Azken urteetako Berlinale eskasena eta Urrezko Hartz kritikatua

 

(Galde 21, 2018/udaberria). Kristina Zorita. (Berlín).
Agian Berlinaleko zuzendaria irteera puntuan dagoelako da – datorren edizioa azkena du Dieter Kosslickek -, baina handienen artean dagoen zinemaldi honen Sail Ofizialak oso hotz utzi du kritika. Edo hobeto esanda amorrazioa eta denbora galtzearen sentimendua sortu du urtero Berlinera, zero azpiko tenperaturekin, zinea baloratzera hurbiltzen den kazetari eta kritikari-andana handi batean.

“Isle of Dogs”

Eta hori eta 68. Berlineko Zinemaldiak hasiera ederra izan zuela. Wes Andersonen bigarren stop-motioneko animazioak, Isle of Dogsfilmak prentsaren txaloak jaso zituen. Filma Japoniako Megasaki deitzen duen hiri batean kokatzen du. Udalak txakurrei egoizten die gaisotasun baten jatorria. Ondorioz, hiri guztiko txakurrak harrapatu eta zabortegia den uharte batera bidaltzen ditu, tartean, alkatearen ilobaren txakurra. Horrek mutikoa uhartera joatera eramango du, lagun minaren bila. Aldi berean, injustizia hau salatuko duen mugimendua martxan jarriko da.

Andersonek ohioak dituen konposizo zorrotzak burutzen ditu “Isle of Dogs” honetan. Dena armonikoki uztartzen da. Txalogarria, interesgarria, txundituta utzi nindun. Eta Andersonek zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuen luzemetrai honegatik. Baina kritika txiki batzuk egin dakieke ere Andersonen bederatzigarren film honi.

Batetik asiar jatorria duten hainbat kritikoek idatzitakoa. Txakur ahots guztiak aktore estatubatuar zuriek egiten dituzte, ingelesez. Batzuk Andersonen ohiko kolaboratzaileak, esaterako Bill Murray, Tilda Swinton edota Edward Norton dira. Gizaki gehienak, berriz, japoniarrez ari dira. Askotan hitzok ez dira itzultzen. Kritikoek azpimarratu dutenez, ulertzen duzunarekin bat egiten baduzu, Andersonek argi utzi du norekin enpatizatu behar dugu.

Eta bestetik, hainbat emakume ikusi genuenez, #MeToo garai hauetan, “Isle of Dogs”en pertsonai emeak gheisa, arren laguntzaileak besterik ez dira. Edozein kasutan zuk gertu izango duzue kritikatzeko aukera. Apirilaren 20ean gure zine areto komertzialetan izango baita.

“Touch Me Not”

Sail Ofizialak gehienak zapore txarrarekin utzi badu, Urrezko Hartzak askok amorratu ere ditu. Errumania, Alemania, Txekiar Errepublika, Bulgaria eta Frantzia arteko koprodukzioa den Touch Me Not prentsari aurkeztu ziotenean askok deitoratu zuten. Hutsala, funsgabeko jo zuten sexualitate eta intimitatea arakatzen duen ikerketa pelikula hau. Ikerketa pelikula diot Adina Pintille zuzendariaren ariketa baita. Bera beste pertsonai bat da ezgaitasun desberdin duten pertsonaien artean. Berak amarekin duen harremana aztertu nahi du. Beste hiru pertsonaiak baina sexualitatearen inguruan bira egiten dute. Bata ilea galdu duen gizonezko erizain bat da, bestea eskuak eta hankak bihurrituta duen gaixo bat eta hirugarrena sexua izateko gai ez den 50 bat urteko emakume bat.

Pintilleren lehen luzemetrai hau asko kritikatu zuten espainiar kritikariek. Beste herritan harrera hobeagoa izan du. Baina egia esan oraindik Alemanian bakarrik du estrenatzeko data. Ez dut oso argi hona etorriko den. Donostia Zinemaldiak agian “Perletan” beharrean, lekua eman dakioke Tabakalera-Zabaltegin.

The Silence of Others

Donostia Zinemaldiko 66. Edizioan ikusteko aukera asko dugu Almodovarren ekoizetxeak ekoiztu duen The Silence of Others dokumentala. Almudena Carracedo espainiarrak eta Robert Bahar estatubatuarrak Emmy sari bat jaso zuten Los Angelesen arropa lantegietan ari diren etorkin inguruko dokumental batekin. Hori bukatu eta Espainian, Frankismoaren inguruan, zeozer egiteko unea iritsi zela erabaki zuten.

Orduan ume lapurtuen afera sortu zen, Carracedoren esanetan “Frankismoaren oinordetetzako bat”. Horri heldu behar ziotela, Argentinako kereila atera zen eta horren inguruan artikulatu dute filma. Zazpi urtez Frankismoaren biktimak justizia bila jarraitu dituzte. Biktima estatus batetik kereila jartzaile, sujetu aktibo bilakatu arte. Tartean, Frankismotik Demokraziara Transzizioan alderdiek adostu zuten “isiltasun hitzarmena” kritikatzen dute.

Jarraitu dute adibidez ama errepide bazter batean duen emakume baten borroka, amaren gorpuzkinak bertatik atera eta hilerrian lur emateko, edota Billy el Niño poliziaren torturak jasandako batzuk … Filmak Panorama sailean Dokumental onenaren Publikoaren saria eta Bake saria jaso zituen. Esan bezala litekeena da irailean Donostian ikustea. Edo agian horren ondoren, Carracedok eta Bahar-ek filma Espainiako 8.000 udalerrietan aurkeztu nahi dute, isilik egon den errealitate baten inguruko ezbaia sortzeko.

Categorized | Cultura

Eugenia Nobati, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Bonill, Ecuador
“JAZZ for TWO”, José Horna
Porteadoras
Alfredo Sabat, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
“LIKE”. Eduardo Nave
"Lemoniz", Mikel Alonso
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
“JAZZ for TWO”, José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco

Autores