Ez dago garantiarik

(Galde 05, negua/2014). Euskal kultura eta literatura dekadentzia betean daude, maldan behera eta galgarik gabe, Pako Aristiren ustez; bere “Glaziazio aro baten hotzikarak” artikulu apokaliptikoa irakurtzea besterik ez dago horretaz jabetzeko (Berria, 2013-XII-1). Ez diot, oraingoz, arrazoia kenduko: egunaren arabera antzeko adoregabetasun batek harrapa nazake neu ere. “Glaziazio aro baten hotzikara lizunak bizi ditu Euskal Herriak orokorrean, eta euskal kulturak partikularrean. Euskalgintza kiebran dago. Herri baten existentzia bermatzen duen lehen araua hautsia geratu da: bere buruarekiko maitasuna, bere sortzaileak babestera eta hauen profesionaltasuna erraztera daramana”.

Esan bezala, ni, batzuetan, Aristi baino ezkorrago ager naiteke (tira, agian zero azpiko hainbeste metaforarik gabe), eta ez soilik euskal kulturaren egoeraren harira, baizik eta baita Mendebaldekoarenaren eta are Federazio Galaktikokoarenaren inguruan ere. Motiboak ez dira falta.

Baina irudipena daukat Aristik tranpatxoa egiten duela, artikuluan, bere egoera profesionalaren zailtasunak, euskal kulturaren une (ustez) kaxkarra eta hizkuntza minorizatu izateak dakartzan trabak nahastean, ez baitira, nire ustez, gauza bera. Artikuluan marrazten duen ekuazioaren segida honako hau baita, ondo ulertu badut: 1) profesional gisa aritzeko gero eta zailtasun gehiago dauzkat (“sinesten nuen, idaztera dedikatu arren, bizitzan progresio ekonomiko bat ezagutuko nuela, eta 50 urte inguruan egonkortasun bat iritsiko zitzaidala, Monet, Renoir edo Zumetaren kasuan bezala”: tira, Aristik  ahazten du historikoki halako segurtasuna lortu dutenen portzentajea beti izan dela helmuga horretara iritsi ez direnena baino askoz ere txikiagoa. Eta, bide batez, ez dakit zergatik, literaturaren profesionalizazioariburuz ari bada, ipintzen dituen adibide guztiak margolariarenak diren…); 2) hori da gure erakundeek eta gure publikoak ez diotelako nahikoa babesik eskaintzen euskal kulturari (“euro apur batzuekin edo zuzenean 0 eurorekin ordaintzen diren lan eskaintzak anormalki ugaritu dira, normalizatzeraino. Euskara kapitalista bat nahi nuke, baina euskara komunista bat baino ez daukagu, komunitarioa, doakoa”); 3) hori guztia, funtsean, gure hizkuntzaren minorizazio doilorraren ondorio da (“lehengoan Azpeitiko nire etxetik atera eta Donostiara joan nintzen. Sei aldiz ekin nion euskaraz leku eta erakunde ezberdinetan, sei aldiz arrapostu zidan espainolez solaskideak. Milioi bat hiztun dituen hizkuntzan, jostorratz sentitu nintzen gure hizkuntza deserriratuaren lasto artean”). Emaitza: izorratuta nago. Eta, ondorioz, izorratuta gaude.

Egia da, nire aurreko artikuluan azpimarratu nuen bezala, orain arte ezagutu dugun profesionalizazio eredua kolokan dagoela, arrazoi askorengatik. Aldaketa garaian gaude, ez bakarrik literatur munduan, baizik eta kulturaren alorrean, oro har, eta aldaketa hori ez da soilik gurea, globala baizik. Baina horrek ez du esan nahi datorrena okerragoa izango denik derrigorrez (hobea izango dela aurreratzeko motiborik ez dagoen bezala): artearen merkatu burgesak (orain arteko profesionalizazio eredua bermatuduena, hain zuzen) antzinako mezenasgo feudala ordezkatu zuenean egoera “traumatikoak” gertatu ziren, orobat. Eta egia da, modu berean, gure abiapuntua, kultur eskaerari dagokionean, defizitarioa dela halabeharrez, eta, ziurrenik, hala izaten jarraituko duela. Txikiak gara, eta txikitasun hori da gure ezinbesteko aurrebaldintza: ezin haltzara fruitu bila joan.

Harritzen nauena, ordea, da nola onartzen duen Aristik, nahiko modu akritikoan, sistema ekonomikoak alor horretan ezartzen dituen kondizioak (“euskara kapitalista bat nahi nuke”). Horretan ematen du idazle urrestildarrak bat egingo lukeela Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelekin, zeinak, elkarrizketa batean, antzeko ildo batetik jo baitzuen: “Zergatik eskatzen zaio doan lan egitea musika talde bati eta iturgin bati ez? Doan lan egiteko prest dagoen iturgin bakar bat ez dagoelako, baina doan jotzeko prest dauden taldeak ehunka” (Argia, 2014-II-9). Agian zalantzan jarri beharko litzatekeena zera denean, zergatik erabaki behar duen merkatuaren “esku ikusezinak” iturginaren lanaren ordaina (eta irakaslearena, eta bankariarena, eta garbitzailearena…); ez ote dagoen beste biderik langile ororen sarrerak zeintzuk izango diren esleitzeko…

Baina, bego, onar ditzagun sistemaren funtzionamenduaren oinarriak. Hala eginda ere, labaingarrialirudike artista jakin baten zirkunstantziak (kasu honetan txarrak) herrialde bateko arteen egoera orokorrarekin lotzeak, besterik gabe. Sistemaren izaeran bertan baitago arrakasta eta, beraz, profesionalizazioosoaren aukerak ez egotea bide horretan saiatzen diren guztien eskura. Arrakasta lortzea (ala ez) faktore askoren mende egon baita betidanik: ahaleginarenean, talentuarenean, testuinguru sozial eta politikoarenean, etazoriarenean, besteak beste. Eta batzuetan horietako bat nahikoa da (zoria, adibidez) artistaren patua ebazteko.

SearchingFor Sugar Man dokumentalean (M.Bendjelloul, 2012) Sixto Rodriguez 1960ko hamarraldi amaierako folk-pop kantari estatubatuarraren istorio bitxia kontatzen da: guztizoharkabean pasatu zen Estatu Batuetan, nahiz eta bere diskoak kalitate handikoak izan (eta arrakasta itzelekoak Hego Afrikan, kantariahorren jakitun izan gabe: igeltsero lanetan aritu zen urteetan Detroiten, beste hemisferio batean izar statusa zuela ohartu gabe). Halako batean, elkarrizketatzaileak galdetzen dio Rodriguezi ea arrakasta faltak harritu egin ote zuen. Eta kantariak arrapostu: “Harritu al ninduen? Musikaren negozioa da, beraz ez dago garantiarik, ezta?”.

 

Categorized | Cultura

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores