Archivo de la etiqueta: %s | "sahara"

Hassanna280

Tags:

Sahara: Hassanna ekintzaile politiko bat delako

Autor 10 abril 2015 por inaki

Hassanna

(Galde 09, negua 2015).  Aalia Hassanna Mendebaldeko Saharan, Aaiun-en, jaio zen 1988. urtean. 17 urte zituela, bere militantzia politikoari ekin zion, giza eskubideen defentsan eta herri sahararraren autodeterminazio eskubidearen alde. Harez geroztik, eta herrialdetik azken aldiz atera arte, tratu txarrak, tortura eta atxiloketak pairatu ditu polizia-etxe marokoarretan.

2011ko martxoan, hilabete lehenago Dakarren (Senegal) izandako Munduko Foro Sozialean parte hartu ondoren, autonomia erkidego honetara etorri zen giza eskubide eta nazioarteko zuzenbide ikas-ketetan sakontzeko, okupatutako eremuko gazte sahararrei zuzendutako beka bati esker. Urte bereko maiatzean, hiru hilabetez ikasten egon ostean, Hassanna okupatutako Mendebaldeko Saharara itzuli zen, giza eskubideen aldeko konpromiso politiko eta borroka baketsuari eutsiz.

2011ko urrian, bigarrenez etorri zen autonomia erkidego hontara, bere formazioaren bigarren zatiarekin jarraitzeko. Handik hilabetera, telefono dei baten bitartez jakin zuen, Rabaten dagoen Epaitegi Militar Marokoarrak, beste 24 lagunekin batera sumario militar batean sartu zuela, Gdeim Iziken Duintasun kanpamendu batean parte hartzeagatik.

Horregatik guztiagatik, 2012ko urtarrilean, Hassannak asilo politikoa eskatu zion Espainiako estatuari. Bien bitartean, giza eskubideen inguruko formazioarekin eta hainbat hitzaldi eta topaketetan parte hartzen jarraitu zuen herrialde osoan zehar. 2013ko otsailean, hemen zegoela, internet bidezko irrati baten bidez, guztiz erabaki bidegabe baten berri izan zuen: biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten, Gdeim Izikeko kanpamenduko gertakizunengatik. Epaia Rabateko Auzitegi Militarrak ezarri du, 25 zibil kondenatuz.

Nazioarteko hainbat erakundek publikoki eta aho batez salatu dute Auzitegi Militar honek abian jarritako prozedura ez dela bidezkoa, ez baititu gutxieneko bermerik betetzen: Dirudienez, akusatuen deklarazioak torturapean egin dituzte; gainera, ezin izan dituzte aurkeztu euren errugabetasuna baieztatzeko eskatutako frogak; eta azkenik, polizia akta faltsuak aurkitu dira.

Auzitegi honek Hassannaren aurkako akusazio faltsu ba­tean oinarritu da. Ez du kontraesan eta defentsa printzipioa ere errespetatu, bera ez baitzen bertan izan hura gauzatzeko. Gainera, Auzitegi Militar honek emandako epaiari ezin izan zitzaion errekurtso arrunt bat ezarri. Hauek dira epaiketan behatzaile lanak egindako erakundeetako batzuk: Giza Eskubideen Behatzaileen Nazioarteko Erakundea, Amnistia Internazionala, Human Rights Watch, hainbat eurod-putatu, Mendebaldeko Saharako Fundazioa, Europako Parlamentuko Atzerri Batzordea, Giza Eskubideen aldeko elkarte marokoarra, eta alderdi politiko ezberdinak.

Javier Canivell, Hassannaren abokatuak publikoki adierazi duenez, urtarrilaren 19an Barne Ministeriotik jakinarazi zitzaion, eskatutako nazioarteko babesa ukatua izan dela eta Hassanna estatutik 15 egunetan ateratzera behartzen duen agindua igorri zaiola.

Hassannari helarazi zaion ebazpenak onartu egiten du borroka sahararraren aldeko ekintzailea dela, Giza Eskubideen urraketa larrien Biktimen Elkarte Sahararreko kidea dela, eta bai Hassannak zein aipaturiko elkarteak, euren jarduna era baketsuan garatzen dutela. Era berean, onartu egiten da Hassannak 17 urte zituenetik atxiloketak, tratu txarrak eta torturak pairatu dituela polizia marokoarraren eskutik. Beraz, Hassannak errefuxiatu estatutua eskuratzeko ezarritako eskakizunak betetzen ditu. Aitzitik, Hassannari jakinarazitako erresoluzioak, oinarritzat hartzen du eta ez du zalantzan jartzen Rabateko Auzitegi Militarraren epaia, eta Estatu espainolean asilo eskubidea arautzen duen 12/2009 legean zehaztutako asilo eskubidea ukatu egiten dio.

Hassanna atxilotua izateko arrisku larrian dago; biziarteko kartzela zigorra betetzeko espetxeratua izan daiteke, berez tratu krudel eta iraingarritzat jo daitekeena.

UNHCR, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak ere, Hassannaren babes eskaeraren alde agertu da, baina Estatu espainolak ez du aintzat hartu.

Honengatik guztiagatik, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari Hassanna Aaliari asilo politikoa ematea eskatzen da, egindako nazioarteko babes eskakizuna onartuz. Izan ere, bere herrira itzuliz gero, gogortasunez zigortua izango da agintari okupatzaile marokoarren eskutik eta bizitza osoan ez da berriz ere espetxetik aterako.

Hassanna ekintzaile politiko bat delako, nazioarteanaitortua, eta herri sahararren autodeterminazio eskub-dearen alde era baketsuan borrokatzen duelako.

Comments (0)

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Egileak