Energiaren alorra Frantzian

renovables1

(Galde 15 – uda/2016). Mathieu Iriart, I-Ener kooperatibaren sustatzailetako bat da. Frantzian beste estatu askotan bezala energia kopuru handia erabiltzen da egunerokoan, hala nola etxea edota lantegia berotzeko, baita mugitzeko. Energia iturria nagusia petrolioa da, batez ere mugitzeko kontsumitzen duguna: kotxeetan, autobusetan, etab. Petrolioa edo urre beltza nondik datorren jakina da, baita zoritxarrez horren eskuratzeko nola eragiten duten Europa edota Ipar Amerikateko agintariek.

Energia eletrikoa edo argindarrari dagokionez, Frantziaren modeloa erabat berezia da, nuklearraren nagusitasuna dela eta. Izan ere, kontsumitzen den argindarraren %75a baino gehiago teknologia nuklearraren bidez ekoizten dute, energia berriztagarriek %20a baino gutxiago ordezkatzen duten bitartean. Gaineratekoa energia fosilen bidez segurtatzen dute.

Nuklearra Frantziaren handitasun teknologiko bezala aurkezten digute herritarroi, mundua jeloskor dela dirudi. Uranioabeharrezkoa bada ere, atzerritik dator neurri handi batean.Halere Frantziaren energia burujabetza aterabide seguruena litzateke, aditu zenbaitzuen arabera. Argindarraren merketasuna baita teknologiaren segurtasuna goraipatzen dizkigute etengabe.

Hala eta guztiz ere, gero eta ahots gehiago entzuten diranuklearraren aurka. Segurtasunaren aldetik, Txernobil edo Fukusimaren gertakariak zoritxarrez ospetsuak dira. Bestalde, hondakin edo zaborren kudeaketarena ez da oraindik konpondu. Merketasunari dagokionez, nahiz eta bai AREVA baita EDF ekoizle istorikoek diru publiko anitz jaso, begi bistakoa da aldi berean inoiz baino zor gehiago sortzen dutela. Uranioa Afrikako lurretik ateratzeko ur parrasta bat behar dahango biztanleria egarri den bitartean…Hots, haserretzeko arrazoiak ez dira gutxi.

Testuinguru horretan, klima aldaketari aurre egiteko COP21 nazioarteko topaketetan energia berriztagarriak goraipatu dituzte agintariek. Etorkizunak esangodu zeri esleituko  diren inbertsio publikoak. Edozein gisaz, han eta hemen herritarrak antolatzen dira, energia trantsizioa gauzatzeko asmoz. Ipar Euskal Herrian, I-ENER enpresa herritarra sortu da duela gutxi eta gauregun 200 bat bazkide biltzen ditu.

Oro har, hauek dira I-ENER-en helburuak :

  • Energia trantsizioa bultzatzea, hots, energia fosilak eta nuklearra baztertzea ;
  • Euskal Herriaren energia burujabetzari buruzko lehen pausoak ematea, ingurumenaren mugak errespetatuz ;
  • Energia herritarren esku izan daitekeela ohartaraztea ;
  • Lan-postuak sortzea.

Nola sortu da I-ENER? Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin kontsumitzen den energiaren %99a atzerritik dator Udalbiltzak diruztatutako ikerketa baten arabera. Datu kezkagarrihorren aurrean, zenbaitherritar bildu gira gogoetan baten abiatzeko asmoz. Deskubritu dugu argindarraren arloa liberalizatu zutela Frantzian, jadanik 2004an. Geroztik energiaren ekoizpenaeta banaketa lehiaketari ireki dira.Egoera hurbiletik aztertueta, ohartu gara Alemania edota Danimarkan, herritarrek kooperatibak eraiki dituztela aurrezkiamutualizatuz, eta horrela, asko inbertitu ahal izan dutela energiasortzeko.Ipar Euskal Herrian eredu hori adibidetzat hartu nahi izan dugu.

Hori dela eta, gure sozietatea sortzeaerabaki dugu, guhaurek energia garbia eta tokikoa ekoizteko gisan. I-ENER horrela sortu da, eta hasi gara bilatzen bai bazkide berri batzuk, baita teilatu publikoak, lehen instalazio fotoboltaikoak gauzatzeko. Hasieran 10 kide ginen, orai 200. Udaletxe askok gurekin lan egiteko gogoa erakutsi dute eta udaberri honetan Uztaritzen 2 teilatu estali ditugu, eguzki panelekin.

I-ENER egitasmoa edozein herritarri irekia da (www.i-ener.eus). Bazkide izateko, 50 euro gutxienezko partaidetza eskatua da. Ondotik, urtero antolatua izango den Batzar Orokorraren  karietara, bakoitzak pisu bera izango du, bakoitzaren akzio kopurua kontutan hartu gabe alegia. Espero dugusozietatearen ibilmoldea erabat demokratikoa eta parte hartzailea izatea.

Categorized | Economía, Política

"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Eugenia Nobati, Argentina
Txema García
Irene Singer, Argentina
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Bonill, Ecuador
Fotografía de José Horna
"El mal del país" José Blanco
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Fotografía de José Horna
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Alfredo Sabat, Argentina
Porteadoras

Autores