Independentzia feminismotik eta federalki

emak600

(Galde 13, negua/2016). Jule Goikoetxea. Independetzia nondik eta nola? Nondik, feminismotik eta nola? Demokratikoki eta federalki.

Feminismotik, hau da, diskurtso eta praktika patriarkal eta kapitalistei aurre eginez; eta nola, kultura eta egitura federalari jarraiki, lurralde juridiko-administratiboen arteko densifikazio formala eta informala irmotuz. Independentziaz ari garenean Euskal Demokrazia bat eraikitzeaz ari gara batzuok, non demokrazia ez den egoera estatiko eta absolutoa baizik eta erlatiboa eta graduala. Zer behar da Euskal Demokratizazioan sakontzeko eta zer erlazio du demokrazia honek  kapitalismoarekin eta patriarkatuarekin – bi esplotazio sistemekin. Emanzipazioa lortu nahi badugu, esplotazio desberdinak identifikatu behar ditugu lehenik.

Euskal demokratizazio bat egon dadin hurrengoa eman behar da:  (1) Euskal Estatu Erakundeek (EEE) ahalmen politiko handia, ha da, esku hartze sendoa eta eragingarria izan behar dute herria eta honek ekoizten duena kontrolatzeko. (2) Bestetik, Euskal eragile kolektiboen gaitasuna beren eskaizunak artikulatzeko. EEEn ahalmen politikoa eskakizunok gobernaketa prozesuan barneratzeko da, ez baduzu ahalmen egituraturik ezin duzu eskola edo osasungintza publikorik egin. Euskal herritarren eskakizunak gobernatze prozesuan sartzean, erakundetze-protesta horren dinamikaren bidez sortzen da euskal demos-a, demokratizazioaren objektu eta subjektu den entitate sozio-politikoa, jakin, euskal nazioan duena oinarria.

Ezagutzen dugun demokrazia, kapitalista eta patriarkala den heinean, emanzipazio prozesu batek errotiko eraldaketa ekarriko du gure praktika demokratikoetan eta demokrazia pentsatzeko eran. Adibidez, gaur egun gure gizartean gizonezkoen arazoak arazo sozialak direla ulertzen da, guztion arazoak, publikoak eta unibertsalak – emakumeen arazoak, aldiz, emakumenak dira, izaki partikular batenak, ez unibertsalak ezta publikoak ere. Emakumearen esklusioan oinarritzen den eremu publikoa ez dalako soilik eremu pribatuko eskubide eta berdintasun ezaren bidez eratu, baizik eta emakumeak humanitate osoaren – ez erreprodukzioa, baizik eta produkzioa eta zaintza musutruk egitearen bidez, soldatarik gabe, eskubiderik gabe eta biolentzia sistematikoaren bidez. Honi emakumeen esplotazioa esaten diogu eta EAEn gure BPGren %32 baino gehiago da (imajinatu Afrikan, Hegoameriketan edo Asiako zenbait herrialdeetan – askatsuna ez dakit emakumea den baina kapitalismoa argi dago gizona dela). Beraz, ez dut uste independentziaz eta emantzipazioaz hitzegin daitekeenik, emakumeren esplotazioan oinarria duen euskal gizarteaz mintazu gabe.

Gure gizartea egituratzen duten oinarrizko diferentziak klase diferentziak dira, kapital edo botere desberdintasunean oinarrituak. Emakume eta gizonen arteko diferentzia botere diferentzia da, diferentzia politikoa “sexua” kategoriaren bidez egikaritzen dena, arrazismoa “arraza” kategorairen bidez mamitzen den bezala, non ‘arraza’ ez den katetgoria biologikoa sozio-politikoa eta ekonomikoa baizik (botere ekonomiko eta soziopolitikoa kudeatzeko kategoria – menperakuntza  kategoria). horrexegatik, sistema hauetan emakumea ez da soilik diferentea, esplotatua baizik. Hainbat feministek esan izan duten moduan, gizonen eremuak balioz beterikoak dira. Ez ekintza batzuek balio handia dutelako eta horiek gizonentzako erreserbatuak direlako, baizik eta gizonek egiten duten orok balioa hartzen duelako, soil-soilik zakila dutelako (ikus Basque (mas)Culinary Center). Gizonek gobernatzen dute, bertsolaritza eta plazak betetzen dituzte, enpresak, ejekutiboak, bankuak eta hedabideak zuzentzen dituzte zakila daukatelako.

Hortaz, klase arteko esplotazio bezala ulertzen dugu gizon-emakumeen arteko diferentzia, Wittigen pentsamenduari jarraituz (1992). Gizarte patriarkalak “sexu diferentziaren” (zapalkuntzaren) arabera antolatzen diren gizarteak dira eta feminismoaren lana da “sexu diferentzia” klase esplotazioa dela argitzea, eta neutroak edo asexuatuak ei diren ohitura, praktika, garapen teoriko eta estrategia independentista eta unibertsalistak,  patriarkalak eta heterosexualak direla argi uztea.

Gizon-emakumeen arteko diferentzia defendatzen dutenak ugazaba-langileria diferentzia defendatzen dutenen parekoak dira eta ugazaben eta langileen arteko erlazioari ez zaio diferentzia deitzen, esplotazioa baizik.

