Ordezkapen bidezko ernalketa, umetokien alokairuaren aurrean

(Galde 18, udaberria/2017). Ainhoa Beola.

Hurrengo lerrootan esplikatuko dudana EH Bilduko lantalde batek atzen urte biotan egin duen gogoetaren ondorioa da. Azaldutakoak ez du, beraz, nire iritzi propioa bakarrik islatzen, iritzi desberdinetatik abiatutako jende-multzo batek eginiko hausnarketa baizik adostasunetara iristeko helburu zuena.

Gaia etorri zitzaigunean -ezin ahantz urtean 800 kasu burutzen direla Estatuan eta hauetatik 300dik gora direla Euskal Herrikoak-, bi aukera izan genituen: balizko arautzearen inguruko inolako jarrerarik ez hartzea, jakitun egiten jarraituko dela, kontrolik gabeko baldintzarik gabe eta maiz asko emakumearen eta sortuko den umearen oinarrizko eskubideak babestu gabe, enpresa bitartekariak hutsune legal honetaz elikatzen jarraitzen diren bitartean. Edo erabaki genezakeen arautzea, emakumeen eskubideak indarrean dauden merkatuen zein interes ekonomikoen gainetik babestuz, eta beraz geuk ezarriz joko arauak. Bigarren honi eutsi diogu.

Euskal Herria Bildun bi urte pasa eman ditugu eztabaidari eusten, ikuspegi intersekzional batetik, eta eztabaida honetan talka egiten duten erpin desberdinak kontuan hartuz: interesak zein eskubideak, herrialdeen arteko desoreka, klase borroka, berdintasuna, feminismoa, heteroarautik irteten direnen ernalketarako alternatibak, sistema pribatua publikoaren aurrean, borondatea eta beharra, eskubidea edo nahia, etab.

Adostu dugun proposamenak eztabaidarako oinarriak eskaintzen dituen neurrian, irekita mantendu nahi izan dugu, ekarpenak jasotzen joan ahala eraikitzen joango baita proposamena bera. Eta jakina, gaiaren inguruko eztabaida talde feministak, LGTBI mugimendua, legelariak, GKEak eta haien umetokia laga zein alokatu duten emakumeekin batera eman beharko da. Finean, jendarteari dagokion gaia izaki, jendarteak eztabaidari eutsi beharko baitio.

Gaur egun gurasotasuna eta genero identitatea eztabaidagai izaten ari da: tradizionalki indarra izan duten idealak, talkan sartzen baitira gaur egungo praktika berriekin, kultura jakin bati esleitutako baloreekin, eta izate femenino/maskulinoaren eraikuntzarekin. Horrela, indarrean dagoen eraikuntza sozio-kulturalak markatzen digu, balore sinbolikoen baitan zer den garrantzitsua, eta jendartearen parte integratua izateko eta eraikitako paktu sozialen arabera eman beharreko urratsak zeintzuk behar diren izan. Neurri horretan, gurasotasun praktikak eraikuntza sozio-kulturalak dira. Eta eraikuntza sozial honetan kokatzen dira guraso izateko prozesuan parte hartzen duten alde desberdinak.

Eskubideak ez bezala, desioak eraikuntza sozialak baitira. Ama edo aita izatea desiratzen dugunean, ez gara eskubideen joko-zelaian kokatzen ari, desio, nahi, borondateen esparruan kokatzen baikara; eta hauek, eraikuntza sozialak dira.

