntza sistema osoa, unibertsitatea barne; administrazioa; hedabideak; lan-munduan ere ari da pausoak ematen… Ez dira, ordea, horiek izan aldaketa bakarrak. Hezkuntzari esker, nabarmen aldatu dira elebidunen ezaugarriak. 1968an ez bezala, 2018an, 16-24 adin-tarteko gazteen %70 baino gehiago da elebiduna (%25 baino ez ziren 1991n). Baina, zorioneko baina, horietatik ia %54k gaztelania dute ama hizkuntza eta %55 baino gehiago hobeto moldatzen dira gaztelaniaz euskaraz baino. Gaurko gazteek askoz maizago hitz egiten dute gaztelaniaz euskaraz baino. Etxeko, lagunarteko, kaleko erabilerak ez du gora egiten (edo oso apal egiten du). Euskara batuak administrazioa, hedabideak, eskola eta unibertsitatea irabazi ditu, baina zerbaitek huts egiten digu: ahozko erabilera lagunartekoak. Mitxelenak idatzia da beste hau ere: “Gure artean eta guk gauzak ongi ezagutzen ditugun garaian, ez da sekula euskara hemengoen adierazpide edo mintzabide osoa izan. Beste hizkuntzaren bat izan du beti aldamenean. Behar bada hemen maila batean edo bestean erabiltzen ziren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kuttunena zen, edo nahi baduzue, etxekoena; baina etxetik irten ahala eta beste beharretara eratzen ginenean, hasten ginen berehala beste hizkuntzaren bat erabiltzen, honetarako edo hartarako. (…). Zenbait gauza, eta ez dira nolanahiko gauzak, beti gure artean erdaraz agertu izan dira” (“Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak”, 1981).

Guztiz irauli da azken urteotan euskararen “gizarte-alderdia”: gaztelania zaio etxekoena gazteen erdiari baino gehiagori eta eskolako gelatik irten orduko gaztelaniara salto egingo du. Horrekin batera, euskara batua hotz, urrun, artifizial… sentitzen omen dutenen ahotsak entzuten hasiak gara. Zenbait herri-aldizkarik herriko hizkeran ahoz egiten diren kontrakzio guztiak islatzen dituzte. Jai-egitarauetan, pankartetan, eta abarretan ere antzeko jokabideak ikusten ditugu. Batasunaren aldeko mezua aldarrikatzeko garaia izan zen 1970eko hamarkada eta baita 1980ko hamarkadaren zati on bat ere. Baina “borroka” hori irabazi ondoren, argi dago badugula beste joko-zelai bat ere: euskara batuaren eta euskalkien (agian zehatzagoa litzateke “tokiko hizkeren” esatea) arteko partida jokatzen den joko-zelai hori. Argi dago motz geratzen zaiola bati baino gehiagori euskara batuaren eredua; ez da zertan harritu. Hizkuntza bakarra izango ginateke estandar zaindua eredu edo erregistro bakartzat izango lukeena. 1968an euskara batua aldarrikatu genuen, 2018an euskaren erregistroak, ahozko eta idatzizko eredu formal eta informalak aldarrikatu eta adostu behar ditugu.

Beraz, mende erdi igaro ondoren, badirudi Mitxelenak 1968an Arantzazun mahai gainean jarri zuenetik abiatu behar dugula: euskara batua irakaskuntzarako ikusten zuen nahitaezko Mitxelenak. Gaur egun, beste zein eremutarako? Administraziorako, jakina; hedabideetan, batez ere ahozkoetan, esparru formalenetarako. Lan munduko agiri eta dokumentuetarako ere bai. Eta hortik aurrera?

Argi dago zer egiten duten gazteek eta ez hain gazteek whatsappak idaztean (euskaraz idazten badituzte, behintzat), txioetan. Zein euskara-eredu behar dugu film eta serieen bikoiztapenetan euskaldunei belarriei zurrun gerta ez dakien? Zenbat bider entzun dugu Goenkaleren arrakastaren zati (on) bat euskara-ereduari zor zaiola? Haren naturaltasunari? Nola landu haur eta gazteen beharrak aseko dituen lagunarteko erregistroa? Nork sortu behar du? Nola iritsarazi lagunarteko erregistro horiek eskolan eredu estandarra eta kalean eta etxean gaztelania dutenei?

Beharrak zeharo aldatu dira 1968tik hona. Baina gakoa, gaur atzo bezala, gizartearen beharrei erantzungo dioten ereduetan asmatzea da. Egiteko honetan ezin eska diezaiokegu Euskaltzaindiari 2018ko txostenik. Guztion lana eta ekarpena beharko da.

Miren Azkarate
Euskaltzain oso eta EHUko katedraduna

Atalak | Kultura, Politika

Un mundo en cambio, Iñaki Gabildondo | STM Galde

UKRANIA

Protagonistak

Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Bonill, Ecuador
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
“LIKE”. Eduardo Nave
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Alfredo Sabat, Argentina
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
Txema García
Txema García
Porteadoras
Sebastião Salgado
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Irene Singer, Argentina
"El mal del país" José Blanco
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Metro de París
Jose Horna.
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
Eugenia Nobati, Argentina
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado

Egileak