Emanzipazioa, independentzia eta demokratizazio prozesu ororen helburu nagusia herritarren ahalduntzea da, botereak birbanatuz haien arteko berdintsaun sozio-ekonomikoa eta politikoa erdiestea. Geroz eta kapital desberdinagoak, hots, kultura maila, diru-sarrera eta prestigio diferentzia handiagoak egon klase sozio-ekonomiko eta politikoen artean (gizon-emakume, zuri-beltz, ugazaba-langile)  orduan eta des-demokratizazio sakonagoa, eta geroz eta des-demokratizazio sakonagoa geroz eta indartsuagoa patriarkatua eta kapitalismoa. Horrela jarraituz, independentzia-emanzipazioa baino dependentzia-menderakuntza sustatzen da. Horregatik doaz eskutik emanzipazioa eta feminismoa, edo demokrazia eta feminismoa XXI mendean.

Honaino demokraziak duen estatugintza feministaren beharra azaldu dugu. Orain ikusiko dugu zergatik behar Euskal Demokrazia estatugintza federala ere behar duen.

Bi korronte politiko-ekonomiko nagusiren aurrean gaude mende hasiera honetan: globalizazioa eta demokratizazioa. Globalizazioak autoritatea eta eskubideak pribatizatzen ditu lurraldearen, alegia, nazioaren edo herriaren lurraldea pribatizatuz. Bestetik demokratizazioa, lurralde publikoaren bidez eraikitzen dena, ezin duena eskubide eta autoritate publikorik gabe funtzionatu, Zeintzuk dira Eukal Herrian sortu behar diren mihiztzatze edo ensanblajeak demokraziaren pribatizazioa ekiditeko?

Autoritate eta erakunde publikoen pribatitzatioaren bidez egiten da des-demokratizazioa, herriaren edo nazioaren lurralde hori, nazioarena izatetik esku pribatuena izatera pasatzen delarik (ikus Europar Batasuna, TTIP). Desartikulazioa edo desensamblaje honetan, nazio edo herriaren ahalmen politikoa deagertzen da, eta ahalmen politikoak errealitate politikoa sortzen duenez, erakundetutako ahalmen politikorik ez duen herriak, autoritate eta erakunde publikoen kontrola galtzen du eta ezingo du errealitate politikoa sortu. Ondorioz, euskal komunitate politikoa, bretoiak, okzitanoak, etab. bezala desagertzen joango da.

batukada

Bi gauza hartu behar ditugu kontuan honen aurrean. Lehena, demokratizazioa ez da lortzen lurralde inteligenteen bidez, lurralde ahaldunduen bidez baizik. Eta bigarrena, lurraldea egunero egiten dugu, gure praktika eta diskurtsoen bidez. Zein praktika eta diskurtso ekarriko digute demokratizazio eta beraz ongizate gehiago? Praktika eta diskurtso federalek. Alegia, lurraldekako boterearen birbanaketa sustatzen dutenak. Zergatik?  Demokrazia kohesio sozialen oinarritzen delako eta azken hau lurralde kohesioan. Garraio publikoa, zerbitzu, eskola eta erresidentzia publikoak, etxebizitzak, parkeak, plazak eta lantokiak territorialak direlako, ongizatea territoriala delako; soziala da, gizarteak ongizaterik ez badu indibiduoak ere ez.

Ongizatea lurralde kontua da, horregatik arazoa ez da  bizkaitar batek 20 mila bozka behar dituela Arabar batek 5 mila behar dituen bitartean gobernatzeko, baizik eta bizkaiak ezin duela oreka eta ongizatea sortu euskal herriarentzat, lurraldeek eta eskualdeek sortzen dutelako ongizatea hauek duten boterearen arabera. Eta hau berbizikoa da, zeren independentzia lortzeko estatua lortu behar da, estatugintza egin behar da, baina ez badakizu zein estatu eredu nahi dezun, jakobinoa edo federala, nola  eta noruntz egin estatugintza?

Europar Kapitalismo ezberdinen inguruko literatura irakurrita eta populazioaren distribuzioaren eta BPGaren arteko alderaketa egiten baduzue europako herrialde desberdinetan, populazioaren konzentrazioak (Bilbo handian bezala) egitura eta politika ekonomiko zehatz bat dakarrela ikusiko dezua, non BPGren parte handiena zerbitzuen sektoretik datorren, tradizionalak, ez industria zerbituzak, industriaren kalterako eta guztiok dakigu industriak turismoak baino balio erantsi  handiago sortzen duela, eta horrek aldi berean soldata beraz kotizazio handiagoak, erakunde publikoen aberastasuna eta hauen ahalmen politikoa irmotuz, eta beraz demokratizazioa, ongizatea eta kohesioa handituz.

Baina kohesioa ez dator egitura ekonomiko produktiboagoa dugulako soilik, baizik eta aberastasuna era deszentralizatuan sortu eta birbanatzen delako (eta ez nahikoa), lurraldeen botere politiko eta ekonomikoarengatik, hau da, egitura federalarengatik. Gizpuzkoako eta Arabako ongizate maila, hezkuntza maila, hango herriek dituzten zerbitzu publiko, eskola eta osasungintza zerbitzuak Bizkaiko berdinak dira, ez daudelako Bizkaiaren menpe, alegia, kapital ekonomiko eta populazio handiena duenaren menpe, ez politikoki, ez legalki  eta horregatik lortzen da kohesioa territorial eta beraz, soziala.

Horregatik, independentzia nondi eta nola? Feminismotik eta federalismotik.

Jule Goikoetxea (Idazlea eta EHUko ikertzailea).

Categorized | Dossier, Política

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores