Ibiltari baten egunkaritik: Neskak Lili, mutilak Harkaitz

nesk1

(Galde 15 – uda/2016). Lourdes Oñederra. Euskaltzain osoa naiz (bosgarren emakumea, hogeita zortzi kideren artean). Alde horretatatik eta neurri horretan, Euskaltzaindiaren erabakien erantzule naiz, erabakiak erakunde bezala hartzen direlako aho batez edo gehiengoz osoko bilkuretan. Halaber ezin ditut kaleratu bilera agirietan jasotzen ez diren barne-eztabaidak.

Baina unibertsitateko hizkuntzalarianaiz prestakuntzaz eta lanbidez, fonologialaria, irakasle eta ikerlari.Ondoko lerroetan hizkuntzalari bezainbatean arituko naiz… eta idazle bezala, eta egungo gizartekokide bezala ere bai.

Gaur dakarkidan hauziaren inguruan Argia aldizkariak aurtengo uztailaren azken alean atera zuen erreportajearen izenburuaren bigarren zatia ezin hobea iruditzen zait: “Sexua bereizten duen euskal izendegia. Ez zegoen lekuan arazoa” eta, ondoan, Euskaltzaindiaren zigiluaren marrazkia…

Hitz egin dezagun pixka bat orain morfologiaz (abisatu dut hizkuntzalari bezala nentorrela). Morfologia da hizkuntza batek bere hiztunei hitzak eratzeko ematen dien bidea, modua. Hitzak eratzeko moduen artean hizkuntzek aukera desberdinak egin ditzakete eta egiten dituzte.

Euskararen morfologiaren ezaugarri bat da generorik ez izatea (ingelesak ere halaxe jokatzen du). Generorik ez izateak esan nahi du sexurik ez duten gauzen izenek ez direla ez femenino eta ez maskulino (ezta neutroak ere). Ezinezkoa da, horregatik, bizigabeen (edo bizidun sexugabeen) izenetan generoaren markarik egotea, ez baitute generorik hitz horiek. Ez dagoena ezin da markaz adierazi.

Zer gertatzen da pertsonen izenak halako izenetan onarritzen direnean? Ba, hiztunei berdin balio dietela Izaro edo Elorriedo Lur izenek neska batentzat eta mutil batentzat. Izen horiek, berez, ez dute iradokitzen ez maskulinoa, ez femeninoa.

Lehendik datorren kontua da, edozein delarik pertsona izenen jatorria edo garaia. Euskal belarriei (ezta elebidunei ere) ez zaizkie Gorka edo Joseba femenino gertatzen; Eneka Eneko-ren ondoan jarrita bai, baina gaztelaniagatik! Euskaraz “a” bat hitzaren bukaeran mugatzailea izan daiteke, baina ez femeninoa: euskara femenino markarik ez duten hizkuntzetakoa delako.

Egia esan, genero gramatikala duen gaztelaniaz ere, jatorrizko hitzaren generoa ez zaio sistematikoki egokitzen sexuari pertsona izentzat hartzen denean hitz arrunt bat. Esaterako, nahiz izen arrunta berez maskulinoa izan (“un pilar”), Pilar emakumezkoen izena da Ama Birjinarekin (Ama Birjin batekin?) lotzen delako… Euskaraz ere Ama Birjinaren (edo Birjinen) izenak neskei jartzen zaizkie, jarri izan zaizkie bederen. Egia da Rosario deitzen ziren gizonezkoak ere egon direla. Frantsesez ere badira gizon eta emakumeentzat berdin erabil daitezkeen izenak. Ingelesez ere bai, noski.

Baina, azken batean horrenbeste axola al du izen berak gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat balio izateak?

Hala dirudi, aizue. Bada jendea hori jasan ezin duena. Ez dakit zergatik, nahiz susmoren bat badudan, baina ez dut argudio ondo garaturik eta oraingoz isildu egingo naiz. Azken batean arazo askoren aurrean bada gehiago edo gutxiago axola zaionik: desberdinak gara.

Horraino ondo.

Ez horren ondo, ordea, hizkuntza batek ematen dituen aukerak murriztu nahi izatea horretarako hizkuntzaren ezaugarriak bortxatuz edo fonetika deituz fonetika ez denari. Hizkuntzaren jabeak batzuk izango balira bezala.

Are okerrago, gainera, poeta batengan ere atzerakoitzat joko genituzkeen argudioak itxura linguistikoz mozorrotzea eta, XXI. mendea aurrera doala, feminismoa eta antzeko joera berdintzaileen lorpenak ukatu ezinak diren munduaren alderdi honetan esaten hastea lore izenak neskentzat direla eta haitzenak, mutilentzat.

Categorized | Cultura

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores