“Handia” eta “Le Semeur” epokako bi film sarituak

 

Galde 19 (uda/2017). Kristina Zorita Arratibel.
XIX. mendean, Erregimen Zaharra Berriarekin borrokan ari zen mendean girotutako bi film saritu dituzte azken Donostia Zinemaldian. Karlistedekin hasi dute Altzoko Handiaren historia kontatzen Jon Garañok eta Aitor Arregik. Epaimahaiaren Saria jaso zuen euskaraz errodatutako film eder honek. Frantziako Napoleon IIIak estatu kolpea eman ondoren, errepublikarren artean egindako garbiketa du abiapuntu Marine Francenen lehen filmak, “Le Semeur” pelikulak. Espainian “La Mujer Que Sabía Leer” titulupeanestreinatuko den film aipagarriak Zuzendari Berrien saria eskuratu dio Franceneri.

“Handia”ren lorpen handia

Kooperatiba moduan aritzen den Moriarti ekoizetxeak Jon Garañoren aintzinako ideia bati heldu dio. Hain euskalduna edo hobe esanda gipuzkoarra den mito bati astindua eman. San Telmo Museoan jasotako abarkek eta bestelako tramankuluek aditzera eman dutenez, 2,42 metrora neurtzera iritsi zen Altzoko Handiaren mitoa berbegiratu dute. Zer zegoen erraldoiaren atzean? Nola sortzen da mitoa? Zerk eragiten du ospea? Baina “Handia” filmakJoakin Elizegi erraldoiaren bizitza baino gehiago kontatzen du.

Bi anaien historioa da. Lehen Karlistadetan borrokatu ondoren, Martin Elizegi etxeratzen da eta Joakin anaia ohikoa baino altuagoa dela jakingo du. Etengabe hazten dela ikusiko. Karlistadetan mundua ikusteko sortu zitzaion grinak eraginda anaia plazatik plazara eramango du. Madrid, Paris, Londres, … bisitatuko dituzte Joakin ikustearren dirua kobratuz.

Jon Garañoren fikziozko hirugarren luzeak eta Aitor Arregiren lehenak gainera ametsez, zapuztutako ametsez hitzegiten digu. Nola batak mundua ezagutzeko gura duen eta nahi hori alde batera utziko duen. Nola besteak herriko neska batekin ezkonduta baserrian geratzeaduen amets nagusi eta nola amets hori bertan behera utzi beharko duen. Gaur egunean hori da filmaren oihartzun bat . Bestea ospearen sorkuntza, ospeak sortutako zirkua.

Pascal Gaigneren musika eta Javi Agirreren zinematografia aipatzekoa dira. Eta aktoreak. Jarraitu beharrekoa da Eneko Sagardoyk, hemen Handiaren plantan. Aurpegi eta batez ere begi bizi batzuez sortu du Joseba Usabiagak Martin anaia. Azpimarratzekoa Ramon Agirrek bi anaien aitaren paper zorrotz eta aldi berean, ihartutako horretan. Zinemalditik Londreseko jaialdira bidaiatu da “Handia” filma benetako Joakin Elizegik egin zuen modura. Ondoren beste zinemaldi batzuetara egingo du salto. Eta urriaren 20an heldu da zine areto komertzialetara.

“Le Semeur” edo haziaren beharra

Zine gaietan Marine Francen frantziarrak eskarmentua du. James Ivoryren ekoizetxean produkzioan aritu ondoren, Michael Haneke eta Olivier Assayasen zuzendarien laguntzaile izan da, bere lau film labur zuzendu aurretik. Berak zuzendutako lehenengo luzerako Violette Ailhauden ipuin batekin, “L’homme semence” (euskaraz Gizon Hazia itzuliko genuke) narrazio laburrarekin maitemindu zen.

Louis Napoleon Bonapartek estatu kolpe eman eta bere burua enperadore ezartzen duenean Napoleon III izenarekin hasten da filma. Errepublikarren garbiketa hasiko du eta horrela Frantziako hego-erdialdeko herrixka bateko gizon guztiak gartzeleratuko ditu. Emakumeak uztarako lankide gabe geratuko dira, euretan hazia jarriko dutenen lankide gabe geratuko.

Horrela ama izateko adinean dauden herriko neskak agindua egiten diote elkarri. Herritik pasako den lehen gizona denen artean partekatuko dute. Gizonak denetan jarri beharko du bere hazia. Baina taldearen agindua betetzen zaila izango da, tartean, amodia eta norberaren desioa sartzen denean. Aldi berean, filmak Errepublikaren baloreen defentsa azpimarratzen du.

Erabaki estetiko txalogarri batean, Francenek 4/3tan filmatu du “Le Semeur”. Pertsonaiak eta egoerak laukian sartuz. Kamara sorbaldan, pertsonaietik ahal bezain gertuen. Filma piktorikoa, Jean-François Milleten margolanak gogora ekartzen ditu. Batez ere, Buruxkariak. Pauline Burlet aktore gaztea ezagutzeko aukera eman digu filmak. Eta telebistan eskarmentua eta goruntz doan Alban Lenoir azpimarratzeko. Esan bezala, filma Espainiako areto komertzialetan ikusiko dugu “La Mujer Que Sabía Leer” izenburupearekin.

Categorized | Cultura

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores