Ibiltari baten egunkaritik: Patria, Fernando Arambururen nobela

(Galde 17, negua/2016). Lourdes Oñederra. Berandu nabil, honezkero asko esan da, asko idatzi da, baina nago oraindik ere propaganda behar duelakoan liburu honek gure artean, “gure” aldean, ez bestean, horrenbeste goretsi duten beste alde horretan. Nago gainera beste alde horretako gorazarrea gurean ez ote den, hain zuzen ere, kaltegarri.

Aurrera baino lehen argi dezadan “gure-beste” binomio ziurrenik sinpleegi baina gaurkorako erabilgarri hori. “Gurea” esaten diot ETA edo ETAren ingurua (kritikak gora-behera) gertuago, ezagunago izan dugunon aldeari ETAk hiltzen zituenen “bestea” baino.

Argituko dut halaber ez zaidala nobela gehiegi gustatu alderdi literariotik. Ez zait sinesgarri gertatu idazkera eta hori oso inportantea iruditzen zait nobela irakurleagana iristeko. Elkarrizketak batez ere gertatu zaizkit artifizial, ez-errealistak, libreskoegi tarteka, ez zait iruditu pertsonaiek hemengo (inongo?) hizkeraz hitz egiten dutenik. Gehiago espero nuen autoreagandik bere lehenagoko lan batzuk irakurrita. Hizkeraz gainera, oro har uste dut pertsonaia guztiak dutela, hieratikotasun, sinpletasun eta zurruntasun puntu bat: ama dominanteek, apaiz kirastunak, ETAkide motzak, kontrako eta indiferenteek… guztiek. Ez nago ados Galderen 16an Karlos Ordoñezek esandakoarekin: ETAren biktimaren ingurukoak ez dira besteak baino sakonago edo konplexuagoak. Beharbada sinesgarriago gerta dakizkiguke, guretzat urrutiago zeudelako, guk ere sinpletu egin genituelako.

Edonola ere, esango nuke nobelaren indarra ez dagoela mundu agian osoegi bat islatu nahi duten pertsonaia horietan. Ni gehien ukitu nauena eta nobelak ongien islatzen duena herria da, Euskal Herriko herri txiki prototipiko hori. Uste dut hor bai duela nobelak merezimendua, krudeltasun sozialaren kontakera gordin horretan. Kritiko zenbaiten arabera nobelaren gaia bi amak badira ere, nire ustez nobelaren muina beste nonbaiten dago: herriko giroaren erretratuan. Familia biren istorian kontatzen da gure herri jatorretan, gure sagardotegi alaietan gertatua: salaketak, desberdinaren kontrako jazarpena, talde monolitikoen aurrean makurtu beharra, koadrila jatorren boterea… Hor dago niretzat benetako ardatza, gu denok zuzenean harrapatzen gaituena, ispiluaren aurrean jartzean gaituena. Gora ETA militarra esan ez dugunak ere (eta zenbatek ez ote dute taldearen presiopean esan) zenbat aldiz gelditu gara gaia atera gabe, giroa ez hondatzeagatik, lagunik gabe gelditzeko beldurragatik, “españolista” etiketa ez hartzeagatik, tabernetan sartzean guri ere aupa irribarrez esan ziezaguten…

Telesail bat egin behar omen dute. Onena opa diot Aitor Gabilondo zuzendariari: besteak beste, pertsonaien hizkerak hurbiltzea, nortasunak malgutzea. Baina, batez ere, nahi nuke “gure” aldeko jende gehiagok ikustea.  Hori zailena.

Oso gogorra da zuzenean ikustea nola bizi izan garen asko-eta-asko ETAren bikitmak gutaz aparteko zerbait balira bezala, haien izuak gurekin zerikusirik ez balu bezala. Heriotzek asaldatzen gintuzten arren eta (batzuek) gaitzesten bagenituen ere, ez ginen benetan ohartzen. Nobelan (ere!) agertzen den ETAkideen eta berenen sufrimendua ezagunagoa zitzaigun. Ez genuen besteen sufrimendua sentitu eta orain ez dugu gogoraraztea nahi gure itsutasuna, gure isiltasuna. Horixe da Arambururen kotakizunak zuzenean galdetzen diguna: non nengoen ni hori etxe ondoan gertatzen ari zenean.

Nobelak poliziaren torturak ere salatzen ditu. Ez dago ikuspuntu bakarretik idatzia. Objektiboa izan nahi du. Baina Arambururi, nabaritzen zaio ETAren kontrakoa dela, ETAren biktimen aldekoa dela eta, gainera, ez diola sinpatiarik nazionalismoari (ez du inoiz izkutatu).

Hori liteke barkatzen ez dena, zenbait jende nobela ez irakurtzera eraman duena. Ematen du gauzak hala funtzionatzen dutela. Egozentrismoagatik barkamena eskatuz, kontatuko dizuet nola batek baino gehiagok errietan egin zidan Donostiako domina ETAren biktimei eskaintzeagatik. Ongi zegoela esan nuena… baina besteen aurrean esatea! Hori gaizki zegoen. Bertsio bat baino gehiagotan jaso nuen, baina beti: gu, besteak.

Isiltasun konplizea bazkatu zuen gu eta besteren arteko hesia zertazkoa da? Betiko lotuko al ditu gure ezpainak?

Categorized | Cultura

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores