Daraprim pirimetamina da

(Galde 16, udazkena/2016). Inaki Irazabalbeitia
Duela aste batzuk egunkarietan leitu ahal izan genuen nola Australiako ikasle batzuk botika oso garesti bat bi sosen kostuan lortu zutela sintetizatzea beren eskolako laborategian. Daraprim deritzo botikari. AEBetan 750 dolarretako kostua du gaixoarentzat; Sydneyko ikasleen 2 dolarretako kostuan produzitzea lortu dute.

Pirimetaminaren egitura molekularra

Zer da, bada, Daraprim delako hori? Ba kimikoki amina bat da, pirimetamina zehazki. Irudian duzuen bere egitura molekularra. Botika moduan usatzen da toxoplasmosia eta isosporiasia tratatzeko. Garai batean malaria tratatzeko baliatzen zen Plasmodium falciparum eta Plasmodium vivax aldaeren kontra aktiboa delako. P. falciparumen pirimetaminarekiko andui erresistenteak agertu zirenez, bakarrik usatzeari laga zitzaion. Egun beste botika batzuekin batera erabiltzen da malaria tratatzeko.

Toxoplasmosia Toxoplasma gondii protozooak eragindako gaixotasun parasitarioa da eta kutsatutako ura edatean edo haragi gordina edo gaizki egositakoa jatean hartzen da. Naturan nonahi dago, lurrean ere eta oso erraza da. Haurdun dauden emakumeek har ez dezaten arreta berezia behar da umekiari kalte ez egiteko. Katuen gorotzetan egoten denez, izorra dauden emakumeak katuetatik urrun ibili behar dutela esan ohi da. Uste denez munduaren populazioaren erdiak du taxoplasmoxia, baina asintomatikoa da, hots, sintomarik ez du erakusten. Hala ere hilgarri izan daiteke sistema immunologikoa ahula dunenentzat: transplantatutakoentzat eta minbizia edo HIESa dutenentzat.

Isosporiasia Isospora belli parasitoak eragiten du eta, eskuarki, sistema immunologikoa baxua duten pertsonei erasotzen die, GIBdunei esaterako. Herrialde tropikal eta subtropikaletan bizi da parasitoa.

Industria farmazeutikoaren etika eta deontologia hala moduzkoak izan daitezkeela gauza ezaguna da. Botika berrien ikerketaren alorrean klaru dago lehen munduko eritasunak lehenesten direla. Hedapen handia izan baina erosketa-ahalmen txikiko pertsonei eragiten dieten eritasun askoren kasuan farmaindustriak farmakoen ikerketan egiten duen inbertsioa hutsaren hurrengoa dela. Kasu horietan unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo hainbat GKOetako erakundetako laborategietan egitean da ikerketa, sarri, farmaindustriak usa ditzakeen baliabideak baino bitarteko urriagoekin.

Botiken gehiegizko prezioa izaten da beste jokamolde gaiztoetako bat. Hainbat bider izan dugu horren notizia: atzena daraprimarena.

Historia 2015ean hasi zen AEBtan Turing Pharmaceuticalsek daraprima bertan merkaturatzeko eskubideak erosi zituenean. Erosketa horrekin daraprimen prezioa neurigabe igo zen. Pertsona batek eguneko 75 mg-ko pastilla bateko dosiaren hileko kostua 75.000 dolarretako bilakatu zen, hots, 750 dolar pastillako. Eskandalua sortu zen jakina. Martin Shkreli izeneko elementu batek, beste definiziorik ez baitu merezi, Turing enpresaren kudeatzaileak prezio-igoera defenditu zuen esanez: ‘Konpainia bat saltzen arituk balitz, Aston Martin bat bizikleta baten prezioan eta guk konpainia hori erosiko bagenu eta Toyota baten prezioan salduko bagenu, ez dut uste hori krimen bat izango zenik’. Hori jakiteak bultzatu zituen Sydneyko ikasleak pirimetaminaren sintesi erraz eta merke baten bila abiatzea. Eta baita lortu ere!

Egia esan AEBetako arazo partikularra da. Izan ere, Indian dozenatik gora konpainiek produzitzen dute daraprimaren generiko bat, pastillako prezioa 0,04 eta 0,1 dolar delarik. Australian pastillako prezioa 0,18 dolarrekoa da, konparazio baterako. Europan daraprima saltzeko eskubideak botika sortu zuen konpainiak gordetzen du, GlaxoSmithKline enpresak hain zuzen ere eta prezio zentzuzkoa du: 30 pastillako kaxa 4,5 € kostatzen da.

Honaino iritsita irakurleak bere buruari galde diezaioke nola gerta daiteke horrelakorik. Diru-goseak eta kodiziaz harantzago AEBetako sistema ekonomiko-politikoak posible egiten du, merkatuaren legea bere gordintasunean aplikatuta. Ez da kontatzen ari garena kasu isolatua. AEBetan legala da patentea kadukatuta duen botika baten eskubideak erostea eta gero horren salneurria igotzea negozioa egite arren. Merkatuaren legea jaun-andreok! Europan ez da legezkoan praktika hori.

Europan bizi gara zorionez eta artean horrelakorik ezin zaigu gertatu. Asti ibili, hala ere, munduan norantz doan ikusita, nork daki uste baino lehen gure larruan ezagutuko ez ote dugun!

Categorized | Internacional, Sociedad

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores