Ockhamen labana: Emakumeak eta zientzia gurean

1. irudia. EHUko ikerlariak sexuaren eta estatus akademikoaren arabera.

(Galde 23, negua/2019). Inaki Irazabalbeitia.-

Lerro hauek idatzi eta egun gutxira, Donna Strickland-ek 2018ko fisikako Nobel saria jasoko du Stockholm-en. Laserren fisikaren alorrean eginiko lanarengatik eman diote saria. Urriaren hasieran bere izena publiko egin zenean, komunikabide askok hauxe azpimarratu zuten: Donna zela fisikako Nobel saria jaso duen hirugarren emakumezkoa. Halaber, Frances Arnold-ek kimikako Nobel saria jaso du aurten eta bera da saritu duten bosgarren emakumea. Guztira 17 emakumezko baino ez dituzte saritu zientzietako hiru kategorietan: 12 Fisiologia eta Medikuntzakoan, 3 Fisikan eta 5 Kimikan. Aintzat hartuta Marie Curie-k fisikakoa eta kimikakoa jaso zituela, 18 Nobel sari jaso dituzte orotara emakumezkoek zientzien alorrean. Ahuntzaren gau erdiko eztularen pareko proportzioa!

Zientzia eta teknologia gizonezkoen munduak izan direla klaru dago. Hala ere, horrek soilik ez du esplikatzen Nobeletan emakumezkoak pasadizoaren parekoak izatea. Beste faktore batzuk ere badira. XX. mendearen atzen laurdenetik hona emakumezkoek gero eta kuota handiagoa lortu ikerketa eta garapenaren alorrean, baina hori ez da aski. Berriki, Ikerbasque fundazioak Zientzia Euskadin 2018ko txostena aurkeztu du. 2017an gure komunitateko ekoizpen zientifikoa analizatzen da bertan hainbat ikuspegitatik. Emakumezkoek sisteman duten papera ere aztertzen da.

Defendatzen diren tesi doktoralen datuari erreparatzen badiogu, atzen hamarkadan tesiak defenditu duten emakumeen kopurua gizonezkoena baino handixeagoa da, nolabait koerlazionatuta dagoena gizartean emakume/gizon ratioarekin. Hortaz ongi ari garela pentsa dezakezu irakurle. Ba, oker zaude!

Izan ere, EAEren zientzia-sistemako ikerlarien artean % 35 baino ez da emakumezko. Mendearen hasieran % 30ekoa ez zen. Ez da askorik aurreratu eta atzen urteotan apenas igo den.

Non dago arazoa? Sistemaren izaeran, dudarik gabe. Sistemak emakumezkoak zigortu egiten ditu, bereziki ardura-postuak hartzeko kamio aldapatsuan. Arazoa batetik biologikoa da. Emakumezkoak doktoretza bukatzen dutenean familia izateko adinean egoten dira. Familia izan nahi badute, sistemak ez du bide errazik ematen. Emakumezkoen, oro har, eten bat izaten dute familia badute. Bienbitartean gizonezkoek ez dute etenik izaten normalean. Ikuspegi psikologikotik ere azter daiteke. Estres eta presio handia eragin lezake ikerlari-karrerak. Etenik gabe argitaratu beharrak, une oro zure balioa demostratzen ibili beharraketa sistemak duen egiturak atzera botatzen ditu emakumezkoenproportzio adierazgarri bat.

Datuek hori ematen dute aditzera. Ikerketa-sistema publikoan, EHUko katedratikoen artean % 80 gizonezkoak dira. 1. irudiak argi agertzen du egoera.

Doktoretza bukatu bitartean emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira, baina estatus akademikoan gora egin ahala eten nabarmena jazotzen da gizonen alde.

Dena dela, unibertsitate pribatuetan gertatzen denari kasu eginez ustekabekoa ageri da. Sexuen arteko alderik txikiena katedratiko mailan dago. Ikus 2. irudia

2. irudia. Unibertsitate pribatuetan (Deustu eta Mondragon) ikerlariak sexuaren eta estatus akademikoaren arabera.

Ikerbasqueren txostenak joera desberdin hori esplikatzen du esanez literalki: ‘karrera profesionalen egitura beste era batekoa denez, ezin daiteke konparazio automatikorik egin’. Ez zait oso esplikazio zientifikoa iruditzen, zeren eta joeradesberdintasuna ez da zorizko gertaera bat, arrazoiak izan dituena baizik.

Azalpena bilatzen ez naiz jarri, datu zehatzen faltan bainago, baina susmoa dut esplikazioaren parte bat egon daitekeela unibertsitate publikoaren eta pribatuen arteko kontratazio-politika desberdinetan. Unibertsitate publikoan oposizioen bidez egiten da karreran aurrera eta merituak, argitalpenak adibidez, biltzen joan behar duzun hasiera-hasieratik. Emakumezkoa bazara eta familia izan nahi baduzu, urte batzuetan ezin izango duzu zure topean ibili eta meritu objektibo zein subjektibo gutxiago izango dituzu. Unibertsitate pribatuek ez dituzte muga horiek eta bestelako irizpideak usa ditzakete pertsonala kontratatzeko.

Berdintasuna ez da bakarrik etorriko, agerikoa da. Hortaz, benetan gure zientzia-sistema parekidea izan dadin nahi bada, berariazko neurriak hartu beharko dira. Horrela bakarrik ahal izango dute emakumezkoek kristalezko sabaia apurtu.

Categorized | Miradas, Política

Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Porteadoras
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
Fotografía de José Horna
Irene Singer, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Sebastião Salgado
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Fotografía de José Horna
Eugenia Nobati, Argentina
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
"Lemoniz", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Bonill, Ecuador
“LIKE”. Eduardo Nave

Autores