Hainbat kezka eta duda sortu dira eztabaida eman dugun bitartean, batez ere gehien ezagutzen diren esperientzietatik abiatuta, eta bertan truke ekonomikoa dagoen neurrian. Eztabaidarako gako eta erpinen artean identifikatu ditugu honakoak: guraso izatea eskubidea ote den edo desioa; norberaren karga genetikoa duen haurra izateko desioari erantzuten ote dioen; hetero-arautik irteten diren familia ereduei ateak irekitzen ote dizkien; batez ere pertsona homosexualen interesei erantzuten ote dien; emakumeen gorputzaren erabilera egiten ote den; emakumeen gorputzaren merkaturatze bat ote den eta beraz emakumeen umetokiak alokatu ote daitezkeen; emakumeek libreki erabaki ote dezaketen ordezkapen bidez ernaltzea; prostituzioaren eztabaidarekin nolako antzekotasun eta desberdintasunak dituen; klase desoreka ote dagoen, ordaintzeko duenak eta ordaindua izateko beharra duenaren artean; herrialdeen arteko desoreka ekonomikoa ote dagoen, Iparra vs. Hegoa; umetokien merkaturatze transnazionala ote den; emakumeen gorputzen gainean erabaki nahi ote den; emakumearen azken eskubideak babesten ote diren; interes farmakologiko eta enpresarialak ote dauden tartean; obuluak eta gainerako ernaltze sistemetan salmenta egiten bada ere zergatik hau ez den eztabaidagai izaten ari; indarrean dagoen adopzio sistema errebisatu beharra, eta abar.

Erpin bakoitzaren inguruan eztabaida ireki ondoren, iritzi, jarrera eta eduki zehatzez elikatu ditugu.

Akordioei eusteko, bi eskubide eta desio bat uztartzeko saiakera egin dugu bestetik: emakumearen eskubidea, sortuko den umearen eskubidea, eta guraso izan nahi dutenaren desioa. Euskal Herria Bilduren proposamena eraikitzeko, hiru hauen uztarketa eman baitugu, jakitun, eskubideak ezin direla desioekin parekatu, eta desioak eraikuntza sozialak diren moduan, eskubideak bermatu beharreko irizpideak direla.

Hau oinarri hartuta, ordezkapen bidezko ernalketa arautzearen alde gaudela esan dezakegu, eta ondorioz, umetokien alokairuaren kontra.

Eta baieztapen hau, ondorengo irizpideetan oinarritu dugu:

Ordezkapen bidezko ernalketan ez da ez irabazi- ez merkataritza-jarduerarik izango, alegia, tartean ez da erretribuzio ekonomikorik izango; bai ordea kalte ordainak zein gastu medikuetarako balizko ordainketak.

Bide soilik publikoetatik egingo da, osasun sistema publikoaren bidez beraz. Osasun sistema publikoak izan beharko ditu ernatzaile posibleen eta ernalketa sistema honen eskatzaileen datu baseak, eta berak kudeatuko ditu.

Umetokiaren jabe den emakumearen eskubidea eta osasuna lehenetsi beharko da, prozesuarekin atzera egiteko aukera edo nola erditu nahi den erabakitzeko gaitasuna barne.

Jaiotzen den umearen eskubideak babestu beharko dira hasiera baretik, identitaterako eskubidea, segurtasun eta osasunerako eskubidea, etab.

Ordezkapen bidezko ernalketari eusteko, inplikatutako bi parteak herri zein estatu berdinean bizi beharko dira. Prozesua beraz, bi parteak bizi diren herri zein estatu barruan bakarrik eman ahalko da.

Eta ordezkapen bidezko ernalketa, guraso izateko bide bat izanagatik ere, bakarra ez denez, bera arautzearekin batera egun indarrean dagoen adopzio sistemaren errebisioa ezinbestean eman beharko da, legea eguneratuz eta demokratizatuz, bereziki Nazioarteko Adopzioen abenduak 28ko 54/2007 legea, eta Haurtzaroa eta Nerabezaroa babesteko sistemaren uztailak 28ko 26/2015 legea.

Horrekin batera, egun indarrean dagoen obulu, esperma eta enbrioien kudeaketa pribatua errebisatu beharko da, sistema publiko eta doako soilaren bidez egiteko aukerak irekitzeko.

Badakigu oso eztabaida korapilatsua dela, horregatik erabaki genuen lantzen hastea, jakinda ere, eztabaida, jendartera ireki behar dela, interes partikularretatik ihes egin eta eskubide orokorrak babesteko.

Categorized | Sociedad

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores