Maskulinitateaz gogoeta bat

                      «Baina mutilek pixa eserita egin dezakete?»

Amelia Barquín.

Lehenengo galderak

Lagun baten ume bizkiak etxera etorri zaizkit sarri eta, oso txikiak zirela, komunera laguntzea egokitu zitzaidan. Ikusi dut neska esertzen eta mutila zutik egiten. Mutilak, distantzia laburretik eta punteria onez isuri arren, mila mikrotanta txiki bidaltzen zituen ontziaren puntu guztietara, baita ere bonbaren ura helduko ez zen lekuetara. Disgustua hartzen nuen gero jokaera horrek etxekooi emango zigun lanaren aurrean.

Eskoletan ere, generoaren inguruko ikastaroetan ikusi dut maisu-maistra gehienek eserita/zutik dikotomian irakasten dietela pixa egiten ume txikiei.

Zergatik? Zertarako? Harridura aurpegiak agertzen dira maiz galdera horien aurrean, irakasle ugariri lehenengo aldiz planteatuko balitzaizkie bezala. Batzuek, berriz, bai egin dute gaiarekin topo eta esperientzia interesgarriak konpartitzen dituzte. Besteak beste, mutil txiki batzuen erresistentzia gaindiezina pixa eserita egiteko, eta ama batzuen protestak jakin dutenean haien seme txikiak esertzen zirela eskolako komunean.

Komun publikoak generoa eraikitzeko gailuak dira

Komun publikoak eta etxeko komunak ez dira berdinak. Beatriz Preciado filosofoak, komun publikoen inguruan duela urte batzuk egin zuen analisian1 ederto azaldu zuen gorputzaren zaborra kudeatzeko espazioak izateaz gain, generoa zelatatzeko kabinak ere badirela:

Komun bakoitzaren atean, zeinu bakar moduan, genero interpelazio bat: maskulinoa ala femeninoa, andreak ala jaunak, kapela ala pamela, bibotea edo loretxoa, komunera generoa berregitera sartu beharko bagenu bezala, gernuaz eta kakaz libratzera bainoago. […]. Inporta duen bakarra GENEROA da.

Izan ere, Preciadok azaltzen duen bezala, emakumeen komunetan adibidez, beste erabiltzaile batek –zure genero seinaleak ebaluatuz– adierazi ahal dizu lekuz erratu zarela eta dagokizunera bidali, poliziaren laguntzarekin beharrezkoa baldin bada.

Komun publikoetan emakumeek eserita egiten dituzte bi funtzioak, biak esparru pribatuan. Esparru publikoa ispiluarena da, non emakumeek generoa elkarrekin atontzen duten. Gizonen komunetan, berriz, bi funtzioak (genitala eta anala) bananduta daude: pixa esparru publikoan egiten dute; kaka, aldiz, pribatuki, uzkia begiradatik babestu behar dute eta.

Gizonen komun publikoak konplizitatea eta sexua esperimentatzeko lekuak ere izan dira eta badira, emakumeen komunak ez bezala, baina Preciadoren ustez, pixa zutik egitea maskulinitate heterosexualaren performance eraikitzaileenetarikoa da, genero sortzailea. Ekintza kultural bat, non begirada kolektiboa ezinbestekoa den gizon moduan errekonozitua izateko. Filosofoak dioen bezala, “hondakin organikoen kanporatze une bakoitzak balio du generoa erreproduzitzeko abagune moduan”.

Eta etxeko eta eskolako komunetan?

Publikoak ez diren komunetan, berriz, esparru bakarra dago denontzat eta bi funtzioak egiteko lekuak ez daude berezituta ez emakumeen ez gizonen kasuan: etxe gehienetan eta eskola askotan ontzi bakarra dago pixa eta kaka egiteko. Hala ere, pixatoki publikoetan bezala egiten dute pixa mutilek eta gizonek, nahiz eta etxean zakiletik konketara distantzia askoz handiagoa izan. Ez zait ahaztu ikastaro batean ikusi nuen esperimentua: ur botila txiki bat (zurrupatzeko gailua zuena) urdinez tindatutako urez betetzea eta, komun-ontzira zuzenduta, pubisaren altueratik hustea. Ur urdinari esker, han geunden guztiok ikusi genuen gernuaren kolore argiarekin hautematea zailagoa dena: zipriztintze txikiaren maila noraino heltzen zen.

Eta, hala ere, jarraitzen dugu mutil txikiei zutik egiten irakasten, komun publikoetan egiten den bezala (tabernan, museoan, akaso lanean…), eta ez diegu irakasten komun arruntetara egokitzen (etxekora hain zuzen, non askoz gehiagotan egingo duten, ziur aski).

Nondik erresistentzia? Maskulinitatearen gakoa

Nondik datoz ume txiki batzuen erresistentzia itzela eta guraso batzuen protesta eserita egitearen inguruan? Maskulinitate hegemonikoarekin lotura nabarmena da. Eserita egitea emakumeen ezaugarria da: “emakumeen gauzak” egitea estatus baxuagokoa da eta gizonei prestigio galera ekartzen die gure gizartean. Aldi berean “maritxutzeko” arriskuarekin erlazionatzen dute: nahikoa gizon ez agertzearekin eta gay izatearekin.

Badago, gainera, beste elementu bat, argiki intuitzen dena, maskulinitate konbentzionalaren imaginarioarekin lotua. Esertzea makurtzea da, menperatua eta otzana izatea, ondorioei erreparatzea, arauetara egokitzea… Zutik egitea harroa da, indartsua, etxekotu gabea eta arduragabea izatea, arauen gainetik egotea…; matxoa (edo betiko matxoa) izatea, hain zuzen. Hori guztia sumatzen da gizon batzuen kexan gaia sarean eztabaidatzen denean: “Hori bakarrik falta zitzaigun. Emakumeek dena nahi dute, are gizonok bukaeraraino umiliatu eta gure maskulinitatea erabat desagerrarazi”. Balirudike zutik egitea dela, hain zuzen, gizontasunaren azkeneko gotorlekua.

(Nik neuk ez dut ezer harroa izatearen kontra; norberak ikusiko du ze jarrera aukeratzen duen. Bai uste dut, berriz, bizi jarrerak eta komunean pixa egiteko moduak ez daukatela lotura zuzenik edo ez dutela zertan izan).

Maskulinitate hegemonikoa horrelako erritoetan gorpuzten da. Guraso eta irakasle batzuk (baita amak eta maistrak ere) maskulinitate horren zaindariak dira, (in)kontzientzia maila desberdinekin, darabilgun arloan beste arlo batzuetan bezalaxe. Horrela jarraitu ahal izango dute mutilek zutik egiten. Ez da tontokeria gogoratzea, gainera, emakumeak direla oraindik zikinkeria hori gehienetan garbitzen dutenak.

Emakumeek ere zutik egin dute

Naturala da generoen arteko desberdintasuna gaurko komunez baliatzeko orduan? Barruko arropa erabiltzeko ohitura, behintzat, nahiko berria da klase baxuen artean. Jose Antonio Azpiazu historialariak Euskal Herrian garai bateko arroparen eta higienearen inguruko usadioak azaltzen ditu, eta baita ere hamarkada gutxi batzuetan nola aldatu diren: “Orain dela 150-200 urteko kuleroak oso bitxiak ziren. Gerrian itxiak, eta aluaren parean irekiak […] Txiza egiteko ez zuten kuleroa kentzen emakumeek. Gure amonek zutik egiten zuten txiza”2.

Kulerorik gabe ibiltzea eta soroan edo kortan gonaren azpian hankak apur bat irekitzea pixa egiteko, hori nik neuk ikusi dut duela 30 urte Kantabrian bertan adineko emakumeen artean. Ez daukat erreferentziarik nola egiten duten oraindik nekazaritza tradizionala praktikatzen jarraitzen duten beste gizarte batzuetan, baina ez ninduke harrituko antzeko ohiturek irauteak.

Honekin esan nahi dut, gaurko komunak sortu eta hedatu baino lehen, pixa egiteko moduak ez zirela gaur egunekoak. Gaurko ohiturak eraikuntza sozialak dira, gailuen eta esparruen diseinu jakin batzuei egokituak; ez dira beti horrelakoak izan eta, ondorioz, desberdinak izan daitezke.

Ipuin liburu baten adibidea: “Nik eserita egiten dut. Eta zer?”

Europako herrialde batzuetan, Alemanian edo Eskandinavian adibidez, gure artean baino hedatuago dago gizonen artean pixa eserita egiteko usadioa. Izan ere, kanpaina batzuk ere abian jarri dira erabilera hori leku publikoetan zabaltzeko, eta etxeko komunetan ere oharrak jartzen dira etxekoei gogorarazteko eta bisitei mesedea eskatzeko.

Gure gizartean urrun gaude adibide horietatik. Gaia tratatzen duen ipuin liburu bat jarriko dut adibide moduan: Nik eserita egiten dut. Eta zer?, Arantza Iturberena (Donostia, 2001). Liburua “Eta zer?” sailekoa da: bertan protagonistek “ezohikoak” diren ezaugarriak dauzkate eta gure gizartean aurrera ateratzen ikasten dute; aniztasunaren aldeko saila dela esan dezakegu.

Istorioaren protagonista den Josuk pixa eserita egiten du; amak bezala eta ez aitak bezala, beraz. Izan ere, aitak “komunetik metro erdira, eta normalean, erdia komunetik kanpo” egiten du, amaren disgusturako.

Eskolan konturatzen direnean, ia ume guztiek barre egiten diote Josuri nesken moduan egiten duelako eta berak gaizki pasatzen du. Gurasoengandik ez du aholkurik jasotzen, baina amarengandik mezu anbibalente hau hartua zuen jada: “Josu, maitea, niri oso ondo iruditzen zait eserita egitea, baina ez al zenuke hobe aitak bezala egiten ikastea?”

Ipuinaren bukaeran Josuk “konpromisozko” konponbidea aurkituko du: zutik egiten ikasi du eta berak dioen bezala, “eskolan edota jende gehiago dagoen tokietan bakarrik egiten dut zutik. Bakarrik nagoenean eta etxean, eserita jarraitzen dut”.

Ipuinak umearen honako hitz hauekin bukatzen du: “Nik orain, aitak bezala egiten dut pixa eskolan, eta amak bezala etxean. Eta pentsatu, asko pentsatzen dut nik ere. Eserita hobeto pentsatzen da, gainera, eta, batez ere, gutxiago zikintzen da”.

Laburbilduz: umeak nahiago du esertzea eta arrazoi onak dauzka horretarako, baina erabaki du eskolan plantak egitea eta esparru publikoan mutil konbentzionalengandik espero den bezala jokatzea. Non gelditzen da “eta zer?” kontua orduan? Horren handia al da presioa mutilen gainean, ezen protagonistak ezin baitu norma hori saltatu ezta fantasiaren munduan ere? Maskulinitate hegemonikoa, zelako zama…

1 Beatriz Preciado (2006). “Basura y género. Mear/ Cagar. Masculino/ Femeninowww.hartza.com/basura.htm

2 Jose Antonio Azpiazu (2012). «Bainuontziak zertarako erabili ez zekiten arbasoek, letxugak landatzen zituzten han» Elkarrizketa. Goiena, 2012-11-14, 7. or. http://goiena.net/albisteak/jose-antonio-azpiazu-bainuontziak-zertarako-erabili-ez-zekiten-arbasoek-letxugak-landatzen-zituzten-han/

Categorized | Miradas

Un mundo en cambio, Iñaki Gabilondo. STM | Galde

UCRANIA

Protagonistas

Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Eugenia Nobati, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Lemoniz", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sebastião Salgado
Porteadoras
Fotografía de José Horna
Irene Singer, Argentina
Bonill, Ecuador
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Txema García
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Fotografía de José Horna
Txema García
"El mal del país" José Blanco
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Metro de París
Jose Horna.
Canción de París
Jose Horna.
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Alfredo Sabat, Argentina
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso

Autores