Adio, Jean!

Jean Haritschelhar

Lourdes Oñederra. 

Iraila hastearekin batera hil zitzaigun Jean Haritschelhar etortzen zait gogoraazken asteotako ibilaldietan behin eta berriz. Ezin ahaztu haren irudia, bere ahotsaren sendotasuna, bere ahoskeraren oroitzapena, Hegoaldekooi hain goxo gertatzen zaigun euskara ebakitzeko modu hori.

Ez naiz kanposantuetara hurbiltzean bakarrik oroitzen Jeanez, Baigorri bere jaioterriko hilerrian eman bagenion ere azken agurra. Jatetxeen aurretik igarotzean ere, eraikinen baten atean norbait zigarroa erretzen ikusten dudanean ere, Jeanez oroitzen naiz, haren irribarre zabalaz, haren sendotasunaz, bere bilkura-atsedenaldietako ducadosaz, afalondoetako bere armagnacaz (armañakaz?, armainakaz?, ez dakit nola idatzi behar nukeen hitz hori euskara batuaz: Haritschelharren omenez sartu beharko genuke Hiztegi Batuan).

Zaila da Jean hilda dagoela barneratzea. Hiltzen zaigun hurbileko edonorekin gertatu ohi den bezala, heriotzak gainditu egiten baikaitu. Heriotza gure ukazioa da, gizakiaren ezereztea, bizitzaren suntsitzea,eta gure adimenak ezin du barruratu heriotzaren ideia abstraktua baizik, ez honen edo haren heriotza, norberarena, noizbait ez garela gehiago izango, ez garela existituko.

Jeanekin bereziki zaila da horretaz jabetzea. Heriotzaren bezperan, Pello Salaburuk kontatu bezala, erietxean hitz gurutzatuak egiten aurkitu genuen gizonarekin zaila da hil dela sinestea: heriotza hurbilaren jakitun zelarik, espartina gorriak oinetan, irribartsu eta bare, ia indarrik gabe baina hain dotore hartu gintuen gizonarekin. Laurogeita hamar urteak bete zituenajan, edan eta erretzearen plazeraz gozatuz. Bizitzaren maitale. Euskaldun nazioz, frantses herritartzat hartzen zuena bere burua. Joan egin zaigu, ez dugu gehiago gurekin izango Euskaltzaindiaren bilkuretan bere ikuspuntuak indartsu eta dotore aldarrikatzen… Ez zen oporren aurreko azken bileretara etorri, ondoezik zeukan emaztearekin egon nahi zuelako. Emazteak bizitza osoan zaindu zuela bera, esan zidan telefonoz udan, eta orain bere lekua haren ondoan zegoela.

Iruditzen zait, Haritschelharrek beti izan zuela garbi non egon behar zuen. Hala izan zen, besteak beste, Bordeleko Unibertsitateko katedradun, Baionako Euskal Erakustokiko zuzendari, Baigorriko alkate, euskaltzainburu… urte luze eta oparoz.

Jean Haritschelhar beste kide batzuk baino gutxiago ezagutzeko aukera izan dut. Ez zen bera buru ni euskaltzainburu izendatu nindutenerako, baina ezagutu nuen buru zelarik ere, Batuaren Ahoskera Zaindua funtsean bere garaiko emaitza baita (Atlasa, Gramatika eta Hiztegia bezala). Bordeleko irakasle ere ikusi nuen, Mitxelena maisua Doctor Honoris Causa egin zutenean han. Halere, esango nukeHaritschelharrek ez zuela goian egoteko beharrik handi izateko.

Beti gertatu zitzaidan gizon atsegina, abegikorra. Gainera, heriotzaren inguruko une solemneetan, maizegi alboratzen den beste ezaugarri zoragarri bat ere bazuen Jeanek: umorea, fribolitaterik gabea, mezudun umore mota hori (Itziar Laka hautagai izan zen aldietako batean esan zuen irratian Itziarren aldeko zela emakume izatea, hori beti baita gizonezko izatea baino hobea), umore buruargia, pazientzia duenarena, berak esaten zuen bezala urte asko bete dituenarena, benetan bete. Horixe egin baitzuen Jeanek urteekin: bete, ez hutsik pasatzen utzi, ez besterik gabe igaro. Hori da behintzat ezagutzeko zori ona izan dugunoi utzi digun oparia.

Joan egin zaigu. Bukatu du bere bidaia oparoa. Guk hemen segi beharko dugu bera gabe, jasan eta iraun bere aholkuari jarraiki, horretarako berak ematen zigun laguntzarik gabe, bere itzal handi hura gabe. Nahiago nuke fededun batzuek (dirudienez askok, fedegabeen artean ere, orain ugaritzen hasi diren hileta ez-erlijiozkoetan ere entzun ohi denaren arabera) sinesten dutena sinetsi: egongo garela berriro elkarrekin, iritsiko dela egun handia eta berriz ikusiko ditugula joan zaizkigunak eta, bitartean, nonbaitetik haiek begira dauzkagula… batzuen zerutik, besteen izarretatik, mugaz bestaldetik edonola ere, badela nonbaiten betirako bizitza. Orain, Haritschelhar joan zaigularik, maite ditugunak joaten zaizkigun orotan bezala, nik ere nahiago nuke hori hala sinetsi.

Categorized | Cultura

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores